null Kulturarabako larunbat musikalak

Larunbat musikalak

Larunbat musikalak

Larunbat musikalak formatu txikiko kontzertu eta ekitaldien zikloa da, antzinako musika, musika klasikoa, garaikidea, zarzuela eta beste kultura batzuetako musika errepertorioak barne hartzen dituena.

Kontzertu horiek Arabako Foru Aldundiak antolatzen ditu, Kultura eta Kirol Sailak, eta urtean zehar egiten dira.

 Bertako artisten presentzia nabarmena duen zikloa da, baina beti Euskadiko eta Espainiako interpreteen talentuari eta garapenari irekia.

Kontzertuak eta ekitaldiak Arabako ondarearen leku enblematikoetan kokatzen dira, baina gehienbat Arte Ederren Museoak hartzen ditu.

 

LARUNBAT MUSIKALAK 2024

2024/01/13 – 2024/12/14

Aurkeztu dute hamar kontzertu izango dituen larunbat musikalen 2024ko programazioa

Urtarrilaren 13an itzuliko dira Larunbat musikalak. Formatu txikiko kontzertu eta ekitaldien ziklo horretan, antzinako musika, musika klasikoa, garaikidea, zarzuela nahiz beste kultura batzuetako musikak izaten dira. Arte Ederren Museoa du agertoki nagusi, eta hamar kontzertu izaten dira (hilean bat, udako bi hilabetetan izan ezik).

2024ko programazioa askotarikoa izango da aurten ere, eta bultzada berezia emango zaie gazteei eta tokiko artistei. Soinu eskaintza desberdina izango da, azken batean. Izan ere, ziklo horretan bertako artista ugari izaten da beti, baina, era berean, beti egoten da tokia Euskadiko eta Espainiako beste leku batzuetako interpreteen talenturako eta garapenerako. Edizio honetan, gainera, sailak duela hogei urte baino gehiagotik antolatzen dituen  beka artistikoen laguntza jaso duten hainbat pertsonak hartuko dute parte, baita beste erakunde batzuen bekak jaso dituzten artistek ere. 

Hasteko, urtarrilaren 13an, 12:30ean, Arte Ederren Museoan, Iluna Producciones nafarrek El pincel mágico ipuin musikala aurkeztuko dute; Gabonak luzatzeko asmoz, Errege Magoek haurrei egingo dieten azken oparia izango da (hiru urtetik aurrerako umeentzat gomendatua).

Kontzertu guztietarako sarrera librea izango da tokiak bete arte. Kontzertu bakoitzaren aurreko astean emango dira bakoitzari buruzko xehetasunak. 

2024KO PROGRAMA

PROGRAMA/ARTISTA EGUNA TOKIA

El pincel magico ipuin musikala Iluna Producciones (Nafarroa)

Urtarrilak 13
12:30

Gasteiz Arte Ederren Museoa

Naisa Duo (Tarragona)

  • Neus Plana, txirula eta gorputz perkusioa
  • María Camahort, gitarra

Otsailak 3
12:30

Gasteiz Arte Ederren Museoa

Soprano eta piano bikotea

Martxoak 2
12:30

Gasteiz Arte Ederren Museoa

Pianoa lau eskutara

  • Mentxu Pierrugues
  • Susana García de Salazar (Araba)

Apirilak 6
12:30

Gasteiz Arte Ederren Museoa

Opera eta Zarzuela

  • Estibaliz Arroyo, sopranoa 
  • Asier Oroz, pianoa  (Araba)

Maiatzak 4
12:30

Gasteiz Arte Ederren Museoa

Maitasunak hamaika alderdi ditu. 2. zatia

  • Montserrat Sánchez, sopranoa
  • Txaro Martínez, aktorea
  • Javier San Miguel Moreno, pianoa

Ekainak 1
12:30    

Gasteiz Arte Ederren Museoa  edo

zehazteke dagoen kanpoko lekua

Antzinako Musikaren Asteko kontzertua

Maarten Ornstein & Mike Fentross

Irailak 15
12:30

Gasteiz Arte Ederren Museoa

Antzinako Musika Astearen programa

Asaba Bikotea

Carolina Agudín, gitarra

Marina Manterola, flauta  (aurtengo bekaduna) (Araba)

Urriak 5
12:30

Gasteiz Arte Ederren Museoa

Sustrai Iberikoak

Cubas Hondal bikotea (Cantabria)

  • Marta, akordeoia
  • Cristina, biolina

Azaroak 9
12:30

Gasteiz Arte Ederren Museoa

Arriaga bikotea ( (Bizkaia)

  • Ander Marzana, pianoa  (Bizkaiko Foru Aldundiaren beka jaso du aurten
  •  Unai Sánchez Abad, biolontxeloa

Abenduak 14
12:30

Gasteiz Arte Ederren Museoa

 

Los Sábados Musicales han reunido a casi 700 personas en su vuelta en 2022


 

AURREKO EDIZIOAK

LARUNBAT MUSIKALAK 2023

2023/01/07 –2022/12/02

2023ko programa oso arrakastatsua izan zen. Urte horretan hamar kontzertuko ziklo osoa egin zen berriro. Eta bederatzi kontzertutan toki guztiak bete ziren. Arte Ederren Museotik eta haren lorategietatik 1.100 pertsona baino gehiago pasatu ziren.

