Concierto

Kulturaraba

Seikilos laukotea - 2026 Arabako Musika Klasikoko Zikloa (Aramaio)

Seikilos laukotea - 2026 Arabako Musika Klasikoko Zikloa (Aramaio)

Kontzertu hau Arabako Musika Klasikoaren Zikloaren parte da. Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak antolatutako ziklo honek urtez urte musika klasikoa lurraldeko hainbat herritara eramatearen aldeko apustua egiten du.

25 urtetik gorako ibilbidea duen musika ziklo hau, 2011tik, "Donostiako Musika Hamabostaldia"rekin lankidetzan ospatzen da, eta horrek lehen mailako interpreteen kartela ziurtatzen du. Arrakasta hau, gainera, udalerri parte-hartzaileek kontzertu bakoitzaren antolakuntzan eta garapenean duten funtsezko inplikazioari esker borobiltzen da.

Aurtengo edizioan 6 kontzertu eskainiko dira, Arabako kuadrilletan banatuta. 2026ko Arabako Musika Klasikoaren Zikloa abuztuan zehar izango da Done Bikendi Harana, Iekora, Argantzon, Berganzo, Zalduondo eta Aramaio herrietan.

 

Seikilos laukotea

  • Pablo Suárez, biolina 
  • Pablo Quintanilla, biolina 
  • Adrián Vázquez, viola
  • Lorenzo Meseguer, biolontxeloa 

"Tradición europea, voz vasca”
Usandizaga, Serrano eta Schuberten lanak

EUROPAKO TRADIZIOA, EUSKAL AHOTSA 

Programa honek XIX. mendearen amaieran elkarrekin bizi izan ziren bi tradizioren arteko lotura egiten du: jatorri germanikoko erromantizismo europarra eta bere material propioak bilatzen zituen euskal ahots musikalaren sorrera.

Emilio Serrano (Gasteizen jaioa, 1850ean) bere garaiko Madrilgo musika-bizitzako erdiguneko figura nagusietako bat izan zen: hiru hamarkada baino gehiagoz Kontserbatorioko konposizio-katedraduna izan zen, baita Errege Antzokiko (Teatro Real) zuzendaria eta konpositore-belaunaldi oso baten maisua ere. Bere Re txikiko Laukotea ganbera-musikan egin zituen inkursio bakanetako bat da; maisutasun sendoz idatzitako lana, Serranok bere prestakuntza-urteetatik ongi ezagutzen zuen Erdialdeko Europako tradizio erromantikoaren barruan.

José María Usandizagak ibilbide erabat desberdina eta, neurri batean, kontrakoa irudikatzen du. Donostian jaio zen, 1887an, eta Parisko Schola Cantorum eskolan ikasi zuen Vincent d'Indyrekin. Itzuleran, euskal izaera nabarmeneko obra bat eraiki zuen, non herri-materiala mende-aldaketako hizkuntzekin integratzen den. Hemen, 5. Romancea eta Txantxangorria hari-laukoterako moldatuta aurkezten dira; horri esker, haren idazkeraren lirismo neurtua entzun daiteke, bere eskala intimora oso ondo egokitzen den ganbera-ingurunean.

Programa amaitzeko, Franz Schuberten 'Heriotza eta neskatila' (La muerte y la doncella) Laukotea entzungo dugu. Obra hau 1824an konposatu zuen, bere osasuna makaltzen hasi zenean. Izen bereko bere lied baten gai batetik abiatuta eraiki zuen; gai hori bigarren mugimenduan hedatzen da, gero eta dentsitate handiagoko bariazioetan, eta gainerako mugimenduen energia neurtuak pisu horri berari eusten dio, zuzenean aipatu gabe.

Egitaraua:

José María Usandizaga (1887 – 1915)
Romance N.5 (adaptación para cuarteto de cuerda)
Chan-Changorriya (adaptación para cuarteto de cuerda)


Emilio Serrano (1850-1939)
Cuarteto en re menor
I. Allegro
II. Andante
III. Intermedio en tiempo de minueto
IV. Allegretto


Franz Schubert (1797 - 1828)
Cuarteto n.14 en re menor D.810 - La muerte y la doncella
I. Allegro
II. Andante con moto
III. Scherzo. Allegro molto
IV. Presto

 

Seikilos Laukotea

2011n sortu zen, Espainiako Gazte Orkestra Nazionalaren (JONDE) baitan. Iván Görnemannek eta Pablo Quintanillak (biolinak), Adrián Vázquezek (biola) eta Lorenzo Meseguerrek (biolontxeloa) osatzen dute taldea. Lau musikariek Madrilgo Musika Kontserbatorio Garaian egin zuten bat, eta, ondoren, Europako erakunde prestigiotsuetan osatu zuten beren prestakuntza; hala nola, Düsseldorfeko Musikhochschulen, Salzburgoko Universität Mozarteumen, Leipzigeko Hochschulen eta Reina Sofía Musika Eskola Garaian.

Taldeak 2018an ekin zion berriro bere jardunari, errepertorio zabala esploratzeko bokazio argi batekin eta bere lanaren zati bat Espainiako XX. mendeko errepertorio musikalaren berreskuratzean zentratuz. Bere izenak, Seikilos, ezagutzen den musika-lan oso zaharrenatzat jotzen den greziar epigrama musikal ospetsuari egiten dio erreferentzia; arteak denboran zehar iraun dezan duten interesaren ikur gisa.

Seikilos Laukoteko kideek talde ezagunen prestakuntza jaso dute, hala nola Hagen Laukotearena, Bennewitz Laukotearena, Quiroga Laukotearena eta Diotima Laukotearena, eta Reina Sofía Eskolako Ganbera Musikako Nazioarteko Institutuko kide izan dira, Günter Pichlerren tutoretzapean. 2021ean, Espainiako Musika Klasikoko Jaialdien Elkartearen (FestClásica) "Talde Berria" saria jaso zuten, eta 2024an, BBVA Fundazioaren Leonardo Beka lortu zuten, Espainiako ondare musikala berreskuratzeko egindako lanagatik.

Beren proiektu nabarmenenen artean, Conrado Del Campo konpositoreari buruzko disko monografikoa dago; bere 10. laukotearen eta Scherzoaren grabazioarekin, Juan March Fundazioaren disko-etxearentzat (2025). Lan honek harrera bikaina izan zuen kritika espezializatuaren aldetik. Halaber, eta Leonardo Bekarako egindako lanaren ondorioz, “Los cuartetos del conservatorio” CD bikoitza argitaratu dute Eudora Records zigiluarenpean (2026). Era berean, jarduera handia mantentzen dute herrialdeko jaialdi eta kontzertu-ziklo nagusietan.

 

Datak

2026/08/29

Ordutegia

20:00

Tokia

Kultur Etxea

ARAMAIO