KulturAraba Bulegoa - kulturaraba
KulturAraba Bulegoa
Bulegoak orientazio, informazio eta laguntza zerbitzua eskaintzen die Arabako kultura sektoreko erakundeei eta profesional autonomoei.
Gasteizko erdialdean bulegoa duela, Araban kulturaren inguruan dauden baliabideei buruzko aholkularitza eskaintzen du, eta, hala, sektore profesionala hobetzea sustatzen du.
Kulturaraba Bulegoak harremanetarako bide hauek eskaintzen ditu:

- Linean, posta elektroniko bidez: kulturarababulegoa@araba.eus
- Telefonoz: 945 18 19 80
- Aurrez aurre, aurretiko hitzordua eskatuta gure bulegoan: San Antonio kalea, 35
- Ordutegia:
- Astelehen, astearte eta ostegunak: 10:00-14:30
- Asteazkenak: 17:00-19:30
KulturAraba Bulegoko zerbitzuen katalogoa
Arreta bulegoak eskuragarri dauden dirulaguntzei buruzko informazioa eskaintzen du, laguntza ematen die eragileei kultura proiektuak garatzean, eta sektorea dinamizatzen du, ekitaldiak eta harreman sareak sortuz.
Horretarako, lan taldea honako hauek osatzen dute:
- Erabiltzaileek eskatzen dituzten gaien inguruan laguntzeko eta erantzuteko arreta langileak.
- Zerga eta lan arloko espezialistak.
- Diziplina anitzeko taldea, KulturArabatik hilero bultzatzen diren topaketak sustatzeaz arduratzen dena.
Dirulaguntzei buruzko informazioa
KulturAraba Bulegoak, Arabako Foru Aldundiaren eragile propioa denez, dirulaguntzei, deialdiei, lehiaketei eta abarri buruzko informazioa dauka. Informazioa zabaltzeko eta sektore osoaren eskura jartzeko lan egiten dugu.
Zerbitzuak irtenbidea eman nahi die kultura eta sorkuntza proiektuen garapenari eta kudeaketari buruzko zalantza eta galdera guztiei, gai hauen inguruko ezbaiak argituz: finantzaketa, prestakuntza, zerga sistema eta legezkotasuna, baliabide bereziak...
Sektoreko eragileei laguntzea
Dirulaguntzak lortzen laguntzeaz gain, KulturAraba Bulegoak laguntza zerbitzu bat dauka edozein kultura proiektu abian jartzeko.
Proiektu bakoitza abian jartzeko unean, aukera izango da KulturAraba Bulegoko langileekin batera proiektua zehazteko, beharrak identifikatzeko, harremanak lortzeko...
Sektorea dinamizatzea
Harreman sare bat izatea eta networking jarraitua sortzea dira KulturAraba Bulegoren ekimen nagusietako batzuk.
Langileek etengabe egiten dute lan networking-eko ekitaldiak eta proiektuak sortzen, eta beti daude prest ekitaldi eta proiektu horiek abian jartzeko edozein ekimeni babesa emateko.
Era berean, Kulturaraba bulegoak topaketa batzuk antolatzen ditu urtero, Topaketak prestakuntza programaren barruan. Arabako Lurralde Historikoan kultura osatzen duten entitate eta erakundeetan eskuragarri dauden baliabideak indartzea dute helburu, baita lankidetza sareak sustatzea ere.
Buletina
KulturAraba Bulegoak buletin bat prestatzen du hamabostean behin, lurraldeko kultura eragileek dirulaguntzei buruzko informazioa jaso dezaten eta sektorerako baliagarriak eta interesgarriak izan daitezkeen sari, deialdi eta baliabide gehiagoren berri izan dezaten.
Harpidetu zaitez hemen, buletina emailean zuzenean jasotzeko eta ezer ez galtzeko: