null Vivid Consort - Arabako Musika Klasikoko Zikloa

Concierto

Música

Vivid Consort - Arabako Musika Klasikoko Zikloa

Vivid Consort - Arabako Musika Klasikoko Zikloa

Vivid Consort

Kontzertu hau Arabako Musika Klasikoaren Zikloaren parte da. Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak antolatutako ziklo honek urtez urte musika klasikoa lurraldeko hainbat herritara eramatearen aldeko apustua egiten du.

Programa hau 2011tik egiten da  "Donostiako Musika Hamabostaldia"rekin elkarlanean, hortaz, interpreteen kalitatea ziurtatuta dago. Parte hartzen duten udalek ere laguntzen dute kontzertuak gauzatzen.

Aurtengo edizioan 6 kontzertu eskainiko dira, Arabako kuadrilletan banatuta. 2023ko Arabako Musika Klasikoaren Zikloa abuztuan zehar izango da Ekora, Araia, Laudio, Argantzun, Aramaio eta Gaubea herrietan.

Vivid Consort
Christine Gnigler
Sheng-Fang Chiu
Lorina Vallaster

Sundrie


Muy Linda - Anthony Holborne (1545-1602)
Come Again - John Dowland (1563-1626)
T’Andernaken - Antoine Brumel (1460-1513)
Taunder naken - Henry VIII (1491-1547)
Four arms, two necks, one wreathing - Thomas Weelkes (1576-1623)
Il Lamento - Thomas Morley (1557-1602) 
Ah Robin, gentle Robin - William Cornysh (1465 - 1523)
Fa la sol - William Cornysh (1465 - 1523)
What if I never speed - John Dowland (1563-1626)
Fantasia - Richard Mico (1590–1661)
Deep Lamenting - Thomas Morley (1557-1602)
Fantasia - Orlando Gibbons (1583-1625)
Leave now, Mine Eyes - Thomas Morley (1557-1602)
Amour m'a le cuer mis en tel martire - Antonello da Caserta (1355-1402)
Serà quel zorno may - Matteo da Perugia (1380-1410)
A poste messe - Ritornello - Lorenzo da Firenze (?-1373)
Come Heavy Sleep - John Dowland (1563-1626)

 

Vivid Consort Vienan kokatutako talde instrumental eta bokal bat da. Talde honen kideak dira Christine Gnigler eta Lorina Vallaster, Austriakoak, eta Sheng-Fang Chiu, Taiwangoa. Errenazimentuko eta Erdi Aroko musika konplexuarekiko grina sakona garatu dute Vienan egindako ikasketetan.
"Vivid"-ek haien espiritu kartsu, kementsu eta sutsua irudikatzen du, izaerari zein interpretazioari dagokienez. Beren gaitasun instrumentalak eta ahotsak erabiliz, gai izan dira Austriako jendearen arreta berehala erakartzeko. 2016an sortu zirenetik, etengabe jardun dute lanean, eta  Erdi Arotik XXI. mendera arteko errepertorioan arakatuz ibili dira.
Oraingoan, Sundrie programa aurkeztuko digute. Programa horretan, Errenazimenduko eta Erdi Aroko musikaren bidez, iraganeko konposizio zoragarri horiek ezkutatzen dituzten pentsamendu eta egitura konplexu ugarietan murgilduko gara. Nolabait ere, sekretupean, Sundrie pieza eta elementu txikien bilduma txiki bat baino ez da, haiek elkarrekin batuta, geure buruaz eta denborarekin gure barruan gordetzen ditugun elementu eta konexio ugariez ari dena.

 

 

 

Datak

2023/08/26

Ordutegia

20:00

Tokia

Villanuevako eliza

Gaubea

laguntzailea

 

 

Prezioa

Gratis

URL - Web
online ekitaldia