Maite Arruabarrena, Miren Zeberio eta Susana G. de Salazar - Arabako Musika Klasikoko Zikloa - kulturaraba
Concierto
Música
Maite Arruabarrena, Miren Zeberio eta Susana G. de Salazar - Arabako Musika Klasikoko Zikloa

Maite Arruabarrena, Miren Zeberio eta Susana G. de Salazar
Kontzertu hau Arabako Musika Klasikoaren Zikloaren parte da. Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak antolatutako ziklo honek urtez urte musika klasikoa lurraldeko hainbat herritara eramatearen aldeko apustua egiten du.
Programa hau 2011tik egiten da "Donostiako Musika Hamabostaldia"rekin elkarlanean, hortaz, interpreteen kalitatea ziurtatuta dago. Parte hartzen duten udalek ere laguntzen dute kontzertuak gauzatzen.
Aurtengo edizioan 6 kontzertu eskainiko dira, Arabako kuadrilletan banatuta. 2023ko Arabako Musika Klasikoaren Zikloa abuztuan zehar izango da Ekora, Araia, Laudio, Argantzun, Aramaio eta Gaubea herrietan.
Maite Arruabarrena, ahotsa.
Miren Zeberio, violina.
Susana García de Salazar Ubis, pianoa.
Programa:
• Julie Adrienne Carricaburu (1827-1898)
De “Souvenir des Pyrénées: 12 Airs Basques”:
o “Choriñoa Cayolan”
o “Argia dela”
o “Maitenena”
o “Baratceco Geroflea”
• Aita Donostia (1886-1956)
o “Xarmegarria zira”
o “Oraingo aldian”
o “La lune blanche”
o “De bon matin me suis levé”
• Jesús Guridi (1886-1961)
o “Asiko naz”
o “Neure maitia”
o “Le Matin”
o “Otra vez en primavera”
o “Cómo quieres que adivine”
• Anita Idiartborde (1891-1943)
De Trópicos
o “Entre palmas”
o “Negras charlando”
o “Canción de cuna”
o “Brisa”
o “Danza”
Lied
• Emma Chacón (1886-1972)
Nocturno
Rasgueos
o op.67 n.1
o op.68 n.2
o op.69 n.3
Evocaciones op.75 n.1
No llores
Visión de ensueño
Programaren gaineko oharrak
Isabel Díaz Morlánek idatzi zuen La Canción para voz y piano en el País Vasco liburuan azaltzen duenez, 1870etik 1939ra bitartean ahotserako eta pianorako kanta ugari kontsumitu ziren Euskal Herrian, era askotakoak. Garai hartan, aretoko abestiak izan zuen zeregina oso heterogeneoa izateaz gain, jatorrizko sorkuntzaren eta lanak zabaltzeko beharraren artean ibili zen. Orduko Euskal burgesiaren errepertorioa honako hauen artean zebilen: gaztelaniazko eta frantsesezko abesti jasoak, modaren arabera aldatzen ziren dantza erritmoak, eta, askotan, melodia folklorikoetan oinarritutako abestiak, herri kontzeptuaren eta klase herrikoien ikuspegi erromantiko eta nostalgikotik sortzen zirenak. Bestalde, kontuan izan behar dugu XIX. mendeko azken hamarkadetatik, Europako hainbat eskualdek beren tradizio folkloriko musikalak berreskuratzea sustatu zutela, bereziki kantutegiak, denbora luzez iturri agorrezina izan baitziren kantu artistikoak osatzeko.
1886 Aita Donostiaren edo Jesús Guridiren jaioteguna dugu, biak musikari ezagunak. Hala ere, urte horretan bertan edo beretsuetan jaiotako konpositoreak daude, hala nola Emma Chacón edo Anita Idiartborde, baina haiek izan zirenik edo haien lanari buruz ezer ez da egundo entzun orain arte. Programa honen helburua emakume horiek merezi zuten eta izan behar zuten tokia izatea.
2023/08/25
19:00
Kultur Etxea
Aramaio
Gratis