El juego de la boca -ARABAKO PLAZETAN, Eskuernagan - kulturaraba
Teatro
Teatro
Kulturaraba
El juego de la boca -ARABAKO PLAZETAN, Eskuernagan
El Mono Habitado konpainiak El juego de la boca antzezlana aurkezten du Eskuernagan.
Emanaldi hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” zazpigarren edizioaren parte da. Zirkuituak 41 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun programatu ditu lurraldeko udalerritan.
Programak, arabar ikusleen harrera beroa izan dueña sortu zenetik, arte eszenikoak gure herrietako plazetara eramaten ditu berriro. Haurrek eta ez hain haurrek magiaz, umoreaz, piruetaz eta musikaz gozatzeko aukera izango dute, beste behin. Askotariko ia hogeita hamar konpainiak (gehienak Euskal Herrikoak) parte hartzen dute zirkuituan, hainbat diziplinatako ikuskizunak eskainiz, baina denak helburu batekin: ikusleei une atsegin bat pasaraztea.
Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.
SIPNOSIA
AHOAREN JOLASA (El juego de la boca) antzararen jokoan inspiratutako ikuskizun bat da. Haren ardatza 63 lauki dituen taula bat da, eta lauki bakoitzak istorio txiki bat ezkutatzen du. Ikusleek dadoa botatzen dute eta zorteak erabakitzen du zein eszena antzeztuko diren; ondorioz, saio bakoitzean ibilbidea desberdina izaten da.
Istorioetako batzuk asmatutakoak dira, beste batzuek pertsonaia historiko edo ospetsuen alderdi ezezagunak azaleratzen dituzte, eta badira kontatzeko asko duten pertsona anonimoen bizipenetatik sortzen direnak ere.
Ikuskizunak irauten duen bitartean inork ez daki, ezta antzezleek berek ere, emankizunean zer gertatuko den. Ez dago inolako lekutara iritsi beharrik, ezta ezer irabazi beharrik ere; bidaiaz gozatzea besterik ez dago.
Elkarbanatzeko pentsatutako gailu berritzaile bat, istorioak zabal daitezen eta azkenean ahoz aho hegan amai dezaten.
Esperientzia hunkigarria, kritikoa, ludikoa eta parte-hartzailea.
2026/07/10
20:00
Eskuernaga



