Topaketak - Prestakuntzaprograma

 

Topaketak. KulturAraba Bulegoaren ezagutza eremua

KulturArabak kultura sektorerako diseinatutako prestakuntza programa da.

Arabako Lurralde Historikoan kultura osatzen duten entitate eta erakundeetan eskuragarri dauden baliabideak indartzeko urtero jardunaldi batzuk egitea aurreikusten da. Proposamena bulegotik egin den entzute aktiboaren emaitza da, eta sektoreko profesionalek egindako kontsultetan adierazi dituzten kezka nagusiei helduko die.

Saio bakoitza gaian aditua den pertsona batek gidatuko du, eta talde hausnarketarako denbora bat ere hartuko du.

KulturAraba Bulegoa, kultura eta sorkuntza sektoreari arreta emateko bulegoa, Arabako Foru Aldundiaren proiektua da.

SORTEGIN PROGRAMA - Jardunaldi intentsiboa Murgia (Zuia)
SORTEGIN PROGRAMA - Jardunaldi intentsiboa Murgia (Zuia)

URRIAK 26, larunbata - Jardunaldi intentsiboa Murgia (Zuia) - Udal Aretoan Aurtengo TOPAKETAK programaren barnean, AFA-ko Kultur Ekintza Zerbitzuarekin batera eta Zuia-ko Udalaren Kultur Arloaren partaidetza lagun, prestakuntza jardunaldi berezi honen II- edizioa antolatzen ari gara KulturAraba Bulegotik. Hementxe jakin beharreko informazio orokorra eta izena emateko formularioa aurkituko dituzue. Programan parte hartzeko epea irekita egongo da irailaren 30era arte. NORENTZAT? Araban proiektu ...


Kultura eragileentzako fakturazioa II: zuzeneko galdera-erantzun saioa
Kultura eragileentzako fakturazioa II: zuzeneko galdera-erantzun saioa

Ekainak 12, 17:00 – 19:30 I ONLINE (Zoom bitartez) Prestakuntza hau, iaz KulturGest-ek eskainitako fakturazioaren oinarrizko ikastaroaren bigarren zatia dugu. Online saio interaktiboa eta dinamikoa izango da, galderen eta erantzunen formatuan -FAQ- oinarritua, eta bertaratzen direnek zuzenean parte hartu ahal izango dute. Saio honen eduki-multzoak garatzeko, aurreko saioan sortutako fakturazioari buruzko galdera ohikoenak jaso dira, bai eta KulturAraba Bulegoaren zerbitzuak urtean zehar eginda...


Eta, dirulaguntza batera aurkezten banaiz? Oinarrizko gomendioak eta baliabideak
Eta, dirulaguntza batera aurkezten banaiz? Oinarrizko gomendioak eta baliabideak

Dirulaguntzen mundua korapilatsua eta, are gehiago, ulertzeko zaila izan daiteke ez baditugu bere mekanismoak eta hizkuntzak ezagutzen. Zeregin horretan laguntzeko eta hurbilketa errazteko, prestakuntza-saio hau eskainiko dizugu. Bertan, lehen aldiz zure kultura-proiektua dirulaguntza publiko batera aurkeztu aurretik kontuan hartu beharreko gomendio orokorrak eta oinarrizko baliabide erabilgarriak partekatuko ditugu. Etorkizunera begira dirulaguntza kulturalen bat aurkeztea pentsatzen ari diren ...


Autozainketa emozionala kulturan
Autozainketa emozionala kulturan: sormena, emozioak eta gainera jasangarritasun ekonomikoa?

TOPAKETA HAU BERTAN BEHERA UTZI DA. BARKATU ERAGOZPENAK Azaroak 22, 17:00 – 19:00 I Aiaraldea Ekintzan Faktoria (Laudio) Saio honetan, kulturako eta arte-sorkuntzako langileen osasun emozionalari laguntzeko baliagarriak izan daitezkeen kontzeptu eta baliabideak aztertuko dira. Gure lanak planteatzen dizkigun erronkei aurre egiteko (ziurgabetasuna, autoesplotazioa, arrakastaren/porrotaren kudeaketari lotuta…adibidez) lanean ere gure "burua" zaintzeko ohitura eta garrantzia kontuan har dezagun. ...


