Dibújame una palabra – BASTIDA - Ipar Eszena Bidea 2026 - kulturaraba
Kulturaraba
Teatro
Español
Teatro
Dibújame una palabra – BASTIDA - Ipar Eszena Bidea 2026
Luz de Gas Teatro konpainia asturiarrak Dibújame una palabra antzezlana aurkeztuko du Bastidan.
Mota: Antzerkia eta txotxongiloak
Aisha eskolara joatea debekatuta duen neskatila bat da, eta, horregatik, ez daki irakurtzen ezta idazten ere. Ahozkotasunaren eta marrazkien bidez bakarrik komunikatzen da; inguratzen duen munduarekin eta ezkutuan eta klandestinitatean laguntzen saiatzen den Nabid lagunarekin lotzen duen hizkuntza bisuala da hori. Euren arteko loturaren bidez, biak beren patua berriz idazten saiatuko dira, inoiz idatzi ez diren hitzak sortuz.
‘Dibújame una palabra’ bidaia emozional bat da, erresilientzia, hezkuntza-eskubidearen aldeko borroka eta sormenak adierazpide-tresna gisa duen boterea aztertzen dituena.
Luz de Gas Teatro konpainia profesionala Mayra Fernándezek sortu zuen 2020an, eta era askotako zein helduei, haurrei eta gazteei zuzendutako norberak sortutako testuak igotzen ditu agertokira.
Kultura eta Hezkuntza uztartzea du helburu, eta gizarte-inplikazioa nahiz emakumearen inguruko lana dira bere ikuskizunen oinarrietako batzuk.
ⓘ Emanaldiaren ondoren, topaketa publikoarekin konpainiaren eskutik.

Aurten bostgarren aldiz Arabako lurraldera helduko den IPAR ESZENA BIDEA 2026EKO IBILBIDEA ren zati bat da emanaldi hau.
Ipar Eszena Bidea arte eszenikoen hainbat elkartek sustatutako proiektu bat da, eta Donejakue Bideen ibilbide historikoa programazio eszeniko bizirako erreferentzia gisa hartzen duen kultura-trukerako ibilbide baten inguruan egituratzen da.

Irailak 26
18:30
Bakearen plaza
Bastida
Haurrak + familak
Gaztelania


Doan edukiera bete arte