null Arabako Organo Jaialdia

Arabako Organo jaialdia

Organo kontzertuak - Arabako organo jaialdia 2023

Arabako Organo Jaialdiak XL. edizioa ospatuko du, Montserrat Torrenten mendeurrena omenduz

Lurraldea maiatzean eta ekainean musika bikainez betetzeko prest dago, Gasteiz eta Eskuernaga artean banatutako bost kontzerturekin.

Aurten, 2026an, lehiaketak XL. edizioa ospatuko du eta musikaren benetako kondaira bizi bati omenaldia egingo dio: Montserrat Torrent maistrari, joan den apirilaren 17an mendeurrenera iritsi baitzen.

Urteurren honek, Kataluniako Gobernuak ofizialki ospatua, 60ko hamarkadatik organoaren berritzean erabateko aitzindaria izan den emakume baten ibbildea txalotzen du. 2024an bere talentuaz gure hirian gozatzeko pribilegioa izan ondoren, aurten jaialdiak bere "esku jakintsuen" magia Eskuernaga herriko San Andres elizara eramango du.

Gainerako kontzertuak Gasteizen izango dira. Jaialdia maiatza eta ekaina bitartean garatuko da, eta lehen mailako interpreteak bilduko dituen programazio aberats eta anitza eskainiko du.

Programazioa

1. Hasierako Kontzertua: Angel Montero

  • Data eta ordua: Maiatzak 28, 20:00etan.

  • Tokia: Karmengo eliza (Vitoria-Gasteiz).

  • Informazio gehiago

2. Óscar Candendo

  • Data eta ordua: Ekainak 4, 20:00etan.

  • Tokia: Karmengo eliza (Vitoria-Gasteiz).

  • Informazio gehiago

3. Montserrat Torrent (Omenaldia: 100 urte)

  • Data eta ordua: Ekainak 5, 19:30ean.

  • Tokia: San Andres Apostoluaren eliza (Eskuernaga / Villabuena de Álava).

  • Informazio gehiago

4. Zinema Mutua eta Musika: Monica Melcova

  • Data eta ordua: Ekainak 11, 20:00etan

  • Tokia: San Pedro eliza (Vitoria-Gasteiz).

  • Egitaraua: Jaialdiko hitzordurik jatorrenetako bat. Melcovak zuzeneko inprobisazioa egingo du organoarekin 1903ko Kristoren bizitza eta pasioa Frantziako film mutuaren gainean 

  • Informazio gehiago

5. Organo eta Klabe Elkarrizketak

  • Data eta ordua: Ekainak 30, 19:30ean.

  • Tokia: Jesús Guridi Kontserbatorioa (Vitoria-Gasteiz).

  • Interpreteak: Daniel Oyarzabal (organoa, obra guztietan parte hartuko duena) eta Javier Sarasua (klabea), Jon Egurcegui, Anais Calvo, Erik Díaz eta Maren Astorgano klabe ikasle azpimarragarriekin batera.

  • Informazio gehiago

Arabako Organo Jaialdiak, modu honetan, berrogei ediziotako konpromisoa finkatzen du musika-ondarearekin eta tresna dotore honen zabalkundearekin, arabarrei nazioarteko proiekzioko kultur proposamen bat berriro ere oparituz. Kontzertuetarako sarrera, aurrekoetan bezala, aukera ezina izango da musikazale eta kuriosoentzat

PROGRAMA JAITSI
 

JAIALDIARI BURUZ
Arabako Organo Jaialdiak maiatzetik ekainera bitartean doako kontzertuak programatzen ditu urtero, Gasteizen (Karmengo eta San Pedroko elizetan) eta Arabako beste udalerri batzuetan banatuta, denboran zehar jende ugari eta leiala erakarriz.

Jaialdiak Arabako organo-ondarearen aberastasuna zabaltzeko erakusleiho gisa funtzionatzen du, nazioko eta nazioarteko interprete nabarmenen parte-hartzearekin. Azken urteotan, gainera, bere proposamena aberastu du tronpeta, oboea, biolina edo biolontxeloa bezalako instrumentuak gehituz, baita musika bandak, ahots bakarlariak eta koru taldeak, eta baita musika esperientzia zabaltzen duten ikus-entzunezko elementuak ere.