Sortegin programa
SORTEGIN - Arabako pertsona sortzaileentzako programa intentsiboa

2023ko urriak 21 I Aguraingo Udala (Manu Yanke Aretoa) Aurtengo TOPAKETAK programaren barnean, AFA-ko Kultur Ekintza Zerbitzuarekin batera eta Aguraingo Udalaren Kultur Arloaren partaidetza lagun, prestakuntza jardunaldi berezi bat antolatzen ari gara KulturAraba Bulegotik. Hementxe jakin beharreko informazio orokorra eta izena emateko formularioa aurkituko dituzue. Programan parte hartzeko epea irekita egongo da irailaren 30era arte. NORENTZAT? Araban proiektu edo proiektu baten ideia martxan d...


Lizitazio publikoak eta dirulaguntzak
Lizitazio publikoak eta dirulaguntzak

2019ko irailaren 25a Lizitazio publikoak eta dirulaguntzak Aitzol Batiz Saio honen helburua da erakustea zein den dirulaguntzak lortzeko egin beharreko prozesua. Hasita ezagutzen non eta nola argitaratzen diren eta nola ulertu behar diren, eta amaituta nola aurkezten eta justifikatzen diren. Aitzol Batiz AISILAN XXI SLren sustatzailea, bazkide sortzailea eta koordinatzaile nagusia da, KULTIBA cambios culturales kultura aholkularitzako kooperatibaren koordinatzailea eta KARRASKAN Euskadiko kultu...


Fiskalitatea kultura sektorean
Fiskalitatea kultura sektorean

2019ko urriaren 30a Fiskalitatea kultura sektorean Luis Hidalgo Eragileek beren proiektu eta erakundeei buruzko lege eta zerga eremura hurbiltzean bizi dituzten zalantza eta segurtasun gabezia guztiak argitzen saiatzeko jardunaldia. Luis Hidalgo Zuzenbidean lizentziatua da. Abokatutzan sartzeko master bat dauka eta beste master bat Enpresa Kooperatiboen Kudeaketan. 2004tik 2013ra CANeko hainbat sukurtsalen zuzendaria izan da. 2013tik ZUZENBIDE KONTUAK-ko bazkide langilea da.


Publikoen garapena
Publikoen garapena

2019ko azaroaren 27a Publikoen garapena Teklak Kultura proiektuetatik herritarrekiko harremana nola jorratzen den aztertzeko saioa. Audientzien garapenari buruzko gogoeta egingo da ikuspegi holistiko batetik, eta kultur erakundeen lan ildoekin lotuko da (sorkuntza, bitartekaritza, komunikazioa, programazioa, etab.). Teklak estudio bat da, zeinak laguntzen baitie beren proiektuak aktibatzen eta sendotzen beren jardueran sormena, ezagutza eta pentsamendu kritikoa sustatzen dituzten eragileei.


Nola lortu finantzaketa kulturarekin lotutako enpresa izanik
Nola lortu finantzaketa kulturarekin lotutako enpresa izanik

2019ko abenduaren 18a Nola lortu finantzaketa kulturarekin lotutako enpresa izanik. Euskadiko Kutxa. Kulturarekin lotutako enpresentzako eta ideian edo garapenean proiektu sortzaileak dituzten pertsonentzako dauden finantzaketa ereduak jorratuko dira.


Kultura eta sormen eragileentzako deialdiak
Kultura eta sormen eragileentzako deialdiak

2020ko otsailaren 20a Convocatorias; Innova. J. Lasarte; ICCs. B. Álvaro ; Subvenciones. A. Batiz Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak eskainitako laguntza eta beka deialdiei buruzko informazio jardunaldia, kultura eta sormenaren alorrerako interesgarria. Hitzordu horretan, gainera, diruz lagun daitezkeen lerro hauetan edo beste batzuetan parte hartzeko proiektuak prestatzeko eta aurkezteko lantegi bat egin zen.


