Arabako Musika Klasikoko Zikloa - kulturaraba
Musika Klasikoko Zikloa, Donostiako Musika Hamabostaldiarekin elkarlanean

Udako kultura eskaintza aberasteko eta dinamizatzeko asmoz, Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak musika klasikoko hainbat kontzertu programatzen ditu lurraldean abuzturako. Arabako Musika Klasikoaren Zikloa izeneko zikloak urtez urte musika klasikoa lurraldeko hainbat herritara eramatearen aldeko apustua egiten du.
Programa hori 2011z geroztik egiten da, "Donostiako Musika Hamabostaldia"rekin lankidetzan; beraz, interpretatzaileen kalitatea ziurtatuta dago erabat. Parte hartzen duten udalek ere laguntzen dute kontzertuak gauzatzen.
Oro har, ziklo horrek, kontzertuen kalitate eta aniztasunari esker, oso harrera ona izaten du kontzertuak egiten diren herrietako ikus-entzuleen artean eta haietara joaten diren Gasteizkoen artean.
Aurtengo edizioan 6 kontzertu eskainiko dira, Arabako kuadrilletan banatuta. 2023ko Arabako Musika Klasikoaren Zikloa abuztuan egingo da Iekora, Araia, Laudio, Argantzon, Aramaio eta Gaubean.
Nacho Castellanos kontratenorrak inauguratuko du zikloa abuztuaren 4an, Iekoran. Ismael Campanero eta David Palancarekin batera egingo du, eta Bach, Haendel, Purcell eta Babellen obrak joko dituzte. Schubert eta Shostakovichen trioak entzuteko aukera izango da gero Araian, Trio Arriaga hirukotea osatzen duten musikari prestigiotsuen eskutik. Ondoren, Cristina Cordero eta Juan Barahonaren txanda izango da, eta Romeo eta Julieta tragedia ederraren gainean egin duten egokitzapena interpretatuko dute Laudioko kasinoan.
Zikloak Trebiñuko enklabean ere egingo du geldialdia. Han, Naroa Intxausti sopranoak eta Arkaitz Mendoza piano jotzaileak beren "Akuarela musikalak" margotuko dituzte Argantzonen. Programa horrek bertaratuko direnei gozaraziko die Schumann, Brahms, Debussy, Satie eta Laloren obren bidez.
Kontzertuak abuztuko azken asteburuan amaituko dira, eta emakumezko artistak arduratuko dira programari amaiera emateaz. Abuztuaren 25ean, ostiralarekin, Maite Arruabarrenak, Miren Zeberiok eta Susana García de Salazarrek, ikus-entzuleen atseginerako, Euskal Herriari lotutako emakume konpositoreei omenaldia egiteko programa eskainiko dute Aramaion, eta Vienan egoitza duen Vivid Consort nazioarteko taldeak Sundrie programarekin itxiko du zikloa, Gaubean, hilaren 26an, larunbatarekin.
Sarrera doan da, tokiak bete arte.
PROGRAMAZIOA
Maite Arruabarrena Miren Ceberio
Susana García de Salazar
2023/08/25 19:00 h.
ARAMAIO
Kultur Etxea

AURREKO EDIZIOAK
Arabako Musika Klasikoko Zikloa 2022ko edizioa
2022an, abuztuko bigarren hamabostaldian, Musika Klasikoaren Zikloa egin zen Trebiñun, Bilarren, Artziniegan, Santikurutze Kanpezun, Zalduondon eta Murgian, eta eskaintza askotarikoa eta kalitatezkoa izan zen; besteak beste, ospe handiko soinulariak, ganbera orkestra, harizko taldeak...