Urtero 800 pertsona inguruk gozatzen dute Arabako Foru Aldundiko Kultura Sailak antolatzen duen jaialdi honetaz.

1986an hasi ziren organo historikoak zaharberritzen, 1982an hasita, hondatzen ari ziren XVIII. eta XIX. mendeetako tresnak berreskuratzeko. Esku-hartze horietatik abiatuta sortu zen liturgiaren esparrutik harago organo-errepertorioari balioa emango zioten kontzertuak sustatzeko ideia. Geroztik, jaialdiak eboluzionatu egin du, instrumentu bakoitzaren berezitasunarekiko errespetua eta bikaintasun artistikoa ardatz hartuta, edizio bakoitzean une bakoitzeko organojole onenetako batzuk izanik, eta horrek lagundu du haien ospea eta kulturaren panoraman duten jarraipena sendotzen.

Laster jakingo dugu jaialdiaren 40. edizio honetako programazioari buruzko informazio gehiago.


AURREKO EDIZIOAK

Arabako organo jaialdia 2025

Iaz, Jaialdiak Gasteizen, Guardian, Aramaion eta Eskuernagan eman zituen sei emanaldiak .

Egungo organistarik onenetako batzuek parte hartu zuten, bakarka edo lagunduta: David Briggs, New Yorkeko katedraleko artista egoiliarra, organoaren enbaxadore nekaezina eta munduko inprobisatzaile onenetako bat; Pilar Cabrera; Asís Márquez; Loreto Aramendi; Daniel Oyarzabal, eta Ángel Montero, zeinak jaialdia itxi zuen.

Edizio honetan, gainera, urtebetetze oso berezia ospatuko dugu: San Pedroko organoak 100 urte bete zituen Informazio gehiago.

Daniel Oyarzabal gasteiztarrak maiatzaren 29an, ireki zuen jaialdia, Madrid Estudio Coral taldeko ahots zoragarriekin batera, zeinak haren zuzendari Daniel de la Puente adituaren zuzendaritzapean aritu ziren.

Ondoren, organoaren soinua beste agertoki batzuetara eraman zen:

  • Loreto Aramendi Guardian egon zen, maiatzaren 30ean, Done Joan eliza ederrean.
  • David Briggs-ek bere maisutasuna oparitu zion San Pedroko organoari ekainaren 5ean.
  • Robert Silla-ren oboeak Asís Márquezekin partekatu zuen agertokia Aramaion, ekainaren 6an. Asís-ek bi zeregin izan zituen: organoa eta organo positiboa.
  • Karmengo organoa berriz ere entzun ahal izan zen ekainaren 12an Pilar Cabrerari esker.
  • Ángel Monterok Eskuernagan emango dio amaiera jaialdiari ekainaren13an

 2025KO EGITARAUA 

 

Arabako organo jaialdia 2024

ARABAKO ORGANO JAIALDIA XXXVIII. ediziora iritsi zen 2024an, eta  maiatzean eta ekainean iza zen.

Arabako zenbait elizak ateak ireki zituzten berriro, beren edertasuna eta barruan arretaz gordetzen dituzten organoen soinu berezia erakusteko.

Jaialdia Gasteizen hasi zen maiatzaren 30ean. Karmengo elizako organoa, instrumentu honen benetako kondaira baten esku jakintsuek esploratzeko ohorea izan zuen: MONTSERRAT TORRENT bikaina, 60ko hamarkadan organoaren mundua berritu zuen aitzindaria, apirilean 98 urte bete zituena.  Naturaren mirari bat, gure hirian gozatzeko zortea izan genuena.

Horrela, Jaialdiak 6 kontzertu izan zituen berriro:

Festival de órgano 2023

 

Arabako organo jaialdia 2023

2023an Jaialdia 3 kontzerturekin hasi zen Araban: Organoa Ostiraletan:

Ondoren GASTEIZERA joan zen eta han izan ziren Organoa Ostegunetan:

 

Pandemia eta edukiera murriztuak ahaztuta, organoak beste instrumentu eta ahots batzuen konpainia berreskuratu zuen 2022an, baita jendearen beroa ere. 800 pertsona inguruk gozatu zuten egindako kontzertuez.

