Demente eu - kulturaraba
DeMente. Gasteiz. Irailaren 23an.
23/09/2022 - 30/11/1899

Ordutegia: 21:00
Tokia: Vitoria Gasteiz Plaza de la provincia
Prezioa: Doan
Fran Sieira Danza konpainiak «DeMente» lana aurkeztuko du Gasteizen.
Aurten lehenengo aldiz Arabako lurraldera helduko den IPAR ESZENA BIDEA 2022KO KONSTELAZIO IBILBIDEAren zati bat da emanaldi hau (albisterako esteka).
Ipar Eszena Bidea arte eszenikoen hainbat elkartek sustatutako proiektu bat da, eta Donejakue Bideen ibilbide historikoa programazio eszeniko bizirako erreferentzia gisa hartzen duen kultura-trukerako ibilbide baten inguruan egituratzen da.
SINOPSIA
«DeMente»n errealitate bat islatuko dugu, estigma bat, Osasunaren Mundu Erakundeak dioenez lau pertsonatik batek bere bizitzako momenturen batean pairatu, pairatzen edo pairatuko dituen patologia batzuk. Iragan denboretan pertsona «eroak» ia-ia kartzelan bezala ixtea, gaixoen pilaketak, euspen mekaniko eta kimikoak, suizidioak, emakume gaixoaren ustiaketa, «giza haragiaren biltegiak»... Gaur egungo esternalizaziora heldu arte. Zergatik beldurtzen dute hainbeste buru-gaixotasunek? Zergatik erabiltzen ditugu lagunarteko hizkeran «estás para encerrar», «loco de atar» bezalako esaerak? Uste al dugu eroarentzako konponbidea giltzapean ixtea edo euspen mekaniko edo kimikoren bat jasatea izan behar dela? Beharrezko gizarteratzea eta normalizazio, beste edozein gaixotasun motarekin bezala, estigmaren aurkako borroka. Horiek eta beste gai asko ere jorratuko dira agertokian.
«Zoro» batek 40ko hamarkadan Conxoko eroetxearen zuzendariari eskutitz batean esan zion bezala: «Munduari kalte egiten diotenak ez dira halakotzat aitortutako zoro gaixoak, aitortzeko dauden zoro handiak baino».
Gaixotasun horietako batzuk azalduko ditugu adibideekin, baita haiek sortzen duten trauma ere: «Inoiz ez dut ezagutu paziente eskizofreniko bat, berak sentitu zuen bezala, ni edo nornahi erotzeko moduko bizitza izan ez zuenik.» (Bertram P. Karon).
Konapinia: Fran Sieira Danza
Fran Sieira, dantza konpainia. Galiziako tradiziozko dantza eta musika. Galiziako folklorea adierazpide moduan, ingurune garaikide berritzailea.