Arabako Organo Jaialdia 2024 Susana García Lastra Bastida - kulturaraba
Concierto
Kulturaraba
Arabako Organo Jaialdia 2024 - Susana García - Lastra Bastida
Kontzertu hau maiatzaren 30etik ekainaren 14ra Gasteizen, Agurainen, Bastidan eta Villabuenan egingo den Arabako Organo Jaialdiaren XXXVIII. edizioaren parte da.
Susana García Lastra
Asturiasen (Espainia) jaiotako organista, eta pianoko eta Filologia Hispanikoko tituluduna. A. Corveiras-ekin hasi zuen prestakuntza, eta Sevillan amaitu zituen goi mailako organo ikasketak, J. E. Ayarra-ren zuzendaritzapean.
Graduondoko ikastaroak Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Zentroan (Bartzelona) egin zituen, Montserrat Torrent-en zuzendaritzapean, zeinak, harrezkero, eragin handia izan baitu bere prestakuntzan eta ibilbide musikalaren garapenean.
Honako hauek lortu ditu: Sevillako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko erdi mailako eta goi mailako amaierako ohorezko sariak organo espezialitatean, Musika Interpretazioko Lehiaketako bigarren saria (Sevillako Arte Ederren Errege Akademia, 1999) eta Rosa Sabater Saria (Santiago de Compostela, 2002).
Sevillako eta probintziako organoen katalogazioan parte hartu zuen; lana Los órganos de Sevilla y su provincia izenarekin argitaratu zuen Andaluziako Juntak, eta, duela gutxi, José Cardín Fernández Fundazioak argitaratutako El órgano en el Principado de Asturias izenekoan parte hartu du egilekide gisa.
Kontzertista gisa, Espainia, Alemania, Austria, Belgika, Eslovakia, Frantzia, Holanda, Italia, Polonia, Portugal, Suitza eta Andorrako jaialdi nagusietan ere parte hartu du.
Organoen ondarea zabaltzen eta kontserbatzen lan egiten du, eta Espainiako hainbat organo ziklotako zuzendari artistikoa da: Villaviciosako Organo Zikloa, Organoaren Los Venerables Nazioarteko Jaialdia eta Organoaren Francisco Correa de Arauxo Nazioarteko Zikloa.
Musika garaikidean interesa du, gaur egungo konpositoreen lanak estreinatu ohi ditu, eta nabarmentzekoak dira Ikasketa Bertzianoen Instituturako edo Andaluziako Dokumentazio Zentrorako grabazioak, Gainera, 2001az geroztik, Organorako Konposizioko Cristóbal Halffter Lehiaketako epaimahaiko kidea da.
Kontzertuak grabatu ditu RTVE, RAI, TV Andorra, Catalunya Radio, Canal Sur eta RTPArentzat, eta ganbera eta orkestra taldeetako ohiko kidea da, besteak beste Helmut Rilling eta Robert King-en zuzendaritzapean.
Sevillako Los Venerables ospitaleko organista titularra da (G. Grenzing, 1991), eta Sevillako Artzapezpikutzak antolatutako organo Ikastaroko irakaslea ere izan da hamar urtez; Sevillako Unibertsitateko MAESeko irakaslea eta Organoak Kontserbatzeko Elkarteko (AsturOrg) lehendakaria ere bada.
Programa
Peeter Cornet (?- 1633)
Aria del Granduca
Pablo Bruna (1611-1679)
Tiento de falsas de 2º tono [por Ge sol re ut]
Marin Marais (1656-1728)
Ouverture (Symphonies d’Alcione) (Arr.Henk Verhoef)
Tarquinio Merula (1595-1665)
Intonazione cromatica del quarto tono
Andrés de Sola (1634-1696)
Tiento de primer tono de mano derecha
Francisco Correa de Arauxo (1584-1654)
Facultad Orgánica, 1626:
Tiento de Quarto Tono
Segundo Tiento de Quarto Tono
Thomas Augustine Arne (1710-1778)
Flute
Anónimo ms. Martín y Coll (ca.1671-1734)
Huerto ameno de varias flores de música. 1708:
Chacona
El Villano
Danza del Acha (sic)
Domingo Arquimbau (1760-1829)
Baile de Seises
José Blasco de Nebra (1702-1768)
Batalla de clarines
Ekainak 7
20:00
Jasokundeko Andre Mariaren eliza
Bastida
Doan lekua bete arte