null Ipar Eszena Bidea 2024ko Konstelazio Ibilbidea

Ipar Eszena Bideak zazpigarren edizioa izango du, eta lau emanaldi izango ditu Araban

Ipar Eszena Bidea 2025

Gasteizen, Zigoitian, Bastidan eta Araian antzerki, dantza eta zirku garaikideko ikuskizunak egingo dira, penintsularen iparraldeko kultura truke paregabea den proiektu honen esparruan


Ipar Eszena Bideak (CEN), hau da, estatuko iparraldeko sei autonomia erkidego arte eszenikoen bidez lotzen dituen kultura trukerako proiektuak zazpigarren edizioa egingo du udazken honetan, "Erein, zaindu, loratu" lelopean. Hirurogei herri baino gehiagotatik ibiliko da, haietako hamaika Euskal Autonomia Erkidegoan daude, eta programak berriz ere Araba jarriko du haren ibilbidearen agertoki nabarmen gisa.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Done Jakueren iparraldeko bideak zeharkatzen dituen autonomia erkidegoetako arte eszenikoak trukatzeko ekimenak hamaika emanaldi izango ditu irailaren 14tik urriaren 26ra, hala iragarri baita gaur goizean bertan Bilboko prentsaurrekoan. Hiru lurralde historikoetako ikuskizunak igande honetan bertan hasiko dira Arabako hiriburuan, eta Arabako beste herri batzuetan ere emanaldiak eskainiko dituzte, hala nola Bastidan, Zigoitian eta Araian, zeina egoitza gisa estreinatzen baita.

Edizio hau kolaboratiboagoa eta askotarikoagoa da, eta, bertan, publikoak testu antzerkia, dantza, zirku berria eta mugimendu arteak konbinatzen dituzten proposamenez gozatu ahal izango du, sorkuntza garaikidea adin guztietako publikoengana hurbiltzeko eta lurraldea kulturaren bidez dinamizatzeko bokazio argiarekin.

Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak proiektu hori babesten du, lurraldeen arteko kultura lankidetza indartzen duelako, arte eszenikoak gure herrietara hurbiltzen dituelako eta Arabako kultura bizitza aberasten laguntzen duelako, proposamen berritzaile eta kalitate handikoen bidez.

 

Programazioa Araban

Araban lau emanaldi izango dira, eta horrek islatzen du Ipar Eszena Bidearen ezaugarri den lengoaia aniztasuna:


Multiperspectivas#3

Irailak 14, igandea

Vitoria-Gasteiz


Nanay de la China

Irailak 28, igandea

Bastida

 


Soñando a Lorca

Urriak 16, osteguna

Araia


Una mera curisodidad

Urriak 17, ostirala

Zigoitia


Topaketarako bokazioa duen proiektua

Kultura egutegiko ezinbesteko hitzordu gisa finkatuta dago Ipar Eszena Bidea, eta plazetan eta antzokietan ikuskizunak eskaintzeaz gain, publikoarekin topaketak egitea, bitartekaritza ekintzak eta jaialdiekiko lankidetzak sustatzen ditu. Haren balioa lurraldeen, artisten eta entzuleen arteko zubiak ezartzean datza, kultura konexio eragile eta aberastasun partekatu bihurtuz.
Antolatzaileen hitzetan, zazpigarren edizio honek "komunitatearen eta trukearen ideia indartzen du, eta arte eszenikoak elkarrizketarako eta sorkuntza kolektiborako gune bihurtzen ditu".

Camino Escena Norte 2025
 

Informazio gehiago

 

 

Aurreko edizioak
 

Konstelazioen Ibilbidea 2024 -ARABA

Ibilbidea irailaren14tik urriaren 24ra egongo da gure probintzian.

Lehengo topagunea irailaren 14an, larunbata, izango da katedralaren plazan Gasteizen, Trueba&Trueba  kantabriarren eskutik, eta hurrengo egunean, Irailaren 15ean,berriro izango dira Agurainen.

Irailaren 21ean, Bastidan, Adrian Conde Espectáculos konpainiaz gozatzeko aukera izango dugu, Asturiastik bisitan. Azkenik, Nafarroko Estefanía de Paz Asinek itxiko du Arabako ibilbidea urriaren 24an, Zigoitian.

Emanaldi guztiak doakoak izango dira, Zigoitikoa izan ezik, 2 €-ko prezioa izango baitu.

Informazio gehiago:

 

Un camino valiente

Irailak 14, larunbata 

Vitoria-Gasteiz

 

Un camino valiente

Irailak 15, igandea

Agurain

 

 

Check out

Irailak 21, larunbata 

Labastida

 

Olvido Flores

Urriak 24, osteguna

Zigoitia

 

Ipar Eszena Bidea proiektua

Ipar Eszena Bidea arte eszenikoen hainbat elkartek sustatutako proiektu bat da, eta Donejakue Bideen ibilbide historikoa programazio eszeniko bizirako erreferentzia gisa hartzen duen kultura-trukerako ibilbide baten inguruan egituratzen da. Arte eszenikoen bidez Galizia, Asturias, Kantabria, Euskadi eta Nafarroaren artean kultura trukatzeko proiektua da.

“Konstelazioen ibilbidea”, Ipar Eszena Bidea proiektua egituratzen duen ardatza, arte eszenikoen emanaldi ibilbidea da, Zangozatik Compostelako Donejakueraino igaroko dena.

Aurreko edizioak: 2023

So Irailak 22, ostirala Bastida
Portamundos Irailak 23, larunbata Gasteiz
Luna Irailak 29, ostirala Zigoitia
Circus Magnificus Urriak 22, igandea Agurain

 

Aurreko edizioak: 2022

 

Itinerario Constelaciones de Camino Escena Norte 2022

Sonámbulo

Irailak 16. Ostirala

Agurain

DeMente

Irailak 23. Ostirala

Vitoria-Gasteiz