Concierto

Kulturaraba

Garikoitz Mendizabal - Gorka Hermosa - Arabako Musika Klasikoko Zikloa (Zalduondo)

Garikoitz Mendizabal - Gorka Hermosa - Arabako Musika Klasikoko Zikloa (Zalduondo)

Garikoitz Mendizabal eta Gorka Hermosa

Gorka Hermosak eta Garikoitz Mendizabalek euskal konpositoreen lanak dituen programa bat aurkezten digute: euskal musikaren hiru totem, hala nola Sarasate, Guridi eta Iparragirre; eta Gorka Hermosaren egungo musika klasikoaren aire freskoa. Lan horiekin, instrumentuen alderdi klasiko berria aurkezten dute, mundu osoan jardutera eraman dituena.

Sarasateren eta Guridiren lanen transkripzioetan, Garikoitz Mendizabal txistulariaren talentua eta birtuosismoa nabarmentzen dira, txistuaren bilakaerarako eta historiarako mugarri diren biolinari Sarasateren akrobaziei ikuspegi berri bat ematea lortzen baitu bere tresnarekin. Guridiren lanetan lortzen den berotasuna eta soinu kalitatea lehen aipatutako birtuosismoa baino are harrigarriagoa da. Akordeoiak, obra hauetan, txistuaren lan apartari balioa eta kolorea emateko eginkizuna betetzen du.

Azkenik, Gorka Hermosak berak konposatutako lanei ekiten die. Gorka Hermosa bere instrumentuaren munduko erreferente bihurtu da, eta akordeoi eta orkestrarako egin duen azken konposizioa Berliner Philarmonie-n estreinatu da, eta Brandenburgoko Atearen aurrean, joan den maiatzean. CIA IMC- UNESCO saria, konposiziokoa, eta 4 aldiz akordeoirako urteko konposizio onenagatik. Bere orkestra lanak 3 kontinentetako 50 orkestra baino gehiagok interpretatu dituzte (AEB, Korea, Txina, Brasil, Turkia eta Europa).

Bikote proiektu hori 2020an hasi zen, Bilboko Euskalduna Jauregian, kontzertu batekin. Harrezkero, kontzertuak eman dituzte eten gabe, bai bikote modura, bai estilo oso desberdineko artistekin lankidetzan: Euskadiko Orkestra, Kukai eta Meñakoz dantzariak, Xabi Aburruzaga, Xabier Zabala, Iholdi Beristain... edo flamenkoaren mitoak eta jazza, hala nola Carles Benavent edo Tino di Geraldo, Chick Corea, Miles Davis, Paco de Lucía edo Camarón bezalako musikaren mitoen baxu eta bateria, zeinekin "Sustraien Matxinada" diskoa grabatu baitute.

Askotariko kolaborazio horiekin guztiekin erakusten dute aldakortasuna eta ikuspegi irekia, betiere ahaztu gabe bien ibilbidearen leitmotiv-a dela sartzea beren instrumentuak (txistua eta akordeoia) neotonalitatetik gaur egungo musika klasikoaren abangoardian.

Udako kultura eskaintza aberasteko eta dinamizatzeko asmoz, Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak musika klasikoko hainbat kontzertu programatzen ditu lurraldean abuzturako. Arabako Musika Klasikoaren Zikloa izeneko zikloak urtez urte musika klasikoa lurraldeko hainbat herritara eramatearen aldeko apustua egiten du.

Programa hori 2011z geroztik egiten da, "Donostiako Musika Hamabostaldia"rekin lankidetzan; beraz, interpretatzaileen kalitatea ziurtatuta dago erabat. Parte hartzen duten udalek ere laguntzen dute kontzertuak gauzatzen.

Oro har, ziklo horrek, kontzertuen kalitate eta aniztasunari esker, oso harrera ona izaten du kontzertuak egiten diren herrietako ikus-entzuleen artean eta haietara joaten diren Gasteizkoen artean.

Aurtengo edizioan 6 kontzertu eskainiko dira, Arabako kuadrilletan banatuta. 2025ko Arabako Musika Klasikoaren Zikloa abuztuan egingo da Gaubea, Amurrio, Argantzun, Santikurutze Kanpezu, Zalduondo eta Bastida herrietan.

Datak

2025/08/22

Ordutegia

19:00

Tokia

San Saturnino Eliza

Zalduondo