Fantasia eta arrazoia. Goyaren estanpak Arabako Arte Ederren Museoko bilduman - kulturaraba
Festival
Sin idioma
Otros
Cultura
Kulturaraba
Fantasia eta arrazoia. Goyaren estanpak Arabako Arte Ederren Museoko bilduman
Arabako Arte Ederren Museoak "Fantasia eta arrazoia" erakusketa inauguratuko du bihar. Erakusketa horrek lehen aldiz bildu ditu Goyaren (1746-1828) lau estanpa serie handiak: Kapritxoak, Gerraren hondamendiak, Tauromakia eta Burugabekeriak, eta 2027ko otsailera arte egongo da ikusgai.
Lanok 2022an sartu ziren museoaren bilduman, Juan Celaya Letamendi Fundazioak Arabako Foru Aldundiarekin zituen zerga zorrak gauzatan ordaintzeko edo zorrak kitatzeko emanda. Dokumentazio, katalogazio, azterketa eta zaharberritze prozesu arduratsu baten ondoren, estanpak batera aurkezten dira lehen aldiz, eta publikoari Goyaren jeinuaren ikuspegi osoa eskaintzen diote.
Maiatzaren 18tik 2027ko otsailaren 28ra
Arte Ederren Museoa
Fray Francisco ibilbidea, 8
Gasteiz