Concierto

Kulturaraba

Arabako Organo Jaialdia 2026 - Ángel Montero -Gasteiz

Arabako Organo Jaialdia 2026 - Ángel Montero -Gasteiz

Kontzertu hau maiatzaren 28tik ekainaren 30era Gasteizen  eta Eskuernagan egingo den Arabako Organo Jaialdiaren XL. edizioaren parte da.

PROGRAMA JAITSI

Ángel Montero

Madrilgo "Arturo Soria" Musika Kontserbatorio Profesionaleko organoko titularra eta Segoviako Katedraleko organista titularra. Irakasle-lanarekin batera, organo-jotzaile eta kontinuista gisa jardun du hainbat instrumentu- eta ahots-multzotan. Espainiako hainbat lekutan eman ditu kontzertuak, baita Alemanian, Portugalen, Italian, Suitzan, Frantzian eta Marokon ere. 2024an bere lehen lan diskografikoa kaleratu zuen plataformetan, "De algunos primores puestos en música para tañedores" izenekoa, eta 2026an bigarren lan bat, Félix Máximo López konpositorearen organorako sonatei eskainia.

Organoko goi-mailako ikasketak egin zituen Madrilen (Katarina Gurska Goi Mailako Zentroa, 2012-2016) Roberto Fresco irakaslearekin, eta Karrera Amaierako Ohorezko Matrikula lortu zuen, baita Organoko Musika Interpretazioko Masterreko ikasketak ere Munichen (Hochschule für Musik und Theater München, 2016-2018), Bernhard Haas irakaslearekin. Espainian, Holandan, Alemanian eta Danimarkan hainbat ikastaro eta eskola magistraletara joan da, nazioarteko maisu nabarmenekin.

Algemesi hiriko "Iohannes Baptista Cabanilles" 2017 Interprete Gazteen IV. Lehiaketa Nazionalaren lehen saria. Andrés Segovia - José Miguel Ruiz Morales 2010 saria "Musika Konpostelan" jardunaldietan.

Segoviako Organoaren Lagunen "Correa de Arauxo" elkarteko lehendakaria da, baita Segoviako MUSEG Jaialdiko Nazioarteko Organo Ikastaroaren koordinatzailea ere. Gainera, instrumentuaren eta bere errepertorioaren dibulgazio-ekintza bat egiten du Gaztela eta Leongo eta Madrilgo beste erakunde batzuetan, helburu horiei eskainiak.

 

PROGRAMA

Johan Sebastian Bach (1685-1750)
Praeludium et Fuga in G, BWV 541
Schmücke dich, o liebe Seele, BWV 654

Félix Mendelssohn-Bartholdy (1809 – 1847)
Sonata in B dur, Op. 65, n. 4:
-    Allegro con brio
-    Andante religioso
-    Allegretto
-    Allegro maestoso

Jesús Guridi (1886-1961)
Canción Vasca
Fuga

Alexandre GUILMANT (1837-1911)
1e Sonate pour le Grand Orgue, d-Moll, op. 42:
-    Introduction (Largo e maestoso) et Allegro
-    Pastorale: Andante quasi Allegretto
-    Final: Allegro assai

 

 

 

Datak

Maiatzak 28

Ordutegia

20:00

Tokia

Karmengo Komentuko eliza

Vitoria-Gasteiz

laguntzailea

Prezioa

Doan lekua bete arte

Informazio gehiago

2024 Arabako Organo Jaialdia