Sardina Freskue - ARABAKO PLAZETAN, Peñacerrada-Urizaharran - kulturaraba
Teatro
Teatro
Kulturaraba
Sardina Freskue - ARABAKO PLAZETAN, Peñacerrada-Urizaharran
Trapu Zaharra konpainiak Dale Ramón antzezlana aurkezten du Peñacerrada-Urizaharran.
Emanaldi hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” zazpigarren edizioaren parte da. Zirkuituak 41 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun programatu ditu lurraldeko udalerritan.
Programak, arabar ikusleen harrera beroa izan dueña sortu zenetik, arte eszenikoak gure herrietako plazetara eramaten ditu berriro. Haurrek eta ez hain haurrek magiaz, umoreaz, piruetaz eta musikaz gozatzeko aukera izango dute, beste behin. Askotariko ia hogeita hamar konpainiak (gehienak Euskal Herrikoak) parte hartzen dute zirkuituan, hainbat diziplinatako ikuskizunak eskainiz, baina denak helburu batekin: ikusleei une atsegin bat pasaraztea.
Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.
ANTZEZLANAREN SINOPSIA
DALE RAMÓN!
“Kolapsoa” izango da enpresa handi batek duen aitzakia bere eskaintza paregabea martxan jartzeko: goi mailako Bunkerrak eskaintzea.
Hau promozionatzeko, probaleku mugikor batean ,zuzenean , lehiaketa bat antolatuko du herri bakoitzean.
Lehiakideak froga desberdinak egin beharko ditu hau lortzeko. Ikuslegoak, “ Idi-proba” batean bezalaxe ariketa bakoitzean apostuak egingo dituelarik.

2026/07/18
20:00
Peñacerrada-Urizaharra