2023an, Pablo García-Lópezen eta Jose Luis Ormazabalek zuzendutako Bilboko Koral Elkarteko haurren abesbatzaren ahotsek eta Miriam Hontana eta Josetxu Obregón biolin eta biolontxeloaren soinu beroak babestuko dute organoa.

Eta bere notarik onenak ateratzeko, momentuko organista onenetako batzuk izango ditugu: Silvia Márquez, Lucie Zakova, Sara Johnson, Daniel Oyarzabal, Paolo Orenieta Alberto Saéz.

Kontzertuek, ohikoa den bezala, pantaila bat izango dute elizetan, bertaratzen diren pertsonek organistak ikusteko aukera izan dezaten.


Arabako organo jaialdia 2022

Sei kontzertu egin ziren, ekainean batez ere. hiru Gasteizen, Karmengo elizan eta San Pedro elizan, eta beste hiru Arabako Lurralde Historikoan programatu ziren, Aramaion, Eltziegon eta Bastidan. 800 pertsona inguruk gozatu zuten egindako kontzertuez.

2022an, berritasun gisa, programatutako kontzertuek organoaz gain beste elementu bat ere hartzen zuten. Horrela, organoaren lagun izan ziren, eta zein ondo, Musikako Udal Banda, Samaniego Abesbatza, Faustoren irudiak, Lorena Garcíaren ahotsa eta Enrique Abellóren tronpeta.

Organoa San Pedro elizara ere itzuli zen. Behar zuen konponketa eta garbiketa izan ondoren, munduko organistarik eta inprobisatzailerik onenetako batekin, Juan de la Rubiarekin, itzuli zen musika jardunera, Murnauren "FAUSTO" filmaren irudi ederren aurrean egindako inprobisazio batekin. Gasteizen ez zen halakorik ikusi inoiz. 

Organo Jaialdiaren historia

Arabako Organo Jaialdia 1986. urtean egin zen lehenbiziko aldiz. Urte batzuk lehenago, 1982an hain zuzen ere, Felix Martín Latorre Kulturako diputatua zelarik, eta José Santos de la Iglesia Ugarteren proposamenez, XVIII. eta XIX. mendeetako organo batzuk lehengoratzeko lana hasi zen. Organo horiek, musika eta ondare aldetik balio handikoak izan arren, hondatze nari ziren nabarmen.

1984ko udan, lan horietako lehenengoa bukatu zen: Bastidako Jasokundeko Andra Mariaren elizako organoa, eta haren ondotik beste asko etorri ziren.

Organoak zaharberritzeko egitasmo honen ondorioz, errezitaldiak eta kontzertuak antolatzeko aukera ikusi zen. Asmotan hartu zen organorako musika errepertorio zabala ezagutaraztea eta instrumentu handi horren balioa nabarmenaraztea, haren soinuak elizkizunetan duen presentziatik haratago. Horrela sortu zen Arabako Organo Jaialdiaren lehenengo edizioa. Lehenengo edizio hartan, Eskuernagan, Gasteizen, Laudion eta Elciegon eman ziren kontzertuak, 1986ko maiatzetik urrira arteko hilabeteetan.

Ondoren, organo zaharberritu gehiago egoteak programazio zabalagoa eta desberdinagoa taxutzeko aukera eman zuen. Askotariko programazio hori eta instrumentu bakoitzaren soinu berezitasuna errespetatzea izan dira Arabako Organo Jaialdiaren printzipio gidari musikalak.

Arabako Organo Jaialdiaren arrakastaren eta iraupenaren oinarriak dira, batetik, parte hartzen duten organo jotzaileen gogobetetzea, zeinek azpimarratzen baitute organo historikoen kontserbazio eta fintze egoera ona, parrokiekiko koordinazioa eta entseguetarako behar beste denbora izateko aukera; eta bestetik, entzuleen harrera ona, zeinak urtero joaten baitira organo kontzertuetara.

Horregatik guztiagatik, Arabako Organo Jaialdia erreferente egonkor bat da Arabako Lurralde Historikoko udako kultura programazioan eta jada 40 urte bete ditu.