Arte eszeniko eta musikalen arloko 2025 prestakuntza-bekak eman dira - kulturaraba
Arabako Foru Aldundiak 2025ean arte eszeniko eta musikaletan trebatzeko beka deialdia ebatzi du

Arte eszeniko eta musikaletan trebatzeko ekintzetarako 2025eko deialdia ebatzi da.
Deialdi honek 25 urte bete ditu aurten eta 100 pertsonari baino gehiagori eman die beka. ALHan edo Trebiñuko enklabean erroldatutako 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta espezializazio trebakuntza indibiduala sustatzen du arte eszenikoen eta musikalen arloetan.
Arte eszenikoak eta musikalak ikasteko bekek 5.000 euroko gastua estaltzen dute atzerriko ikasketa proiektuetarako, eta 3.000 eurokoa estatuaren barruan egiten diren ekimenetarako.
Aurten deialdiaren aurrekontua % 25 handitu da aurreko urteekin alderatuta. Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak 25.000 euroko deialdia ebatzi du.
Aurkeztutako bost eskabide eman dira, bakoitza 5.000 eurokoa, eta bekadunak honako hauek izan dira: Maitane Jiménez Hernando, Eider Martín Bernal, Pablo López Ortega, Julen Arzamendi Barrutia eta Pedro G. Andino Aguinagalderomalde.
Hona hemen artista gazte horiei buruzko informazio gehiago:
- Pablo López Ortega (musika) Helmuga: Los Angeles (AEB)
- Pedro G. Andino Aguinagalderomalde (musika) Haga (Herbehereak)
- Julen Arzamendi Barrutia (musika) Helmuga: Rotterdam (Herbehereak)
- Maitane Jiménez Hernando (dantza) Tuscania (Italia)
- Eider Martín Bernal (dantza) Brusela (Belgika)
Ikusi oinarriak: ALHAO 2025/07/09

Pablo López Ortega
Musika.
Destinoa: Los Ángeles (AEB)

Pedro G. Andino Aguinagalderomalde
Musika.
Destinoa: La Haya (Herbehereak)

Julen Arzamendi Barrutia
Musika.
Destinoa. Rotterdam (Herbehereak)

Maitane Jiménez Hernando
Dantza.
Destinoa: Tuscania (Italia)

Eider Martín Bernal
Dantza.
Destinoa: Brusela (Belgika)
Aurreko deialdiak
2024ko deialdia
Iaz, 2024an, hamazazpi eskaera aurkeztu ziren eta haietako lauri eman zitzaien laguntza, bakoitzari 5.000 euro. Musika eta kantu kategorian honako hauek izan dira onuradunak: Julen Arzamendi Barrutia, Beatriz Bertalotto Vidaurre eta Pablo López Ortega. Arte eszenikoen kategorian bekadunak bekari uko egin zion. Jarraian, bekaren onuradun izan diren artista gazte horiei buruzko informazio gehiago aurkezten dugu.

Pablo Lopez Ortega
Musika eta kantua: Klarinetea
Destinoa: Los Angeles (AEB)

Julen Arzamendi Barrutia
Musika eta kantua: Biolina
Destinoa: Rotterdam (Herbehereak)

Beatriz Bertalotto Vidaurre
Musika eta kantua: Biolina
Destinoa: Groningen (Herbehereak)
Ikusi 2024ko oinarriak: ALHAO 2024/05/29
2023ko deialdia
2023an hamahiru eskabide aurkeztu ziren, eta haietako lauri eman zitzaien laguntza, bakoitzari 5.000 euro. Honako hauek izan ziren bekaren onuradunak: Xabier Gullón Elgarresta, Marina Manterola Nájera, Ainhoa López de Munain Isasmendi eta Isabel Middlebrook Mateos. Jarraian, bekaren esleipendun izan ziren artista gazte horiei buruzko informazio gehiago aurkeztuko dugu.

Ainhoa López de Munain Nájera
Kantua
Destinoa: Berlín (Alemania)

Isabel Middlebrook Mateos
Dantza.
Destinoa: Chichester (Erresuma Batua)

Xabier Gullón
Arte musikalak. Klarinetea.
Destinoa: La Haya

Marina Manterola Nájera
Arte musikalak. Zeharkako flauta.
Destinoa: Roterdam (Herbehereak)
Ikusi 2023ko oinarriak: ALHAO 2023/05/17
2022ko deialdia
Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak 2022eko ekitaldian zehar arte eszeniko eta musikaletan trebatzeko ekintzetarako laguntza deialdia ebatzi zuen, 18.000 euroko zenbatekoaz.
6 eskaera aurkeztu ziren eta haietako lauri eman zitzaien laguntza, bakoitzari 3.000 edo 5.000 euro. Jarraian, bekaren onuradun izan ziren artista gazte horiei buruzko informazio gehiago aurkezten dugu.

Pedro G. Andino
Arte musikalak. Pianoa.
Destinoa: La Haya

Ander Ballarín
Arte eszenikoak. Dantza.
Destinoa: Colonia

Xabier Gullón
Arte musikalak. Klarinetea.
Destinoa: La Haya

Itsaso Pz. De Arrilucea
Arte musikalak. Zeharkako flauta.
Destinoa: Zaragoza
2021eko deialdia
7 eskaera aurkeztu ziren eta haietako lauri eman zitzaien laguntza, bakoitzari 5.000 eurokoa. Honako hauek dira bekaren onuradunak:
-
Mireia Coma Castellas, arte musikalak.
-
Eolo Andino Dolez, arte musikalak.
-
Beatriz Asurmendi García, arte musikalak.
-
Laura Abrain Cariñena, zirku arteak.
Arte eszenikoak eta musikalak ikasteko bekak
Arabako Foru Aldundiak arte eszenikoak eta musikalak zenbait modalitatetan ikasteko bekak ditu: dantza, antzerkia, zirkua eta mimoa.
Apiril inguruan, Arabako Foru Aldundiak beka-eskaerak aurkezteko deialdia egiten du urtero.
Arabako gazteei irekitako prozedura da; 18 eta 30 urte bitarteko pertsonak izan behar dira eta Araban eta/edo Trebiñuko enklabean bizi azken 3 urteetan.
Deialdiak 20 urte baino gehiago daramatza indarrean, eta 100 pertsonari baino gehiagori lagundu die beren ibilbidean zehar, goi mailako ikasketak egin ahal izateko.
