Entre bous i vaques (*) - ARABAKO PLAZETAN, Zambranan - kulturaraba
Teatro
Teatro
Kulturaraba
Entre bous i vaques (*) - ARABAKO PLAZETAN, Zambranan
La Côtte Folle konpainiak Entre bous i vaques (*) antzezlana aurkezten du Zambranan.
Emanaldi hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” zazpigarren edizioaren parte da. Zirkuituak 41 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun programatu ditu lurraldeko udalerritan.
Programak, arabar ikusleen harrera beroa izan dueña sortu zenetik, arte eszenikoak gure herrietako plazetara eramaten ditu berriro. Haurrek eta ez hain haurrek magiaz, umoreaz, piruetaz eta musikaz gozatzeko aukera izango dute, beste behin. Askotariko ia hogeita hamar konpainiak (gehienak Euskal Herrikoak) parte hartzen dute zirkuituan, hainbat diziplinatako ikuskizunak eskainiz, baina denak helburu batekin: ikusleei une atsegin bat pasaraztea.
Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.
Entre bous i vaques
'Entre bous i vaques' kaleko ikuskizuna da publiko guztiarentzat. Izenburua 2020ko apirilaren 30ean gertatutako gertaera batean oinarritzen da: Alzheimerra duen adineko emakume bat mendietan galtzen da. Hiru egunez noraezean ibili ondoren, lasai aurkitzen dute, etxetik 20 kilometrora, idiz eta behiz inguratutako zelai baten erdian.
"Entre bous i vaques" oihu bat da, poema bat, ahazten dutenentzat eta ahazten direnentzat eramate kolektibo bat. Ezinbestean ahaztuko duen pertsona bati eusteko borrokaz hitz egiten du. Zahartzeak ez lukeelako inoiz desagertzearen sinonimo izan behar

EKO - Pyrénées de cirque mugaz gaindiko lankidetza-proiektu europarraren esparruan antolatutako programazioa, EGEFek Interreg-POCTEFA programaren bidez kofinantzatua.

2026/09/18
Zambrana



