Finito-Infinito - ARABAKO PLAZETAN, Izarran - kulturaraba
Teatro
Teatro
Kulturaraba
Finito-Infinito - ARABAKO PLAZETAN, Izarran
Cía. Trotamundos konpainiak Finito-Infinito antzezlana aurkezten du Izarran.
Emanaldi hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” zazpigarren edizioaren parte da. Zirkuituak 41 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun programatu ditu lurraldeko udalerritan.
Programak, arabar ikusleen harrera beroa izan dueña sortu zenetik, arte eszenikoak gure herrietako plazetara eramaten ditu berriro. Haurrek eta ez hain haurrek magiaz, umoreaz, piruetaz eta musikaz gozatzeko aukera izango dute, beste behin. Askotariko ia hogeita hamar konpainiak (gehienak Euskal Herrikoak) parte hartzen dute zirkuituan, hainbat diziplinatako ikuskizunak eskainiz, baina denak helburu batekin: ikusleei une atsegin bat pasaraztea.
Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.
FINITO - INFINITO - TROTAMUNDOS
Zirkularitateak ez du amaierarik. Ez dakigu noiz hasten den eta noiz amaitzen den. Hortik ateratzea erabaki dezakegu? Monotoniarekin hautsi dezakegu eta gauzen norabidea aldatu?
Zer gertatuko litzateke bat-batean irudimenezko mundu batean sartuko bagina? Bertan, egunerokoa alde batera utziko genuke eta umeak ginenean bezala gozatuko genuke?
Ikusle guztientzako zirku ikuskizuna, 50 minutu inguruko iraupena duen eszenatoki zirkularrarekin.
Zirkularitatea bezalako gai transzendentala jorratzea baina umorea galdu gabe, umorea gure aliatu eta lagun bihurtuz.

2026/06/27
17:30
Plaza
Beluntza


