Tierra de sombras – AGURAIN - Ipar Eszena Bidea 2026 - kulturaraba
Kulturaraba
Teatro
Español
Teatro
Tierra de sombras – AGURAIN - Ipar Eszena Bidea 2026
Espacio Espiral konpainia kantabriarrak Tierra de sombras antzezlana aurkeztuko du Agurainen.
‘Tierra de sombras’ proposamen performatibo bat da, eta historikoki gaixotasun moduan hartu diren buru-egoeren eta sorkuntza artistikoaren arteko lotura arakatzen du.
Benetako istorioetan oinarrituta dago, eta artista batzuen bizipenak jasotzen ditu. Artista horien borroka psikikoak beren lanen oinarri izan ziren kasu batzuetan; edo beste kasu batzuetan, praktika psikiatriko inbasiboek zauri sakonak utzi zituzten artistengan. Pieza honetan, hurrengo hauen ibilbideak konektatzen dira: Marilyn Monroe, Leonora Carrington, Frances Farmer, Rosemary Kennedy eta Leopoldo María Panero.
Musikaren, dantzaren, poesiaren eta irudi sinbolikoen bidez, pertsonaia horien lanak eta bizimoduak eta bizi izandako egoera emozionalak gogora ekartzen dira. Musikak, pieza honetarako beren beregi sortuak, ekintzak eta hitzak biltzen ditu. Bitartean, agertokiak, bizirik eta aldakor, egoera emozional desberdinak islatzen ditu, antzezpen-espazio desberdinetara egokituz.
Lan honek hainbat aipamen jaso ditu nazioan eta nazioartean. Aipatzekoa da ‘Beatus’, Espainiak Erroman duen enbaxadak gonbidatuta estreinatu zena. Jasotako sarien artean, aipatzekoak dira Premio Certamen de Nuevos Investigadores Teatrales (Sevilla, 2012) eta hirugarren saria eta zuzendari onenari emandako saria Ciudad de Trujillo Nazioarteko Jaialdian (2014).
ⓘ Publikoarekin osteko topaketa konpainiaren eskutik. Aguraingo XIV. Osasun Mentali buruzko Jardunaldiak 2026

Aurten bostgarren aldiz Arabako lurraldera helduko den IPAR ESZENA BIDEA 2025EKO IBILBIDEA ren zati bat da emanaldi hau.
Ipar Eszena Bidea arte eszenikoen hainbat elkartek sustatutako proiektu bat da, eta Donejakue Bideen ibilbide historikoa programazio eszeniko bizirako erreferentzia gisa hartzen duen kultura-trukerako ibilbide baten inguruan egituratzen da.

Irailak 30
19:00
Harresi Aretoa
Agurain
Helduak
Gaztelania


Doan edukiera bete arte