Kulturarabako larunbat musikalak - kulturaraba
Larunbat musikalak

LARUNBAT MUSIKALAK 2026
Zikloa musika eta literatura elkartuz hasiko da, eta emakumeen, talentu gazteen eta artista arabarren presentzia indartuko du.
Larunbat Musikalak bueltan dira.. Formatu txikiko kontzertu eta ekitaldien ziklo horretan, antzinako musika, musika klasikoa, garaikidea, zarzuela nahiz beste kultura batzuetako musikak izaten dira. Arte Ederren Museoa du agertoki nagusi, baina ez bakar, eta hamar kontzertu izaten dira (hilean bat, udako bi hilabetetan izan ezik).

2026ko zikloa musika eta literatura elkartuz hasiko da. Urtarrilean, Iluna Produccionesen Salba ditzagun ipuinak!! haurrentzako ikuskizunak emango dio hasiera programazioari. Otsailean, literatura izango da berriz ere protagonista, Gustavo Adolfo Bécquerren Cartas desde mi celda lanean oinarriturik La mirada de Orfeok kontzertu bat eskainiko baitu Ignacio Aldecoa Kultur Etxean.
Tradizionalki emakumeek eskainiak izaten diren martxoko eta azaroko kontzertuez gain, 2026ko edizioan emakumeen gehiengoa izango da programazio osoan.
Ohikoa denez, zikloak "tokiko eta hurbileko produktuaren" aldeko apustu irmoa egingo du berriz ere. Parte hartzen duten artista gehienak Arabakoak izango dira, baina Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroako interpretatzaileak ere egongo dira.
Programak, halaber, funtsezko helburuetako bati eusten dio: talentu gazteari laguntzea. 2026ko programazioan, aurreko edizioetan bekak jaso dituzten interpretatzaile gazteek parte hartuko dute, hala nola Julen Arzamendik (bi aldiz bekaduna: 2024an eta 2025ean), bai eta abiarazte profesionaleko prozesu bete-betean dauden artistek ere (Gaizka Ciarrusta eta Marina Manterola, Elkaar Ensembleko kideak). Zikloan dagoeneko finkatuta dauden talentuak ere izango dira, eta kalitate handiko programazio orekatua eskainiko du.
Larunbat musikalek (2026) proposamen askotarikoa, irisgarria eta hurbilekoa eskainiko dute berriro, formatu txikiko musikarako eta artisten eta publikoaren arteko zuzeneko topaketarako erreferentzia gune gisa finkatuz.
Ekitaldi guztiak doakoak dira, baina Arte Ederren Museoan gonbidapena jaso behar da aurreko larunbatetik. Kontzertuaren aurreko aste bakoitzean bakoitzaren xehetasunak emango dira.
LARUNBAT MUSIKALAK. 2026KO PROGRAMAZIOA
| Tokia | Eguna | Programa/Artista |
|---|---|---|
| Vitoria-Gasteiz Arte Ederren Museoa | Urtarrilak 10 12:30 | Salba ditzagun ipuinak!! |
| Vitoria-Gasteiz Ignacio Aldekoa Kultura Etxea | Otsailak 7 12:30 | Desde mi celda Ahotsa eta pianoa |
| Vitoria-Gasteiz Arte Ederren Museoa | Martxoak 7 12:30 | Musika, maistrak! Flauta laukotea |
| Vitoria-Gasteiz Arte Ederren Museoa | Apirilak 11 12:30 | Raquel del Pino Orbanak ariman Ahotsa eta gitarra |
| Vitoria-Gasteiz Arte Ederren Museoa | Maiatzak 9 12:30 | Bassadonna Kontrabaxu hirukotea |
| Vitoria-Gasteiz Arte Ederren Museoa | Ekainak 6 12:30 | Claudia Besné, Natalia Sánchez eta Carmen Santamaría Xuxurla sinfonikoak Arpa, flauta eta pianoa |
| Vitoria-Gasteiz Arte Ederren Museoa Antzinako Musikaren Asteko programa | Iraila | Antzinako Musikaren Asteko Kontzertua (ekitaldi horretako programarekin batera aurkeztuko da) |
| Vitoria-Gasteiz Arte Ederren Museoa | Urriak 3 12:30 | Julen Arzamendi eta Alaitz Artola (aurtengo eta iazko bekaduna) Biolina eta pianoa |
| Vitoria-Gasteiz Arte Ederren Museoa | Azaroak 7 12:30 | Noelia Ibáñez eta Amaia Zipitria Maitasuna txori menderagaitza da Ahotsa eta pianoa |
| Vitoria-Gasteiz Arte Ederren Museoa | Abenduak 12 12:30 | Elkaar Ensemble Herri hotsak Haize boskotea |
AURREKO EDIZIOAK
LARUNBAT MUSIKALAK 2025
2025/01/11 – 2025/12/13
Larunbat musikalak programak 2025eko zikloa oso balantze positiboarekin itxi du: edukiera osoa kontzertu guztietan eta 926 ikusle guztira, ia mila pertsona inguru, gehienak emakumeak alde handiarekin, gizonen ia halako hiru.
Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko diputatuak aurkezpenean adierazi zuenez, "aniztasun handia dugu 2025 honetako programazioan: komedia musikal liriko bat, errezital musiko-poetiko bat Gloria Fuertes protagonista dela, harpa, akordeoia, musikal bat, ganbera musika, perkusioa... eta hori guztia, berriz ere, tokiko eta hurbileko produktuekin"; izan ere, Arabako artistak gehiengoa izango dira, baina Gipuzkoatik, Bizkaitik, Nafarroatik eta Errioxatik ere etorriko dira. "Soinu eskaintza desberdina izango da, azken batean".
Programak lortu nahi dituen helburuak oso kontuan hartuta, talentu gazteei laguntzen jarraitzen zen: berriki beka jaso duen bat (Beatriz Bertalotto) eta ibilbidea abiarazten ari den beste bat (Ainhoa López de Munain, 2023ko bekaduna). Eta haiekin batera, dagoeneko finkatuta dauden talentuak.
| 2025eko programa |
|---|
| Laudioko ArteOn Gazte Abesbatza |
| Ainhoa López de Munain (2023ko bekaduna) Sopranoa + Leyre Sáenz de Urturi Pianoa |
| Claudia Besné, harpa jotzailea |
| Alberto Núñez, tenorra Adhara Martínez, mezzosopranoa Jesús Zaballa, baritonoa Georgina Barrios, piano jotzailea |
| Iñigo Setuain, saxofoi jotzailea Javier Alciturri, piano jotzailea |
| Aitor Aburto, klarinete jotzailea Eduardo Villaroel, klarinete baxu jotzailea Ignasi Candelas, Fagot jotzailea Raúl Pérez Cuartango, saxofoi jotzailea Nicolás Cabaleiro, Oboe jotzailea |
| Antzinako Musikaren Asteko Kontzertua |
| Beatriz Bertalotto + Marcos Marín (aurtengo bekaduna da Beatriz Bertalotto |
| Eduardo Moreno San Pedro, klarinete jotzailea Marcelo Escrich, kontrabaxua Jorge Nicolás Manrique, narratzailea/errezitatzailea |
| Tanguedia Ensemble Naiara De La Puente, akordeoia Joana Otxoa de Alaiza, pianoa Víctor Parra, biolina Ivan Casado, biolontxeloa |

LARUNBAT MUSIKALAK 2024
2024/01/13 – 2024/12/14
2024ko larunbat musikalen programazioa berriz ere askotarikoa izan zen, eta bultzada berezia eman zieten gazteriari eta inguruko artistei. Soinu eskaintza desberdina zen, eta bertako artista asko zeuden bertan, baina Euskadiko eta Espainiako gainerako interpreteen talentuari eta garapenari ere irekita egon zen.
Edizio hau oso arrakastatsua izan zela esan daiteke. Edukiera bete zen kontzertu guztietan. Batzuetan, aretoko ateak irekita utzi ziren, ikusleak zeuden esparru osoan musika entzuteko.
Horregatik, urritik aurrera, nahitaez gonbidapena jaso beharra ezarri zen. Arte Ederren edukiera 97 pertsonakoa da, eta hori da interesdunen eskura jarritako gonbidapenen kopurua (bi, pertsona bakoitzeko).
Guztira 1.000 pertsona inguru joan dira eman diren 10 kontzertuetara, gehienak emakumeak (% 68).
"Musikariek beraiek areto nagusiaren akustika eta edertasuna nabarmendu dute oraingoan ere. Programazioa askotarikoa izan da. Urtarrileko emanaldia haurrentzat izan da eta gainerakoak adin guztietako jendearentzat. "Badira kontzertu guztietara joaten diren entzule fidelak, baita beste probintzia batzuetatik datozenak ere", adierazi zuen Ana Del Valek.
Zikloa hasteko, urtarrilaren 13an, Iluna Producciones nafarren "Pintzel magikoa" ipuin musikala aurkeztu zen. Freskotasun pintzelkada bat ziklo gogoangarri bat inauguratzeko.
2024ko programan honako artista hauek egon ziren:
| 2024KO PROGRAMA |
| El pincel magico ipuin musikala Iluna Producciones (Nafarroa) |
|
|
|
|
| Maitasunak hamaika alderdi ditu. 2. zatia
|
| Antzinako Musikaren Asteko kontzertua |
| Carolina Agudín, gitarra Marina Manterola, flauta (aurtengo bekaduna) (Araba) |
| Sustrai Iberikoak Cubas Hondal bikotea (Cantabria)
|
| Arriaga bikotea ( (Bizkaia)
|
LARUNBAT MUSIKALAK 2023
2023/01/07 –2022/12/02
2023ko programa oso arrakastatsua izan zen. Urte horretan hamar kontzertuko ziklo osoa egin zen berriro. Eta bederatzi kontzertutan toki guztiak bete ziren. Arte Ederren Museotik eta haren lorategietatik 1.100 pertsona baino gehiago pasatu ziren.
