Superheroiak - ARABAKO PLAZETAN, Zuhatzan - kulturaraba
Teatro
Teatro
Kulturaraba
Superheroiak - ARABAKO PLAZETAN, Zuhatzan
Erre Produkzioak konpainiak Superheroiak antzezlana aurkezten du Zuhatzan.
Emanaldi hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” zazpigarren edizioaren parte da. Zirkuituak 41 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun programatu ditu lurraldeko udalerritan.
Programak, arabar ikusleen harrera beroa izan dueña sortu zenetik, arte eszenikoak gure herrietako plazetara eramaten ditu berriro. Haurrek eta ez hain haurrek magiaz, umoreaz, piruetaz eta musikaz gozatzeko aukera izango dute, beste behin. Askotariko ia hogeita hamar konpainiak (gehienak Euskal Herrikoak) parte hartzen dute zirkuituan, hainbat diziplinatako ikuskizunak eskainiz, baina denak helburu batekin: ikusleei une atsegin bat pasaraztea.
Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.
SINOPSIA:
Hau irakurtzen ari bazara, zero puntuan zaude. Meteorito bat eroriko dela aurreikusita dagoen puntuan, hain zuzen. Zorionez, zuretzat eta une honetan zure inguruan dauden guztientzat, Alf eta Lei superheroien laguntza paregabea dugu; izan ere, gure hiriaren segurtasuna zaintzen dute eta meteoritoak harrapatzeko gailu bat jarri dute.
Hala ere, lasaitasuna ez da betiko, Laino Doktore bilauak agertu eta meteoritoak harrapatzekoa suntsitzeko mehatxua egin baitu.
Harrapatuko al dute gure superheroiek bilaua? Meteoritoa gure hirira eroriko al da?
Laguntza beharko al dute gure superheroiek? Superheroi bihurtuko al zara?

2026/07/17
20:00
Zuhatza


