null Ainhoa López de Munain e

Ainhoa López de Munain

 

Ainhoa lopez de Munain

 

Ainhoa López de Munain Isasmendi Vitoria-Gasteizen jaio zen 1999. urtean. 8 urterekin Jesús Guridi Kontserbatorioan piano ikasketak hasi zituen eta 15ekin kantu ikasketak Haizea Muñoz eta Miren Urbieta-Vega irakasleekin. Gasteizen Samaniego Eskolanian eta Nurat Gazte Abesbatzan hasi zen abesten eta azken urteetan hainbat kontzertu eman ditu Donostiako Orfeoia, Conductus Ensemble eta RIAS Kammerchor-ekin. 

2018an eta 2019an Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketan sariduna izan zen. 2021eko ekainean Musikenen Musika Lengoaiaren Pedagogia ikasketak bukatu zituen eta gaur egun Berlinen kantu ikasketak egiten ari da “Hanns Eisler” Goi Mailako Musika Ikastegian Ewa Wolak irakaslearekin. Hainbat masterclass-etan egon da, besteak beste Juliane Banse, Anna Samuil, Mariella Devia eta Ulrich Messthaler-ekin. 

Solista bezala hainbat obra interpretatu ditu: adibidez, Beethovenen Chorfantasie, Rossiniren Petite Messe Solennelle, Saint-Säensen Gabonetako Oratorioa, Vivaldiren Gloria, Schuberten Meza Sol Maiorrean, Mozarten Koronazio Meza eta Requiem-a, Amore rola Glucken Orfeo ed Euridice operan eta rol nagusia Ravelen L’enfant et les sortilèges operan. 

2022ko abuztuan, Auroraren papera abestu zuen Margarete Huber-en Es ist ein Wandel über mich gekommen opera laburraren estreinaldian Rheinsberg-eko Musika eta Antzerkirako Akademia Federalean. 2023an zehar Donostiako Hamabostaldi Musikalean eta Santanderreko Nazioarteko Musika Jaialdian parte hartu du eta “Encuentro de Música y Academia de Santander”-en parte hartu du, Lied eta opera kontzertuak eginez Duncan Gifford piano-jolearekin.

 

Arte eszenikoen eta musikalen arloko prestakuntza-bekak 2023 itzuli