Su Talka - ARABAKO PLAZETAN, Maestun - kulturaraba
Teatro
Teatro
Kulturaraba
Su Talka - ARABAKO PLAZETAN, Maestun
Deabru Beltzak konpainiak Su Talka antzezlana aurkezten du Maestun.
Emanaldi hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” zazpigarren edizioaren parte da. Zirkuituak 41 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun programatu ditu lurraldeko udalerritan.
Programak, arabar ikusleen harrera beroa izan dueña sortu zenetik, arte eszenikoak gure herrietako plazetara eramaten ditu berriro. Haurrek eta ez hain haurrek magiaz, umoreaz, piruetaz eta musikaz gozatzeko aukera izango dute, beste behin. Askotariko ia hogeita hamar konpainiak (gehienak Euskal Herrikoak) parte hartzen dute zirkuituan, hainbat diziplinatako ikuskizunak eskainiz, baina denak helburu batekin: ikusleei une atsegin bat pasaraztea.
Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.
SU TALKA
Deabru Beltzak konpainiak SU TALKA aurkezten du, Euskal Herriko inauteri zaharrenetako eta enigmatikoenetako batean oinarritutako sorkuntza: Altsasuko Inauteriak.
Indarrez eta misterioz beteriko ospakizun zahar honek Momotxorroen irudi harrigarriarekin konektatzen gaitu; irudimen kolektibotik sortzen diren pertsonaiak, transgresioaren, identitatearen eta errituaren ikur bihurtuta.
SU TALKAn, tradizioa eta kale-antzerkia aurrez aurre jartzen dira. Erritmoa eta sua–gure konpainiaren ikur ezaguterrazenak– milaka urteko inauteri honen esentziarekin bat egiten dute, garai, hizkuntza eta kultura ezberdinen arteko talkaren bidezko ikuskizun bat sortuz.
Talka eszeniko bat, festa erritual bat, ikus-entzunezko eztanda bat, hiri-espazioa energiaz, memoriaz eta emozioz betetakoagertoki bihurtzen duena.
SU TALKA: suak ez du soilik erretzen, batzen du.

2026/07/18
22:00
Maestu


