Izarren Hartza - ARABAKO PLAZETAN, Trespuentesen - kulturaraba
Teatro
Teatro
Kulturaraba
Izarren Hartza - ARABAKO PLAZETAN, Trespuentesen
Panta Rhei Antzerkia konpainiak Izarren hartza antzezlana aurkezten du Trespuentesen.
Emanaldi hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” zazpigarren edizioaren parte da. Zirkuituak 41 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun programatu ditu lurraldeko udalerritan.
Programak, arabar ikusleen harrera beroa izan dueña sortu zenetik, arte eszenikoak gure herrietako plazetara eramaten ditu berriro. Haurrek eta ez hain haurrek magiaz, umoreaz, piruetaz eta musikaz gozatzeko aukera izango dute, beste behin. Askotariko ia hogeita hamar konpainiak (gehienak Euskal Herrikoak) parte hartzen dute zirkuituan, hainbat diziplinatako ikuskizunak eskainiz, baina denak helburu batekin: ikusleei une atsegin bat pasaraztea.
Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.
ANTZEZLANAREN SINOPSIA
Panta Rheiren esperientzia. Familientzako eta 3 urtetik gorako haurrentzako elkarguneak eta adierazguneak proposatzen ditu, natura eta bizitza goraipatuz.
Bakarrik bizi den eta bere prozesuei autorrealizazioa lortu arte ausardiaz aurre egin behar dien pertsonaia baten hasierako bidaia da. Ezbeharrak gaindituko ditu eta bere itzal, ahulezia eta beldurrei aurre egingo die. Arazoei eta arriskuei aurre egingo die eta munduan zer leku dagokion jakingo du bizitzaren indarrarekin konektatuz.

2026/06/21
12:00
Santa Katalinako lorategi botanikoa
Trespuentes


