null Arabako plazetan - 2026

Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuitua

Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuitua

"Arabako Plazetan" Arabako kale arteen 2026ko zirkuituaren bostgarren edizioa martxan dago. 41 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun programatu ditu lurraldeko udalerritan. Edizio honetan 28 konpainiak hartuko dute parte, horietako 13 arabarrak, eta maiatzaren amaieratik urrira bitartean jardungo dute lurraldeko zenbait herritan.

Programak, arabar ikusleen harrera beroa izan dueña sortu zenetik, arte eszenikoak gure herrietako plazetara eramaten ditu berriro. Haurrek eta ez hain haurrek magiaz, umoreaz, piruetaz eta musikaz gozatzeko aukera izango dute, beste behin. Askotariko ia hogeita hamar konpainiak (gehienak Euskal Herrikoak) parte hartzen dute zirkuituan, hainbat diziplinatako ikuskizunak eskainiz, baina denak helburu batekin: ikusleei une atsegin bat pasaraztea.

Aurten ere, Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak, udal bakoitzak eta Artekale Euskal Herriko Kaleko Arteen Elkarteak (arte eszenikoetako profesionalen elkartea) elkarlanean antolatu dute. 

Iazko edizioan gertatu zen bezala, bost emanaldi Eko – Pirineos de Circo proiektuaren barruan programatuko dira. Arabako Foru Aldundia proiektu horretako bazkidea da. Zehazkiago, mugaz gaindiko lankidetza-proiektu europarra da, zeinaren helburua mugaz gaindiko zirkuko eragileen gaitasunak eta eskumenak garatzea baita, trantsizio ekologikoa egiteko prestakuntza, sorkuntza eta esperimentazioa uztartuz. Emanaldi horiei esker, jendeak proposamen berritzaileez gozatu ahal izango du zirkuaren eremuan.

Zirkuitua maiatzaren 29an hasida, Ozaetan, eta ekainean eta uztailean jarraituko du Lapuebla de Labarcan, Oyón-Oionen, Trespuentesen, Izarran, Gesaltza Añanan, Elciegon, Eskuernagan, Laguardian eta beste herri batzuetan. Urrian amaituko da, Legution programatutako ikuskizunekin.

Azpimarratu behar da, Umore Azokan berriki estreinatu diren Arabako proposamenen artean, epaimahaiak Kankarro eta Bitsa konpainien sorkuntzei eman diela balioa bereziki. Lehenengoa Kultura Sailak babestu du, EKO – Zirkuko Pirinioak Europako programaren barruko beka baten bidez. Programa horrek sorkuntza eta berrikuntza sustatzen ditu zirku eremuan. Bestalde, Bitsa, Haritik tiraka ikuskizunarekin, Kaldearte 2026rako hautatutako proposamenen katalogoaren parte da, eta, horrela, lurraldeko kultura programazioan duen presentzia sendotzen du.

Hauek dira edizio honetan parte hartuko duten Arabako 13 konpainiak: Ameztu Antzerkia, Bapatean Zirko, El Mono Habitado, Ortzi Acosta, Pikor Teatro, Piszifaktoria Ideien Laborategia, Panta Rhei, TwoMuch Circus, Zanguango Teatro, Koilara Teatro, Araka escénica, Dramagia espectáculos, Zurrunka Teatro eta Kankarro.

 

Data Herria Konpainia Ikuskizuna

2026/05/29

Ozaeta

Teatro Panta Rhei Antzerkia

Izarren Hartza

2026/06/06

Lapuebla de Labarca

Pikor Teatro

Ellas bailan solas

2026/06/12

Oyón-Oion

La Pez

J.M. Brutal

2026/06/21

Trespuentes

Teatro Panta Rhei Antzerkia

Izarren Hartza

2026/06/27

Izarra

Cía. Trotamundos

Finito-Infinito

2026/07/02

Araia

Cia. Leire Mesa

La caricia de la diferencia (*)

2026/07/04

Gesaltza Añana

Fluteatro

ARTifizIAla

2026/07/05

Eltziego

Pikor Teatro

Ellas bailan solas

2026/07/10

Eskuernaga

El Mono Habitado

El juego de la boca

2026/07/10

Alegría-Dulantzi

Picuentos

Hariak Zirkus

2026/07/10

Laguardia

Cia Kankarro

Kankarro (*)

2026/07/11

Armiñón

Cía. Trotamundos

Historias de un baúl

2026/07/11

Uribarri Harana

Eidabe

Sardina Freskue

2026/07/11

Bernedo

Trapu Zaharra

¡La última y nos vamos!