"Musikariek beraiek areto nagusiaren akustika eta edertasuna nabarmentzen dute. Programazioa askotarikoa izan da. Urtarrileko emanaldia haurrentzat izan da eta gainerakoak adin guztietako jendearentzat. Badira kontzertu guztietara joaten diren entzule fidelak, baita beste probintzia batzuetatik datozenak ere", adierazi zuen Ana Del Val diputatuak. 

Edizio horretan ere, kultura sailak duela 20 urte baino gehiagotik antolatzen dituen beka artistikoen laguntza jaso izan zuten hainbat pertsonak hartu zuten parte.

2023ko programazioa askotarikoa izan zen, eta gazteen talentuari bultzada eman nahi izan zitzaion publiko berriak erakartzeko. Esaterako Umami taldeak emanaldia eskaini zuen uztaileko goiz eder batean Arte Ederren Museoko lorategietan; Jazzaldiko hasierako gonbidatuak izan ziren. Egun hartan jende asko hurbildu zen lorategietara, baita Senda ibilbidera ere

2023ko programan honako artista hauek izan ziren:

2023KO PROGRAMA

Programa/Artista

Peer Gynt ipuin musikala

BORTZ boskotea eta Ana Sarobe (narratzailea)

Egitura berriak

DOLMEN DUO

Ibon Ariznabarreta eta Eider García de la Torre

Emakume konpositoreak

Mireia Comas (2020ko bekaduna)

Luca de Falco

Joana Otxoa de Alaiza

BIOLINA + PIANOA + BIOLONTXELOA

Musika kutxa, irudikatutako bidaia baten ipuinak

Caranzalem

Udaberri doinuak

Sostenuto hirukotea

Ana Sagastizabal, sopranoa

Aitor Aburto, klarinetea

Pedro Andino, pianoa (2022ko bekaduna)

Jazz gaztea

Umami taldea

Antzinako Musikaren Asteko kontzertua (ekitaldi horretako programarekin batera aurkeztuko da)

Cañas hirukotea

Aitor Gullón Elgarresta. (2016ko bekaduna)

Ricardo Herrero Vega

Xabier Gullón Elgarresta (2022ko bekaduna)

(oboea, klarinetea eta fagota)

Elles kontzertuan

Auria Quartet

  • Kie Umehara
  • Paula Huber González
  • Laura Mañez Miralles
  • Nicolás Teixeiro Garrido

Pianoa… nahierara!!

Publikoak aukeratu beharreko programa

Pedro Andino (2022ko bekaduna)

 

LARUNBAT MUSIKALAK 2022

2022/04/02 –2022/12/03

 

Bi urteko isilunearen ondoren,2022 urtean larunbat musikalak itzuli ziren edertasun paregabeko bi kokalekutan: Gasteizko Arte Ederren Museoan eta Fontechako Orgaz Dorrean.

Programazioa amaituta, 673 pertsona pasa ziren bertatik eta gozatu.

2022ko programan honako artista hauek izan ziren:

Amodio eta umore olerkiak
Sonia San Román, Ulrich Calvo eta Eduardo Moreno

Flauta, biola eta harparako musika frantsesa
Alberto Itoiz, Carlos Seco eta Marion Desjacques

Château Margaux
Zarzuela komikoa - Teatro Titania Antzerkia

eXpreSSio
Akordeoi Duoa María Zubimendi & Garazi Navas

Time Stands Still
Inspirazione antica -Lorena García & Maike Burgdorf

Maitasunaren mila aurpegiak  
Montserrat Sánchez, Txaro Martínez &Elena Ibarzabal

Espainiako musikaren lilura
Dúo Belcorde

 

 
Programa deskargatu
 

 

Larunbat Musikalen historia

Larunbat Musikaletan, hasieran, Bibaten abesbatza kantaldiak eta Arte Ederren Museoan kontzertu instrumentalak eskaintzen hasi ziren, hilero lehenengo larunbatean, museoetara dohainik sartzeko egunaren batera, irailetik ekainera arte. 2013ko urtarrilean, Bibateko azken abesbatza kantaldia eman zen eta ordutik aurrera Arabako Arte Ederren Museoa da programazio leku bakarra.

Larunbat Musikalek egin duten ibilbidean, musikari nabarmengarriak igaro dira museotik, hala nola June Telletxea, Garikoitz Mendizabal, Aitor Furundarena, Lorena García, Rafael Bonavita, Alberto Itoiz, Roberto Casado, Virginia Gonzalo, Iñigo Alonso, Estibaliz Oraá, Víctor Parra, Carlos Seco, Eduardo Moreno, Luis Ibiricu, Nika Bitchiashvili eta askotariko jatorriko hainbat talde.

Programazio guztiaren plangintza zuzenean egiten du Kultura eta Kirol Sailak, iraileko programazioa izan ezik, Antzinako Musika Astean barruan baitago. Larunbat Musikalen historian zehar, lankidetzak egin dira Musikenerekin, Nazioarteko Musika Ikastaro-Jaialdiarekin, Músicos Sin Fronteras-ekin, etab.

 

Kontzertuen helburuak

Larunbat musikalak programa Arabako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Sailak 2012aren bukaera aldetik hona bultzatzen duen ekimen bat da, ondoko helburu hauek dituena:

  • Musika programazioa bultzatzea

  • Museoak eta, oro har, Arabako ondarea bisitatzea sustatzea

  • Bertoko talentuak edo sendotzeko bidean dauden musika-jotzaileak babestea

  • Entzuleria berriak garatzea eta sendotzea