Teatro

Teatro

Kulturaraba

Némesis- ARABAKO PLAZETAN, Trebiñun

Némesis - ARABAKO PLAZETAN, Trebiñun

Accidental Company konpainiak Némesis (*) antzezlana aurkezten du Trebiñun. 

Emanaldi hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” zazpigarren edizioaren parte da. Zirkuituak 41 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun programatu ditu lurraldeko udalerritan. 

Programak, arabar ikusleen harrera beroa izan dueña sortu zenetik, arte eszenikoak gure herrietako plazetara eramaten ditu berriro. Haurrek eta ez hain haurrek magiaz, umoreaz, piruetaz eta musikaz gozatzeko aukera izango dute, beste behin. Askotariko ia hogeita hamar konpainiak (gehienak Euskal Herrikoak) parte hartzen dute zirkuituan, hainbat diziplinatako ikuskizunak eskainiz, baina denak helburu batekin: ikusleei une atsegin bat pasaraztea.

Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.

 

NÉMÉSIS zirku, antzerki eta txotxongilo ikuskizun bat da. Bertan, hiru antzezle beren lagunik onenaren oroimena berreraikitzen saiatzen ari dira. 2001ean hil zen, egoera arraroan, Kataluniako kostaldeko herri turistiko batean. Omenaldi gisa hasten dena porrotari, kontraesanari eta boterearekiko harremanari buruzko ikerketa koral bihurtzen da. Thriller tragikomiko eta politikoa da, bertigo fisikoa eta emozioa uztartzen dituena, eta adiskidetasuna porrotari aurre egiteko ezinbesteko modu gisa agertzen da.

14 urtetik gorako ikus-entzule guztiei zuzendutako ikuskizuna.

 

EKO - Pyrénées de cirque mugaz gaindiko lankidetza-proiektu europarraren esparruan antolatutako programazioa, EGEFek Interreg-POCTEFA programaren bidez kofinantzatua.

Datak

2026/09/04

Tokia

Trebiñu

laguntzailea