Teatro

Teatro

Kulturaraba

J.M. Brutal - ARABAKO PLAZETAN, Oionen

J.M. Brutal - ARABAKO PLAZETAN, Oionen

La Pez konpainiak J.M. Brutal antzezlana aurkezten du Oionen. 

Emanaldi hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” zazpigarren edizioaren parte da. Zirkuituak 41 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun programatu ditu lurraldeko udalerritan. 

Programak, arabar ikusleen harrera beroa izan dueña sortu zenetik, arte eszenikoak gure herrietako plazetara eramaten ditu berriro. Haurrek eta ez hain haurrek magiaz, umoreaz, piruetaz eta musikaz gozatzeko aukera izango dute, beste behin. Askotariko ia hogeita hamar konpainiak (gehienak Euskal Herrikoak) parte hartzen dute zirkuituan, hainbat diziplinatako ikuskizunak eskainiz, baina denak helburu batekin: ikusleei une atsegin bat pasaraztea.

Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.

J.M. BRUTAL

¡Alto el fuego y arriba el juego! Abanti Izozki Iraultzaileak!

1943ko ekainean Joxe Mari, Getariako izozkigilea, Bigarren Mundu Gerra 11 egunez gelditzeko gai izan zen. Erabili zituen arma bakarrak bere sorbeta izoztuak eta Kantauri itsasoa baino handiagoko inozentzia izan ziren.

Horrena da historio hau, inozientziaren istorioa, amets egiten, jolasten, asmatzen eta behar diren gerrak gelditzen jarraitzeko modua bilatzearena. Izozki-furgoneta batekin ibiliko gara herrietan zehar, Jose Marik egin zuen bezala, mundo hau, auzoa, plaza, esperimentaziorako, jolaserako eta ospakizunerako leku bihurtzeko borrokatu ziren pertsonen arima eramaten saiatuko gara.

 "Zerura begiratu, arratsalde honetan ez duzue surik ikusiko, eta bombarik ere ez da jausiko. Gaur zerutik izozki bolek hegaz egingo dute, bainilazkoak, marrubizkoak, txokolatezkoak.. zapore guztietakoak munduko gerra guztiak gelditzeko." J.M. BRUTAL

La Pez konpainiaren zigilu nahastezina daraman proposamena: Mintzairen fusioa, publikoarekiko hurbiltasuna eta inprobisazioa.

Performance Norsk 2025, Despacio, Txotena Gunea, Sorburu, Artekale eta La Vitorianaren laguntzarekin.

 

Datak

2026/06/12

Ordutegia

20:00

Tokia

Plaza Nagusia

Oion

laguntzailea