Trio Rodin - 2026 Arabako Musika Klasikoko Zikloa (Zalduondo) - kulturaraba
Concierto
Kulturaraba
Trio Rodin - 2026 Arabako Musika Klasikoko Zikloa (Zalduondo)
Kontzertu hau Arabako Musika Klasikoaren Zikloaren parte da. Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak antolatutako ziklo honek urtez urte musika klasikoa lurraldeko hainbat herritara eramatearen aldeko apustua egiten du.
25 urtetik gorako ibilbidea duen musika ziklo hau, 2011tik, "Donostiako Musika Hamabostaldia"rekin lankidetzan ospatzen da, eta horrek lehen mailako interpreteen kartela ziurtatzen du. Arrakasta hau, gainera, udalerri parte-hartzaileek kontzertu bakoitzaren antolakuntzan eta garapenean duten funtsezko inplikazioari esker borobiltzen da.
Aurtengo edizioan 6 kontzertu eskainiko dira, Arabako kuadrilletan banatuta. 2026ko Arabako Musika Klasikoaren Zikloa abuztuan zehar izango da Done Bikendi Harana, Iekora, Argantzon, Berganzo, Zalduondo eta Aramaio herrietan.
Trío Rodin
- Carles Puig, biolina
- Teresa Lli, biolontxeloa
- Jorge Mengotti, pianoa
“Romeo & Julieta 2.0”
Prokofiev y Bernsteinen lanak
2011n Utrechten sortutako TRÍO RODIN hauexek osatzen dute: Carles Puig biolin jotzailea, Teresa Lli txelo jotzailea eta Jorge Mengotti piano jotzailea.
Italian eta Holandan prestatuak, Europako areto onenetako batzuetan jardun dute (Concertgebouw Amsterdam, Bartzelonako eta Valentziako Palau de la Música, Madrilgo Auditorio Nazionala), bai eta jaialdi handietan ere.
Hirurehun kontzertu baino gehiago dituzte, eta lehiaketa nazionaletan eta nazioartekoetan sarituak izan dira. Kritikariek txalotu egin dituzte beren espresioaren indarragatik eta publikoarekiko duten lotura emozionalagatik.
Espainiako Kultura Ministerioaren EXCENARIO katalogoan egon dira. Gainera, haien grabazioak mundu osoko irratietan entzun ahal izan dira.

ROMEO & JULIETA 2.0
Artista asko hurbildu dira William Shakespeare idazle bikainaren "Romeo eta Julieta" lanera. Musikariak, margolariak, eskultoreak, koreografoak, dramaturgoak edo zinemagileak liluratuta sentitu dira debekatutako maitasun baten tragediagatik, gizarte konbentzioengatik eta familia konpromisoengatik.
Oraingoan, Sergei Prokofieven "Romeo eta Julieta" lanaren eta Leonard Bernsteinen "West side story" lanaren suiteak entzungo ditugu, biak ere Trío Rodinek egindako hirukote bertsioan.
1935ean, Prokofiev "Romeo eta Julieta" lanaren gainean konposatzen hasi zen: 3 suite sinfoniko, pianorako 10 pieza eta balleta. 22 urte geroago, 1957an, Bernstein "West side story" musikala sortzeaz arduratu zen, Romeoren eta Julietaren historian oinarrituta, baina XX. mendeko New Yorken girotuta, zeina zinemara eramango baitzuten 1961ean.
Egitaraua:
S. PROKOFIEV (1891-1953):
Suite “Romeo y Julieta” (arr. Trio Rodin)
I. Danza popular
II. La calle despierta
III. La joven Julieta
IV. Montescos y Capuletos
V. Máscaras
VI. Mercutio y Teobaldo
VII. Padre Lorenzo
VIII. Escena del balcón
IX. Danza de las doncellas con lirios
X. Muerte de Julieta
________________________________________
L. BERNSTEIN (1918-1990):
“West side story” (arr. Trio Rodin)
I. Jet song
II. Something´s coming
III. Maria
IV. Mambo
V. Tonight
VI. Cool
VII. One hand, One heart
VIII. I feel pretty
IX. Somewhere

2026/08/28
20:00
San Saturnino Eliza
ZALDUONDO