"Musikariek beraiek areto nagusiaren akustika eta edertasuna nabarmentzen dute. Programazioa askotarikoa izan da. Urtarrileko emanaldia haurrentzat izan da eta gainerakoak adin guztietako jendearentzat. Badira kontzertu guztietara joaten diren entzule fidelak, baita beste probintzia batzuetatik datozenak ere", adierazi zuen Ana Del Val diputatuak.
Edizio horretan ere, kultura sailak duela 20 urte baino gehiagotik antolatzen dituen beka artistikoen laguntza jaso izan zuten hainbat pertsonak hartu zuten parte.
2023ko programazioa askotarikoa izan zen, eta gazteen talentuari bultzada eman nahi izan zitzaion publiko berriak erakartzeko. Esaterako Umami taldeak emanaldia eskaini zuen uztaileko goiz eder batean Arte Ederren Museoko lorategietan; Jazzaldiko hasierako gonbidatuak izan ziren. Egun hartan jende asko hurbildu zen lorategietara, baita Senda ibilbidera ere
2023ko programan honako artista hauek izan ziren:
| 2023KO PROGRAMA |
|---|
| BORTZ boskotea eta Ana Sarobe (narratzailea) |
| DOLMEN DUO Ibon Ariznabarreta eta Eider García de la Torre |
| Mireia Comas (2020ko bekaduna) Luca de Falco Joana Otxoa de Alaiza BIOLINA + PIANOA + BIOLONTXELOA |
| Musika kutxa, irudikatutako bidaia baten ipuinak Caranzalem |
| Sostenuto hirukotea Ana Sagastizabal, sopranoa Aitor Aburto, klarinetea Pedro Andino, pianoa (2022ko bekaduna) |
| Umami taldea |
| Antzinako Musikaren Asteko kontzertua (ekitaldi horretako programarekin batera aurkeztuko da) |
| Aitor Gullón Elgarresta. (2016ko bekaduna) Ricardo Herrero Vega Xabier Gullón Elgarresta (2022ko bekaduna) (oboea, klarinetea eta fagota) |
| Auria Quartet
|
| Publikoak aukeratu beharreko programa Pedro Andino (2022ko bekaduna) |
LARUNBAT MUSIKALAK 2022
2022/04/02 –2022/12/03
Bi urteko isilunearen ondoren,2022 urtean larunbat musikalak itzuli ziren edertasun paregabeko bi kokalekutan: Gasteizko Arte Ederren Museoan eta Fontechako Orgaz Dorrean.
Programazioa amaituta, 673 pertsona pasa ziren bertatik eta gozatu.
2022ko programan honako artista hauek izan ziren:
| Amodio eta umore olerkiak |
| Flauta, biola eta harparako musika frantsesa |
| Château Margaux |
| eXpreSSio |
| Time Stands Still |
| Maitasunaren mila aurpegiak |
| Espainiako musikaren lilura |
Larunbat Musikalen historia
Larunbat Musikaletan, hasieran, Bibaten abesbatza kantaldiak eta Arte Ederren Museoan kontzertu instrumentalak eskaintzen hasi ziren, hilero lehenengo larunbatean, museoetara dohainik sartzeko egunaren batera, irailetik ekainera arte. 2013ko urtarrilean, Bibateko azken abesbatza kantaldia eman zen eta ordutik aurrera Arabako Arte Ederren Museoa da programazio leku bakarra.
Larunbat Musikalek egin duten ibilbidean, musikari nabarmengarriak igaro dira museotik, hala nola June Telletxea, Garikoitz Mendizabal, Aitor Furundarena, Lorena García, Rafael Bonavita, Alberto Itoiz, Roberto Casado, Virginia Gonzalo, Iñigo Alonso, Estibaliz Oraá, Víctor Parra, Carlos Seco, Eduardo Moreno, Luis Ibiricu, Nika Bitchiashvili eta askotariko jatorriko hainbat talde.
Programazio guztiaren plangintza zuzenean egiten du Kultura eta Kirol Sailak, iraileko programazioa izan ezik, Antzinako Musika Astean barruan baitago. Larunbat Musikalen historian zehar, lankidetzak egin dira Musikenerekin, Nazioarteko Musika Ikastaro-Jaialdiarekin, Músicos Sin Fronteras-ekin, etab.
Kontzertuen helburuak
Larunbat musikalak programa Arabako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Sailak 2012aren bukaera aldetik hona bultzatzen duen ekimen bat da, ondoko helburu hauek dituena:
-
Musika programazioa bultzatzea
-
Museoak eta, oro har, Arabako ondarea bisitatzea sustatzea
-
Bertoko talentuak edo sendotzeko bidean dauden musika-jotzaileak babestea
-
Entzuleria berriak garatzea eta sendotzea