Larunbat musikalak. UMAMI - kulturaraba
Concierto
Español
Música
Cultura
Larunbat musikalak. UMAMI taldea - Jazz Gaztea museoaren lorategietan
Larunbat musikalak formatu txikiko kontzertu eta ekitaldien zikloa da, antzinako musika, musika klasikoa, garaikidea, zarzuela eta beste kultura batzuetako musika errepertorioak barne hartzen dituena.
2023ko Larunbat musikalak eskaintzen duten programazioa askotarikoa da, eta talentu gazteari bultzada eman nahi dio publiko berriak erakartzeko. Zikloak uztailan Arte Ederren Museoaren lorategietan UMAMI taldea aurkeztuko digu.
UMAMI TALDEA
Maialen Vicente: Pianoa
Yeray Parra: Gitarra
Imanol Suberviola: Tronpeta
Enara Egileta: Saxo eta ahotsa
Ibra N’Diaye: Bajoa
Jon Tubia: Bateria
"Umami taldea duela pare bat urte sortu zen Jesus Guridi musika kontserbatorioko ikasleok gelatik kanpo jotzeko genuen nahiak bultzatuta. Ordutik, hainbat sari jaso ditugu, Gaztea cover lehiaketan edo Euskadiko Musikari Gazteen konkurtsoan, adibidez.
Taldearen arrakasta ikusirik, lanean jarraitu dugu jazzaren, reggaearen eta ska musikaren soinuak elkartuz eta Gasteizko jazzaldian, Algortako jaietan, Gasteizko gaztetxean, Korresen eta beste hainbat tokitan jotzeko aukera izan dugu.
Nahiz eta gehienok kontserbatorioan ikasketak amaitu ditugun, musikak gure bizitzan darrai oraindik. Hain zuzen ere, gehienok goi mailako musika ikasketekin jarraituko dugu, Musikenen esaterako."
EGITARAUA
Sandu - Clifford Brown
Spain - Chick Corea
Take Five - Paul Desmond
Zigaboogaloo – Nicholas Payton
Strasbourg / St. Denis – Roy Hargrove
Blues for Randy – Chad Lefkowitz
Forget Regret – The RH Factor
Chan Chan – Iseo & Dodosound
Valerie – Amy Winehouse
Recado Bossa Nova – Hank Mobley
Dat Dare – Bobby Timmons
Larunbat musikalak hileko lehen larunbatean izaten dira.
12:30
Arte Ederren Museoaren lorategietan
Fray Francisco de Vitoria Ibilbidea, 8, 01007
Vitoria-Gasteiz
Publiko orokorra
Kultura eta Kirol Saila. Arabako Foru Aldundia.
Doan