Teatro

Teatro

Kulturaraba

Pulcinella Txio-Txinela - ARABAKO PLAZETAN, Gurendesen

Pulcinella Txio-Txinela - ARABAKO PLAZETAN, Gurendesen

Zurrunka Teatro konpainiak Pulcinella Txio-Txinela antzezlana aurkezten du Gurendesen. 

Emanaldi hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” zazpigarren edizioaren parte da. Zirkuituak 41 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun programatu ditu lurraldeko udalerritan. 

Programak, arabar ikusleen harrera beroa izan dueña sortu zenetik, arte eszenikoak gure herrietako plazetara eramaten ditu berriro. Haurrek eta ez hain haurrek magiaz, umoreaz, piruetaz eta musikaz gozatzeko aukera izango dute, beste behin. Askotariko ia hogeita hamar konpainiak (gehienak Euskal Herrikoak) parte hartzen dute zirkuituan, hainbat diziplinatako ikuskizunak eskainiz, baina denak helburu batekin: ikusleei une atsegin bat pasaraztea.

Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.

SINOPSIA

PULCINELLA TXIO-TXINELA gaurko garai eta hausnarketetara egokitu dugun Napoliko (Italia) tradizio zaharrean oinarrituriko ikuskizuna da. Iraungitze-datarik gabeko istorio klasikoa.

Pulcinellak bizitza bizitzeko duen modu propioa partekatuko digu; bizigogoa, askatasuna, bizitzaren zailtasun eta proben aurrean beti nekagaitz eta original. Maitasuna, boterea, berekoikeria, traizioa, bizitza eta heriotza bezalako kontzeptuak hitz gutxirekin eta ekintza askorekin transmititutako istorioaren ardatz bihurtzen dira, umore barregarriaren, erritmo ikaragarriaren eta zuzeneko musikaren bidez, non ez haurrek bakarrik, baita helduek ere, beren izate sentikor eta inuzentearekin txotxongiloen magia beren estilo eta esentzia garbienean konektatu eta gozatu ahal izango duten.

Era honetan, Pulcinella gure sentipen eta bizipenen ispilu bihurtzen da; batzuetan maitasunez, beste batzuetan beldurrez, tristuraz edo pozez beterik, baina beti bizitzan ikasi eta hazteko bizi-gogoz.

PULCINELA TXIO-TXINELA maitasun istorio bat da, bizitzarekiko eta askatasunarekiko maitasuna!

Datak

2026/07/12

Tokia

Gurendes

laguntzailea