¡La última y nos vamos! - ARABAKO PLAZETAN, Bernedon - kulturaraba
Teatro
Teatro
Kulturaraba
¡La última y nos vamos! - ARABAKO PLAZETAN, Bernedon
Trapu Zaharra konpainiak ¡La última y nos vamos! antzezlana aurkezten du Benedon.
Emanaldi hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” zazpigarren edizioaren parte da. Zirkuituak 41 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun programatu ditu lurraldeko udalerritan.
Programak, arabar ikusleen harrera beroa izan dueña sortu zenetik, arte eszenikoak gure herrietako plazetara eramaten ditu berriro. Haurrek eta ez hain haurrek magiaz, umoreaz, piruetaz eta musikaz gozatzeko aukera izango dute, beste behin. Askotariko ia hogeita hamar konpainiak (gehienak Euskal Herrikoak) parte hartzen dute zirkuituan, hainbat diziplinatako ikuskizunak eskainiz, baina denak helburu batekin: ikusleei une atsegin bat pasaraztea.
Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.
ANTZEZLANAREN SINOPSIA
Azken antzezlan honekin, ‘Trapu Zaharra’ konpainia historikoak agur esango dio oholtzei haien betiko tonu umoretsuan. Ordu txikietan bi komikok kale-antzerkia utzi eta aretora joatea erabakitzen dutela ikusiko dugu. ‘Cinco horas sin Mario’ ikuskizun berriko dirua biltzeko, protagonistek obraren bi ekitaldi antzeztuko dituzte bide publikoan.

2026/07/11
20:15
Bernedo