2026/07/12

Gurendes

Zurrunka Teatro

Pulcinella Txio-Txinela 

2026/07/16

Durana

Dramagia

Sin varita y con sombrero

2026/07/17

Zuhatza

Erre Produkzioak

Superheroiak

2026/07/18

Trebiñu

Cía. Maite Guevara

Susto

2026/07/18

Maestu

Deabru Beltzak

Su Talka

2026/07/18

Bastida

Eidabe

Sardina Freskue

2026/07/18

Peñacerrada-Urizaharra

Trapu Zaharra

Dale Ramón

2026/07/24

Okondo

Cía. Maite Guevara

¡Qué buen día!

2026/07/30

Lasierra

Ertza

UN`WE

2026/08/01

Ondategi

Deabru Beltzak

Su Talka

2026/08/10

Sarria

ARAKA Escénica

Limani

2026/08/14

Lagran

Pikor Teatro

Ellas bailan solas

2026/08/15

Leza

Eidabe

Sardina Freskue

2026/08/16

Laudio

Hortzmuga Teatroa

Agurea urpekaria eta itsasoa

2026/08/21

Iekora

Ameztu Antzerkia

KAY, robot

2026/08/22

Oteo

Cía. Barsanti

LJ75/ST75

2026/08/28

Laudio

Markeliñe

Andante

2026/08/29

Agurain

Lekittoko Deabruak Antzerki Elkartea

Akelarre Foc

2026/08/30

Zuhatzu Kuartango

Koilara Teatro

La Llegada

2026/09/05

Trebiñu

Accidental Company

Némesis (*)

2026/09/06

Lantziego

Zo-Zongó!!

Psycho-Clown

2026/09/18

Artziniega

Cia Totapedra

Pifia (*)

2026/09/18

Zambrana

La Côtte Folle

Entre bous i vaques (*)

2026/09/19

Komunioi

Trapu Zaharra

¡La última y nos vamos!

2026/09/20

Berantevilla

Pikor Teatro

Ellas bailan solas

2026/09/26

Ribabellosa

Deabru Beltzak

Su Talka

2026/10/16

Legutio

Harrobi Dantza Bertikala

GEURE(R)A 

 
* EKO - Pyrénées de cirque mugaz gaindiko lankidetza-proiektu europarraren esparruan antolatutako programazioa, EGEFek Interreg-POCTEFA programaren bidez kofinantzatua.
Programa jaitsi

 

AURREKO EDIZIOAK

Arabako Plazetan 2025

Arabako plazetan zirkuituaren seigarren edizioa programatutako 47 ikuskizunekin amaitu zen, hau da, aurreko edizioan baino 13 emanaldi gehiago izanda. Egitarauan 24 konpainiak hartu zuten parte eta, beste behin ere, tokiko artisten parte-hartzea sustatzeko helburua bete zen; horietatik 17 Arabako konpainiak izan ziren.

Ikusleen garapenaren esparruan, bi ikuskizun amaitzean hitzaldi-kolokio bat egin zen. Ekintza hori Open Kale Ikus-entzuleak proiektuaren barruan kokatzen da, Arabako Foru Aldundiak OPEN KALE sarearen bidez parte hartzen duen ekimenean, hain zuzen ere.

2025 urte honetako berritasun nagusi gisa, 4 emanaldi sartu ziren (2 Vitoria-Gasteizen, 1 Guardian eta 1 Ozaetan), EKO Pirineos de Circo programan integratuta. Proiektu horrekeuropako dimentsioa du eta Arabako Foru Aldundiak ere parte hartzen du bertan.

Ikusleen balantzeari dagokionez, zirkuitura bertaratutako pertsonen kopurua 4.536 ikusleraino igo zen. Zifra hori zirkuituaren historikoan orain arte erregistratutako ikusle-kopururik handiena da, eta bat dator, era berean, emanaldi gehien egin den urtearekin.

 

2025eko programa jaitsi

 

Arabako Plazetan 2024

2024ko edizioan 34 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun programatu ziren, 22 konpainiaren parte-hartzearekin. Tokiko artisten parte-hartzea sustatzeko asmoa berriro lortu zen, eta emanaldietako 13 Arabako konpainiek egin zituzten.

Oraingo honetan 2.900 lagunek gozatu zuten zirkuituaz. Nahiz eta 2024an zirkuituak emanaldi gutxien izan zituen urtea izan, interesa herrietan nabarmendu zen, emanaldi bakoitzeko ikusleen batez bestekoa zertxobait igo baitzen.

