null Trío Arriaga Hirukotea - Arabako Musika Klasikoko Zikloa

Concierto

Música

Trío Arriaga Hirukotea - Arabako Musika Klasikoko Zikloa

Trío Arriaga Hirukotea - Arabako Musika Klasikoko Zikloa

Trío Arriaga Hirukotea

Kontzertu hau Arabako Musika Klasikoaren Zikloaren parte da. Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak antolatutako ziklo honek urtez urte musika klasikoa lurraldeko hainbat herritara eramatearen aldeko apustua egiten du.

Programa hau 2011tik egiten da  "Donostiako Musika Hamabostaldia"rekin elkarlanean, hortaz, interpreteen kalitatea ziurtatuta dago. Parte hartzen duten udalek ere laguntzen dute kontzertuak gauzatzen.

Aurtengo edizioan 6 kontzertu eskainiko dira, Arabako kuadrilletan banatuta. 2023ko Arabako Musika Klasikoaren Zikloa abuztuan zehar izango da Ekora, Araia, Laudio, Argantzun, Aramaio eta Gaubea herrietan.

Arriaga Hirukotea

Juan Luis Gallego, biolina / violín
David Apellaniz, biolontxeloa / cello
Daniel Ligorio, pianoa /piano

Franz Schubert
Trío nº1 en sib mayor, D898, op. 99
I.    Allegro moderato
II.    Andante un poco mosso
III.    Scherzo. Allegro – Trio
IV.    Rondo. Allegro vivace – Presto


Dimitri Shostakovich
Trío nº2 en mi menor, op. 67
I.    Andante – Moderato – Poco più mosso
II.    Allegro con brio
III.    Largo
IV.    Allegretto - Adagio

Trio Arriaga

Trío Arriaga izen handiko hiru musikariren topalekua da, eta bertan bat egiten dute beren bakarlari ibilbideek. Beren belaunaldiko erreferentziazko hirukote jotzeko adinako berme dira honako hauek: kontzertuak ematen dituzte Europako jaialdi onenetan; Espainiako orkestra gehienen eta Europako orkestra onenetako batzuen laguntza izaten dute; bakarkako proiektu diskografikoak dituzte, 25 album baino gehiagoko uztarekin, batzuk diskoetxe oso ezagunekin, hala nola NAXOS eta Sony; eta sari ugari lortu dituzte Estatuko zein nazioarteko interpretazio lehiaketetan. Zenbait aldizkarik, esate baterako Gramophonek eta BBC Magazinek, taldearen enpaste bikaina eta sonoritate ederra nabarmendu dituzte.

Kontzertu ibilbideari esker, urte gutxian errezitaldiak eskaini dituzte Internazionale da Música da Cámara d'Orbietto jaialdian (Erroma), Festivale Internationale de Musique de Chambre du Chateau de L’Acquy eta Festival de Musique su Prioré Sant Martin (Le Mesnil, Frantzia) jaialdietan, Bruselako Musée de la Musique-n, Valentziako Palau de la Música aretoan, Las Palmas Kanaria Handiko Pérez Galdós antzokian, Bartzelonako, Murtziako, Alacanteko eta Zaragozako auditoriumetan, Madrilgo Juan March Fundazioan, Bilboko Elkarte Filarmonikoan eta Lisboako Gulbenkian Fundazioaren sala sinfonikoan, besteak beste. Beethovenen Kontzertu Hirukoitzaren interpretazioak aukera eman die orkestrekin lankidetzan aritzeko, hala nola Murtziako Eskualdeko Orkestra Sinfonikoarekin (Extremadura) edo Gulbenkian Orkestrarekin. Azken horrekin batera, bi kontzertu eskaini zituzten Belemeko Kultura Zentroan (Lisboa) 2013ko azaroan, Paul McCreeshen zuzendaritzapean. Nabarmentzekoak dira, halaber, Gerard Caussé biola jotzaile entzutetsuarekin lankidetzan emandako kontzertuak.

Diskografiari dagokionez, aipatzekoak dira Turinako triorako lanaren integrala (Columna Música, 2010) eta XX. mendeko egile katalanen lanak (Naxos, 2011). Beste proiektu batzuetan, honako hauek jaso dira: XX. mendeko konpositore espainiarrei eskainitako lan bat, Mompou, García Abril, Chapí, Albéniz eta Arbósen obrekin; konpositore amerikarren trioak biltzen album bat (Copland, Bernstein, Piazzola eta Bloch); eta Dmitri Shostakovichen lanaren integrala jasotzen duen DVD bat.
 

Datak

2023/08/10

Ordutegia

20:00

Tokia

Done Petri Eliza

Araia

laguntzailea

 

 

Prezioa

Doan

URL - Web
online ekitaldia