Lege oharra

Webgunearen jabetza intelektualaren eskubideak

 

Webgune honen eta bertan dauden elementuen jabetza intelektualaren eskubideak Arabako Foru Aldundiaren titulartasunekoak dira.

Arabako Foru Aldundiak beretzat gordetzen du, edozein unetan eta aldez aurretik ohartarazi gabe, webguneko informazioan edo konfigurazioan edo aurkezpenean aldaketak eta eguneratzeak egiteko ahalmena.

Webgunera sartzea eta bertan dagoen informazioa erabiltzea webgunearen ardura bakarra da. Arabako Foru Aldundiak ez du erantzukizunik izango informazio hori eskuratzeak edo erabiltzeak eragin ditzakeen ondorio, kalte edo galerengatik, salbu eta bere eskumenen egikaritza zorrotzean bete behar dituen legezko xedapenak aplikatzearen ondoriozko jarduera guztietan.

Arabako Foru Aldundiak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren hirugarrenen esteken konexio edo edukietatik eratorritako inolako erantzukizunik.

Webgune honetako informazioa baimenik gabe erabiltzeak, eta Arabako Foru Aldundiaren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideetan eragindako kalte eta galerek, Administrazio horri legez dagozkion ekintzak gauzatzea ekarriko dute, eta, hala badagokio, erabilera horren ondoriozko erantzukizunak.