null Sortegin programa

SORTEGIN - Arabako pertsona sortzaileentzako programa intentsiboa

Sortegin programa

2023ko urriak 21 I Aguraingo Udala (Manu Yanke Aretoa)

Aurtengo TOPAKETAK programaren barnean, AFA-ko Kultur Ekintza Zerbitzuarekin batera eta Aguraingo Udalaren Kultur Arloaren partaidetza lagun, prestakuntza jardunaldi berezi bat antolatzen ari gara KulturAraba Bulegotik. Hementxe jakin beharreko informazio orokorra eta izena emateko formularioa aurkituko dituzue. Programan parte hartzeko epea irekita egongo da irailaren 30era arte.

NORENTZAT?
Araban proiektu edo proiektu baten ideia martxan duen edozein pertsona edo profesiona´╗┐l sortzaile/ kulturalei zuzendua.
 

 

ZERTARAKO?
Kultur proiektu on bat definitzeko eta sortzeko kontuan hartu beharreko alderdi guztiak lantzeko: proiektuaren oinarria eta nortasuna, kudeaketa-eredua, finantzabideak, komunikazioa eta zabalkundea... 

METODOLOGIA
Metodologia parte-hartzailea eta sortzailea izango da. Banaka eta taldeka lan egingo da, elkarrekiko ikaskuntza eta entzutea bultzatzeko.

 

ZER SARTZEN DA?

  • 6 orduko formakuntza: Miren Lauzirikaren eskutik (sormen aholkularia da eta Art for Life! -ren sortzailea)

  • Bazkaria - menua: Aguraingo jatetxe batean menu bat eskainiko zaie parte hartzen duten guztiei.

  • Bisita gidatua: Eguna amaitzeko, bisita gidatua egingo da Agurainen, Erdi Aroko Arabaren eskutik.

Izena emateko epea ireki berri dugu! 
Doakoa izango da eta edukiera mugatuarekin.
EPEA: Bete formularioa irailaren 30a baino lehen.

 
FORMULARIOA