Motibazioa, erreakzioa eta autozaintzarako tresna profesionalak. Marta C. Dehesa (Cola de perro)
Motibazioa, erreakzioa eta autozaintzarako tresna profesionalak. Marta C. Dehesa (Cola de perro)

Urriak 28, asteazkena, 18:00 - 20:00 Arte eta kultura sare bat dago, sormena, trebetasuna eta talentua dituena, baina oso modu prekarioan eta batere jasangarria ez den eran egiten du lan. Prestakuntza eta informazioa ezinbesteko tresnak dira norberaren "ohitura txarrak" aldatzeko, bai eta esparru juridiko, laboral eta fiskala aldatzea eta jardunbide egokiak ezartzea bultzatuko duen ekintza kolektiboari eusteko ere. Negoziatzeko gaitasuna eta indarra, erabakitzeko ahalmena, eta segurtasun juridik...


Kultura eta garapen jasangarria; Begoña Guzmán (Unesco Etxea)
Kultura eta garapen jasangarria; Begoña Guzmán (Unesco Etxea)

Azaroak 18, asteazkena, 18:00 - 20:00 Kultura: garapen jasangarriaren zutabea. Kultura gizakiaren berezkoa da, eta 2015ean Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda onetsi zenean, nazioarteko komunitateak ere aitortu zuen kultura garapen jasangarriaren eragilea zela. Kultura eta garapena osatzen duten binomio banaezin horren ibilbideari helduko diogu, inpaktu adierazleak, azterketa kasuak eta kulturatik Garapen Jasangarriaren Helburuak lortzen nola lagundu identifikatuko dugu.


Zer hartu behar da kontuan kultura eta sormen proiektu parte hartzaileak garatzeko? Oinarrizko gakoak. Iciar Montejo eta Zorione Aierbe (Prometea)
Zer hartu behar da kontuan kultura eta sormen proiektu parte hartzaileak garatzeko? Oinarrizko gakoak. Iciar Montejo eta Zorione Aierbe (Prometea)

Abenduak 16, asteazkena, 18:00 - 20:00 Euskaraz Gaur egun, inoiz baino gehiago, beharrezkoa da kultura proiektuak bultzatzea, sormenetik abiatuta eta eragileen, erakundeen eta pertsonen arteko sinergiak eta lankidetzak bilatuta. Besteekin egin behar dugun horretarako, helburu komun bat eraikiz, begirada eta ikuspegi desberdinak batuz, elkarrekiko inplikazioa bilatuz… zer da erabilgarria kontuan hartzea? Parte hartzeko eta elkarrekin sortzeko prozesuetan dugun esperientziatik abiatuta, kontuan ha...


Komunikazio kulturala 2.0: social media planaren gakoak (gaztelaniaz), Miren Martín Morato
Komunikazio kulturala 2.0: social media planaren gakoak (gaztelaniaz), Miren Martín Morato

Ekainak 30, azteazkena; 18:00 - 20:00. Online Komunikazioa funtsezko elementua da kultura-proiektuak ulertzeko, eta ez soilik zabaltzeko. Badirudi Web 2.0 agertzeak erraztu egin duela prozesu hori. Baina gure webguneko eta sare sozialetako komunikazioa ondo egiteko, funtsezkoa da Social Media Plan bat ezartzea, gure antolaketari eta eskaintzen ditugun zerbitzuei buruz egiten dugun komunikazio-estrategia definituko duena. Topaketan, gure proiektuaren Social Media Plana eraikitzen lagunduko zigute...


Oinarrizko fiskalitatea kulturan. Luis Hidalgo
Oinarrizko fiskalitatea kulturan. Luis Hidalgo

Urriak 27, asteazkena; 18:00 - 20:00. Online Saio honetan, kulturaren arloko fiskalitatearen oinarrizko elementuak jorratu ziren, hala nola fakturak, BEZa edo PFEZ, eta gai horiek oraindik zailak dira sektorearen zati handi batentzat. Eragileek beren proiektu eta erakundeei buruzko lege/zerga eremura hurbiltzean bizi zituzten zalantza eta segurtasun gabezia guztiak argitzea izan zen helburua. Luis Hidalgo Zuzenbidean lizentziaduna da. Abokatutzara sartzeko masterra eta enpresa kooperatiboen kud...


