Larunbat musikalak. Elles en concert - Auria Quartet eu - kulturaraba
Concierto
Español
Música
Larunbat musikalak. Elles en concert -Auria Quartet
Larunbat musikalak formatu txikiko kontzertu eta ekitaldien zikloa da, antzinako musika, musika klasikoa, garaikidea, zarzuela eta beste kultura batzuetako musika errepertorioak barne hartzen dituena.
2023ko Larunbat musikalak eskaintzen duten programazioa askotarikoa da, eta talentu gazteari bultzada eman nahi dio publiko berriak erakartzeko. Zikloak azaroan Arte Ederren Museoan ÀURIA QUARTET aurkeztuko digu. Laukote hau Kie Umehara, Paula Huber González, Laura Mañez Miralles eta Nicolás Teixeiro Garrido osatzen dute.
ÀURIA QUARTET
Klarinete laukotea / Cuarteto de clarinetes
Kie Umehara
Paula Huber González
Laura Mañez Miralles
Nicolás Teixeiro Garrido
EGITARAUA / PROGRAMA
Ruth Lee Martin - Brindabella Blues
(1957 -)
Yvonne Desportes - French Suite For 4 Clarinets
(1907-1933)
Mari Miura - Clover Fantasy
(1960 -)
Ilse Weber - Wiegala
(1903 -1944)
Ida Gotkovsky - Quatuor de clarinetes
(1933 -)
Karlin Love - Emerald Boa
(1956 -)
Sarrera doan edukiera bete arte
Entrada libre hasta completar aforo
Kie Umehara
Goi mailako ikasketak egin zituen Shigeru Ikushimaren Kunitachiko unibertsitatean (Japonia), eta masterreko ikasketak Luzernan (Suitza), Paolo Beltraminirekin.
Zenbait gazte orkestratako kide izan da, hala nola Asian Youth Orchestra eta Pacific Music Festival Orchester orkestretakoa, eta gonbidatu gisa jardun du ganbera musikako jaialdietan Ensemble Albéniz-ekin Euskal Herrian eta Errumanian, besteak beste. Kiek klarinete jotzaile bakarlari gisa parte hartu du LuzernerSinfonie, Orchester, Transilvaniako Filarmonia, Argovia Philharmonie eta Lisboako Orquesta Metropolitanarekin.
Gaur egun, lankidetzan aritzen da, besteak beste Aragoiko Erresumako Orkestrarekin, Italiako Orchestra della Svizzerarekin eta Pomeriggi Musicalirekin.
Nazioarteko hainbat sariketatan saritu dute, hala nola Lisbon International Competition eta Errumaniako International Competition “Gheorghe Dima” txapelketetan, “Citta di Carlino” nazioarteko lehiaketan eta Bergamoko “Giuseppe Tassis” nazioarteko lehiaketan.
Paula Huber González
Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan (Musikene) ikasi zuen, José Luís Estellés eta Antony Payrekin. Ikasketak amaitzeko, interpretazioan espezializatutako master bat egin zuen Karlsruheko (Alemania) Hochschule für Musik-en, Wolfgang Meyer, Eduard Brunner eta Sebastian Manz irakasleekin. Gainera, besteak beste Martin Fröst, Eric Hoeprich, Olivier Patey eta Joan Enric Llunaren eskola magistralak jaso ditu.
Gazte orkestra askotako kide izan da, hala nola Euskal Herriko Gazte Orkestra, Holandako Gazte Orkestra eta Espainiako Gazte Orkestra Nazionala.
Bakarlari izan da Euskadiko Ikasleen Orkestrarekin eta Castellóko Udal Bandarekin, eta lankidetzan aritu da zenbait orkestrarekin; esate baterako, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Staatsphilharmonie Rheinland-Pfalz eta Granadako Hiriko Orkestra.
Gaur egun, klarinete eta ganbera musikako irakasle lana (Meridako, Alacanteko eta Bollullos Par del Condadoko kontserbatorio profesionaletan, Valentziako Goi Mailako Kontserbatorioan eta abar) eta interpretatzaile gisa egiten dituen askotariko jarduerak uztartzen ditu.
Laura Mañez Miralles
Goi Mailako Musika Gradua egin zuen Valentziako Musikako Goi Mailako Kontserbatorioan, eta masterreko ikasketak egin zituen Hochschule für Musik und Darstellende Kunst Frankfurt am Main-en (Alemania).
Zenbait gazte orkestratako kide izan da, hala nola Castellóko Jove Orquestra Simfònica (JOSC), Valentziako Generalitateko Jove Orquestra (JOGV) eta Junge Deutsche Philharmonie (JdPh). Besteak beste Moritzburg Festival (Dresden) jaialdian parte hartu du, bai eta Mahler Academy-n (Bolzano) eta Accademia Chigiana-n (Siena) ere.
Laura lankidetzan aritu da, besteak beste, Kordobako Orkestrarekin, Limogeseko Orkestrarekin, Vallèseko Orkestra Sinfonikoarekin eta Gran Teatre del Liceuko Orkestrarekin.
Hainbat lehiaketatan saritu dute: XXI. Villa de Cox gazte interpretatzaileen lehiaketa, “Felix Mendelssohn Bartholdy” eta klarinete jotzaile gazteentzako Chalumeau lehiaketa.
Gaur egun, interpretatzaile lana eta Villena Kontserbatorio Profesionaleko eta Valentziako musika eskoletako irakasle lana uztartzen ditu.
Nicolás Teixeiro Garrido
Gaur egun klarinetea ikasten ari da Vicente Alberola eta Juan Luis Puellesekin "Alberola Music Masters Course Valencia" akademian, Valentziako Goi Errendimenduko Musika Eskolan Goi Mailako Gradua egin ondoren.
Gainera, Eduardo Raimundo Beltran eta Javier Llopisekin klarinete baxua eta klarinete berritua ikasi ditu Katarina Gurska Goi Mailako Zentroan. Klaseak eman ditu Davide Lattuada, Spyros Mourikis, Wenzel Fuchs, Chi-Yu Mo, Nicolas Baldeyrou, Nikita Vaganov eta Maximilian KromerekinSienako Accademia Chigianan ikasi zuen 2018an eta 2019an David Krakauer eta Alessandro Carbonarerekin.
Hainbat aldiz saritu dute, besteak beste: Valentziako Generalitateko musikari gazteentzako hobekuntza-beka, "Llíria, Ciutat creativa" Klarinete Lehiaketa Nazionaleko 1. saria, klarinete espezialitateko gradu profesional amaierako saria eta "Cidade de Ourense" Klarinete Lehiaketako 2. saria.
Xove Orquesta Vigo 430 eta JONDEko kide izan zen, eta Maltako Orkestra Filarmonikoarekin jotzeko gonbidapena jaso du.
2023/11/04
12:30
Arte Ederren Museoa
Fray Francisco de Vitoria Ibilbidea, 8, 01007
Gasteiz
Publiko orokorra
Kultura eta Kirol Saila. Arabako Foru Aldundia.
Doan, edukia bete arte.