Arte eszeniko eta musikalen arloko 2024 prestakuntza-beken deialdia ebatzita - kulturaraba
Arabako Foru Aldundiak 2024an arte eszeniko eta musikaletan trebatuko diren bekadunak aurkeztu ditu.
![Arte eszeniko eta musikalen arloko 2024 prestakuntza-beken deialdia](/documents/4486841/4487037/_1170x693+BANNER-becas2024.jpg/155d3f1f-d83f-6b73-6b77-8d281e83bfe2?t=1716889651587)
Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak 2024ko arte eszeniko eta musikalen arloko prestakuntza ekintzetarako laguntzen deialdia ebatzi du, 20.000 eurokoa.
Hamazazpi eskaera aurkeztu dira eta haietako lauri eman zaie laguntza, bakoitzari 5.000 euro. Musika eta kantu kategorian honako hauek izan dira onuradunak: Julen Arzamendi Barrutia, Beatriz Bertalotto Vidaurre eta Pablo López Ortega. Arte eszenikoen kategorian, Urtzi Ganzado Viteri izan da bekaduna.
“Garrantzitsua da laguntza mota horien aldeko apustua egitea, zeinek beka formatua baitute eta gure tokiko kultura sareko gazteentzat baitira, atzerrian prestakuntza jaso dezaten eta beren etorkizuneko lanen kalitatea gero eta handiagoa izan dadin. Horrek, era batera edo bestera, eragina izango du lurraldean”, Ana Del Val kultura eta kirol diputatuak adierazi duenez. Halaber, esan du programan bekadunak diren pertsonak oso kontuan hartzen dituela Kultura Ekintza Zerbitzuak, ekintzak programatzeko orduan. Izan ere, haietako batzuek Larunbat Musikalak programan parte hartzen dute.
Jarraian, bekaren onuradun izan diren artista gazte horiei buruzko informazio gehiago aurkezten dugu.
Pablo Lopez Ortega
Musika eta kantua: Klarinetea
Destinoa: Los Angeles (AEB)
Julen Arzamendi Barrutia
Musika eta kantua: Biolina
Destinoa: Rotterdam (Herbehereak)
Beatriz Bertalotto Vidaurre
Musika eta kantua: Biolina
Destinoa: Groningen (Herbehereak)
Ikusi 2024ko oinarriak: ALHAO 2024/05/29
Arte eszeniko eta musikalen arloko urteroko prestakuntza-beken deialdia
Deialdi horrek 20 urte baino gehiago daramatza jada indarrean, eta 100 pertsonari baino gehiagori eman die beka. ALHan edo Trebiñuko enklabean erroldatutako 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta espezializazio trebakuntza indibiduala sustatzen du arte eszenikoen (dantza, antzerkia, zirkua eta mimoa) eta musikalen arloetan, zeinak ematen baitira unibertsitateetan, goi mailako eskoletan, nazioarteko eskoletan, goi mailako kontserbatorioetan, dantza eskoletan, antzerki eskoletan, zirku eskoletan eta oro har arte trebakuntzako ikastetxeetan.
Laguntzak emango zaizkie 2024. urtearen barruan egingo diren 250 ordutik gorako trebakuntza espezializatuko proiektuei. Kanpo geratzen dira oinarrizko prestakuntzako ikasketa arautuei dagozkien proiektuak edo eszenaratzea edo muntaketa dakartenak.
Laguntzek, adibidez, arte eszenikoen espezializazioa jasotzen dute, hala nola dantza, antzerkia, zirkua eta mimoa edo musikalak. Ikasketak honelako tokietan egin behar dira: unibertsitateak, nazioarteko eskolak, goi mailako eskolak, goi mailako kontserbatorioak, antzerki eskolak, zirku eskolak, dantza eskolak edo, oro har, artearen arloko trebakuntza zentroak, betiere Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo daudenak.
Aurreko deiladiak
2023ko deialdia
Iaz, 2023an, hamahiru eskabide aurkeztu ziren, eta haietako lauri eman zitzaien laguntza, bakoitzari 5.000 euro. Honako hauek izan ziren bekaren onuradunak: Xabier Gullón Elgarresta, Marina Manterola Nájera, Ainhoa López de Munain Isasmendi eta Isabel Middlebrook Mateos. Jarraian, bekaren esleipendun izan ziren artista gazte horiei buruzko informazio gehiago aurkeztuko dugu.
Ainhoa López de Munain Nájera
Kantua
Destinoa: Berlín (Alemania)
Isabel Middlebrook Mateos
Dantza.
Destinoa: Chichester (Erresuma Batua)
Xabier Gullón
Arte musikalak. Klarinetea.
Destinoa: La Haya
Marina Manterola Nájera
Arte musikalak. Zeharkako flauta.
Destinoa: Roterdam (Herbehereak)
Ikusi 2023ko oinarriak: ALHAO 2023/05/17
2022ko deialdia
Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak 2022eko ekitaldian zehar arte eszeniko eta musikaletan trebatzeko ekintzetarako laguntza deialdia ebatzi zuen, 18.000 euroko zenbatekoaz.
6 eskaera aurkeztu ziren eta haietako lauri eman zitzaien laguntza, bakoitzari 3.000 edo 5.000 euro. Jarraian, bekaren onuradun izan ziren artista gazte horiei buruzko informazio gehiago aurkezten dugu.
Pedro G. Andino
Arte musikalak. Pianoa.
Destinoa: La Haya
Ander Ballarín
Arte eszenikoak. Dantza.
Destinoa: Colonia
Xabier Gullón
Arte musikalak. Klarinetea.
Destinoa: La Haya
Itsaso Pz. De Arrilucea
Arte musikalak. Zeharkako flauta.
Destinoa: Zaragoza
2021eko deialdia
7 eskaera aurkeztu ziren eta haietako lauri eman zitzaien laguntza, bakoitzari 5.000 eurokoa. Honako hauek dira bekaren onuradunak:
-
Mireia Coma Castellas, arte musikalak.
-
Eolo Andino Dolez, arte musikalak.
-
Beatriz Asurmendi García, arte musikalak.
-
Laura Abrain Cariñena, zirku arteak.
Arte eszenikoak eta musikalak ikasteko bekak
Arabako Foru Aldundiak arte eszenikoak eta musikalak zenbait modalitatetan ikasteko bekak ditu: dantza, antzerkia, zirkua eta mimoa.
Apiril inguruan, Arabako Foru Aldundiak beka-eskaerak aurkezteko deialdia egiten du urtero.
Arabako gazteei irekitako prozedura da; 18 eta 30 urte bitarteko pertsonak izan behar dira eta Araban eta/edo Trebiñuko enklabean bizi azken 3 urteetan.
Deialdiak 20 urte baino gehiago daramatza indarrean, eta 100 pertsonari baino gehiagori lagundu die beren ibilbidean zehar, goi mailako ikasketak egin ahal izateko.