null Kultura eragileentzako fakturazioa II: zuzeneko galdera-erantzun saioa

Kultura eragileentzako fakturazioa II: zuzeneko galdera-erantzun saioa

Kultura eragileentzako fakturazioa II: zuzeneko galdera-erantzun saioa

Ekainak 12, 17:00 – 19:30 I ONLINE (Zoom bitartez)

 

Prestakuntza hau, iaz KulturGest-ek eskainitako fakturazioaren oinarrizko ikastaroaren bigarren zatia dugu. Online saio interaktiboa eta dinamikoa izango da, galderen eta erantzunen formatuan -FAQ- oinarritua, eta bertaratzen direnek zuzenean parte hartu ahal izango dute.

Saio honen eduki-multzoak garatzeko, aurreko saioan sortutako fakturazioari buruzko galdera ohikoenak jaso dira, bai eta KulturAraba Bulegoaren zerbitzuak urtean zehar egindako zerga-aholkularitzetan sortutakoak ere.

Galderak fakturazioan eta kulturaren eta sormenaren sektoreko zergen aplikazioan soilik zentratuko dira: Autonomoa izan gabe fakturatu dezaket?; Zer BEZ mota jarri behar dut nire fakturan?; Noiz aplikatzen dut PFEZ?; Kultura-elkarte gisa, nire jarduera guztiek ez dute BEZik?...

 

Dokumentazioa jaitsi

 

FORMATZAILEA

KULTURGEST - VICKY DURO

Artista bisualetan, artista plastikoetan eta kultura arloko langileetan espezializatua den Kulturgest aholkularitza enpresaren sortzailea eta aholkularia.