Programa jaitsi

 

 

Arabako Plazetan 2023

 

2023ko Arabako Kaleko Arteen Zirkuituak 41 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun izan zituen, ekainetik irailera bitartean lurraldeko 39 udalerritan. Probintziako artisten presentzia sustatzeko helburua zeukan 2023ko edizioak eta emanaldi horietako 16 Arabako konpainiek egin zituzten.

Programak arrakasta izan zuen berriro gure herrietan. Adin eta genero ezberdineko 3.700 pertsona inguru joan ziren Arabako Plazetan 2023az gozatzera. % 70 publiko heldua izan zen, nahiz eta antzeztutako ikuskizun gehienak publiko guztientzat pentsatuta egon

Programa jaitsi

 

Arabako Plazetan 2022

 

Arabako Kaleko Arteen Zirkuituaren hirugarren edizioak kolorez bete zituen Arabako 39 udalerritako plaza eta kaleak. 2021eko edizioan baino 6 emanaldi gehiago izan ziren. Horrela, gure probintziako agenda kulturalaren barruan finkatu zen programa.

Adin guztietako 4.000 ikusle inguruk gozatu zuten aire zabaleko  antzerkiaz, dantzaz eta zirkuaz 2022ko maiatzatik eta urrirarte lurraldeko herrietan egindako emanaldietan.

 

2022ko programa jaitsi

 

 

HISTORIA

 

KulturArabaren ekitaldi agendako eskaintza 2020 urtean zabalago egin zen Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuitua programarekin.

Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da, arte eszenikoen zirkuitu osoa eta askotarikoa egiteko. Arabako plazetan izeneko ekitaldi-programan, lurraldeko udalerrietako antzerki-, klown-, dantza- eta zirku-ikuskizunak biltzen dira , eta urtero 20 konpainiak baino gehiagok hartzen dute parte maiatzetik irailera bitartean.

Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Sailak eta programan parte hartzen duten udalek elkarlanean antolatzen dute, eta Artekale Euskal Herriko Kale Arteen Elkarteak (arte eszenikoetako profesionalen elkartea) koordinatzen du. Izan ere, udalek berek aukeratzen dituzte udaberri-udan beren herrietan ikusi ahal izango diren konpainiak eta lanak.

Artekale 2004an sortu zen, euskal lurraldean kale-arteak sustatu, zabaldu eta haien balioa nabarmentzeko asmoz. Berezia eta berdingabea da, sektoreko hainbat profesional biltzen baitira bertan: artistak, jaialdiak eta banatzaileak. Horiek guztiak, kaleko arte eszenikoei duintasuna emateko helburuarekin.

Zirkuitua Arabako Kultura Plan Estrategikoan kokatzen zen, eta honako helburu hauek zituen:

  • Arte eszenikoak Arabako Lurralde Historikoan zabaltzea eta sustatzea, eskariei erantzunez eta eskari berriak sorraraziz.

  • Arabako herritar guztiei kaleko arteen ikuskizunetarako sarbidea erraztea, kultura-eskaintza deszentralizatuz.

  • Arte eszenikoen esparruan tokiko sorkuntza sustatzea eta emanaldiak egiteko aukerak irekitzea Arabako konpainiei.

Logoaren azalpena

«Arabako Plazetan». Diseinua: Anuska graphic taldea, 2021

Honela azaldu du logoa diseinatu duen taldeak:

“Arabako plazetan" letrek zehaztu egiten dute non egiten den arte eszenikoen zirkuitua, oso garrantzitsua da. Tipografia sendoa du, tinkoa, pisuduna, edozein formatutan errazago ikusi eta irakurtzeko modukoa.

"Arabako" hitza osatzen duten letrek arte eszenikoetan beharrezkoak izan ohi diren elementuak erakusten dituzte: pilotak, eskailera, eremu altu biribilak, karratuak, uztaiak, malgukiak, zintak eta, jakina, begiak: bereak eta ikusleenak. Letrak horiak dira, antzerki sineskerietatik urrun, deigarriak, argitsuak, alaiak eta berotasun apur bat dutenak. Kolore horia sormena akuilatzeko eta pertzepzioa eta hausnarketa zorrotzarazteko  erabiltzen da, irudikatzen duen arte eszenikoen zirkuituarekiko koherentzia indartzeko. Baina, praktikan, irakurterrazak, deigarriak eta, lehen deskribatutako trazuekin, berdingabeak eta gogoratzeko modukoak izatea eragiten du.

"Plazetan", letra dantzariak, espaziora egokitzen dira oinetan bermatuta, horiek baitira plazak zapalduko dituztenak ikuskizunak egiteko eta ikusteko. Beltzak, "Arabako" hitzari protagonismoa ez kentzeko.”