Kultur proiektuen garapena: ideiatik orrira
Kultur proiektuen garapena: ideiatik orrira

2022ko urtarrilak 26, asteazkena, 17:30 - 19:30 Josian Llorente Saio honetan, edozein kultur proiekturen hasieran jarriko dugu arreta; ideia sortu ondoren, nola islatu paperean? Helburua zuen kultur proiektu bakoitzerako edukien aurkibide argi eta egoki bat sortzea izango da , aurkezpen-txosten bati forma emateko, bezero potentzialentzat erabilgarria dena, baina baita laguntza publikoen deialdietan parte hartzeko ere. Josian Llorente Ikertzaile independentea da, ikaskuntzen laguntzailea eta ...


Kulturatik bizitzea: zergatik ematen du lotsa diruaz hitz egiteak
Kulturatik bizitzea: zergatik ematen du lotsa diruaz hitz egiteak

2022ko martxoak 23, asteazkena, 17:00 - 19:00 Miren Lauzirika (Art for Life!) Saio honek tresna praktikoak eskaini nahi ditu sormen- eta kultura-arloko lan profesionalari balioa emateko eta diruarekin dugun harremanari buruzko hausnarketa bateratua sortzeko. Saioaren helburua kulturan lan egiterako orduan aurreiritziak kentzeko klabeetan pentsatzea da: nola lortu beste pertsona batzuek zure lana baloratzea?, nola eraldatu diruaren inguruan ditugun usteak? edo nola eragiten dute sinesmen horiek k...


Jabetza intelektuala: zer jakin behar dut?
Jabetza intelektuala: zer jakin behar dut?

2022ko maiatzaren 25a, asteazkena, 17:00 - 19:00 Vicky Duro (Kulturgest) Saio honek kultura eta sormen sektoreko jabetza intelektualaren mundu ezezagunera hurbilketa txiki bat izan nahi du. Prestakuntza-saioaren helburua jabetza intelektualaren inguruko oinarrizko kontzeptuak ezagutaraztea da, autorxs/creadorxs gisa sortzen zaizkigun zalantza horiei guztiei erantzuteko: zeintzuk dira nire egile-eskubideak?, nire obra erregistratu behar dut babesteko?, nola?... Saioan, Vicky Durok kasu praktiko...


Eta, orain zer? Dirulaguntza bat justifikatzeko gakoak
Eta, orain zer? Dirulaguntza bat justifikatzeko gakoak

2022ko urriaren 3a, astelehena, 17:00-19:00 Enara Garcia (K Bulegoa) Zure proiektuak dirulaguntza publiko bat jaso badu, udaren amaierarekin batera egindako lana ebaluatzeko eta laguntza guztiak justifikatzeko unea iristen da: zer sartu behar dut justifikazioan?, zer ebaluatzen da?... Zeregin horretan laguntzeko, prestakuntza-saio hau eskaintzen dizugu. Bertan, zure kultur proiektuak ebaluatzen eta jaso duen laguntza ekonomikoa behar bezala justifikatzen ikasteko gako eta baliabide garrantzitsua...


TicketBAI kultur eragileentzat
TicketBAI kultur eragileentzat

Azaroak 3, 17:00-19:00 I Online (Zoom bitartez) Vicky Duro (Kulturgest) Autonomoa bazara, ziur aski TicketBAIren berri izango duzu. Eta, gainera, artea eta kultura sektorean lan egiten baduzu, seguruenik hitz hau entzutean zure hankak dardarka jarriko dira eta galdera pila bat etorriko dira zure burura: zer da TicketBAI?, nori eragiten dio?, noiz hasi behar dut erabiltzen?, zigortu nazakete ez badut ezartzen?, nire fakturazio-sistema aldatu behar dut?. Saio honetan galdera arruntei erantzuten sa...