Teatro

Teatro

Kulturaraba

Psycho-Clown - ARABAKO PLAZETAN, Lantziegon

Psycho-Clown - ARABAKO PLAZETAN, Lantziegon

Zo-Zongó!! konpainiak Psycho-Clown antzezlana aurkezten du Lantziegon. 

Emanaldi hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” zazpigarren edizioaren parte da. Zirkuituak 41 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun programatu ditu lurraldeko udalerritan. 

Programak, arabar ikusleen harrera beroa izan dueña sortu zenetik, arte eszenikoak gure herrietako plazetara eramaten ditu berriro. Haurrek eta ez hain haurrek magiaz, umoreaz, piruetaz eta musikaz gozatzeko aukera izango dute, beste behin. Askotariko ia hogeita hamar konpainiak (gehienak Euskal Herrikoak) parte hartzen dute zirkuituan, hainbat diziplinatako ikuskizunak eskainiz, baina denak helburu batekin: ikusleei une atsegin bat pasaraztea.

Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.

Psycho-Clown

Musika- eta antzerki-ikuskizuna: 8 pailazo zoro, Joker-en esanetara, hirira iritsiko dira dena hankaz gora jartzera. Batez ere perkusioan oinarritzen da eta era bateko eta besteko estiloak eta erritmoak joko dituzte, uneoro piroteknia eta danborretan argi-efektuak baliatuz. Ikuskizun paregabea, harrituko zaituena etengabe.

Datak

2026/09/06

Ordutegia

13:30

Tokia

Lantziego

laguntzailea