Aurrekontu parte-hartzaileak

Erakundeen gakoetako bat, Arabako Foru Aldundia kasu, herritarrei eta elkarteetan eta kolektiboetan antolatutako gizarteari parte hartzeko aukerak zabaltzea da, lurralde gisa lortu nahi diren etorkizuneko erronkei elkarrekin aurre egiteko.

Bekak eta dirulaguntzak

Ezagutu Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak kultura proiektuak sustatu eta laguntzeko eskaintzen dituen aukerak. Urtero-urtero hainbat laguntza, beka, sari eta lehiaketa deialdi egiten dira, eta ekintza kulturalerako zenbait dirulaguntza lerro izaten dira. Pertsona fisikoentzat (ikasleak, artistak…), erakunde publikoentzat (udalak eta kuadrillak) eta elkarteentzat izaten dira, honako arlo hauetan: arte eszenikoak, musika, arte bisualak, literatura, ikerkuntza, kultura tradizionala etab.

KulturAraba Bulegoa

Arabako kulturaren sektoreari arreta emateko bulegoa

 Nola jaso KulturAraba Bulegoko zerbitzuak?

  • kulturaraba@araba.eus
  • Telefonoz: 945 18 19 92
  • Aurrez aurre, aurretiko hitzordua eskatuta gure bulegoan: San Antonio kalea, 35
  • Ordutegia: astelehen, astearte eta ostegunak: 10:00-14:30 eta asteazkenak: 17:00-19:30