Ærrimatu 2025, datak eta emaitzak: 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketarako sailkatze fasea - kulturaraba
Aerrimatu 2025, datak eta emaitzak: 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketarako sailkatze fasea

Ærrimatu urriaren 24an gaur hasi zen; lurraldeko hainbat herritan bost saio egingo dira
Hasi da Aerrimatu programaren 2025. edizioa, Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailaren laguntzarekin. Saio hau 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea da.
Zikloak bost saio ditu, urriaren 24tik azaroaren 9ra bitartean, honako herri hauetan:
- 1. saioa, AMURRIO, urriak 24 - Amurrioko Kutur Etxean eman zaio hasiera Arabako Bertsolari Txapelketako sailkapen faseari, Ærrimatu.
Lehenengo fase honetan 10na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Xabi Igoak lortu du puntu gehien, 201,5 puntu, beraz zuzean sailkatua izango da 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketara. Gainontzeko 13ak puntuazioaren hurrenkeran sailkatuko dira. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:
- Xabi Igoa: 201,5 puntu
- Sabin Abarrategi: 196 puntu
- Maddi Agirre: 194 puntu
- June Astegieta: 157,5 puntu
- Iosu Ordoñez: 134,5 puntu
- Marta De Pedis: 107 puntu
Oier Azkarraga izan da Amurrioko aurkezlea. Sailkapen faseko epaimahaia, horrela osatuta dago: Aitor Jimenez, Ainhoa Aizpurua eta Mikel Fernandez de Arroyabe.
Hemen Amurrioko saioko irudi batzuk
- 2. saioa, LEGUTIO, urriak 26, Ordu aldaketarekin batera heldu da sailkapen fasea - Ærrimatu Legutioko Kultur Etxera.
Lehenengo fase honetan 10na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Ariketa guztiak amaitua, Aitor Ugarte izan da puntu gehien lortu duen bertsolaria, beraz zuzenean sailkatua egongo da 2026an hasiko den Txapelketara. Gainontzeko 13ak, saioko irabazleak eta puntuazioaren hurrenkeran sailkatuko dira. Puntuazioak ondorengoak izan dira:
- Aitor Ugarte: 187 puntu
- Danel Herrarte: 176,5 puntu
- Kerman Lopez de Calle: 156 puntu
- Maia Ortiz de Zarate: 143,5 puntu
- Garai Agirre: 133,5 puntu
- Ainara Balantzategi: 91,5 puntu
Etxaun Otaño izan da Legution aurkezlea. Sailkapen faseko epaimahaia, horrela osatuta dago: Aitor Jimenez, Ainhoa Aizpurua eta Mikel Fernandez de Arroyabe.
Hemen Legutioko saioko argazki batzuk.
HURRENGO SAIOAK
- 3. saioa, OZAETA, azaroak 7, ostirala, 20:00etan, Barrundiako udaletxean: Unai Anda, Rikardo Gonzalez de Durana, Hegoi Amabizka, Oinatz Basabea, Unai Mendibil eta Samu Rodriguez. Gai-jartzailea: Marta Ugarte.
- 4. saioa, BERNEDO, azaroak 8, larunbata, 18:00etan, polibalentean: Eli Zaldua, Martin Abarrategi, Irati Anda, Manu Bendala, Aitor Najera eta Ignacio Trojaola. Gai-jartzailea: Ada Bier.
- 5. saioa, GASTEIZ, azaroak 9, igandea, 18:00etan, Izaskun Arrue Kulturgunean: Ekaitz Samaniego, Felipe Zelaieta, Andere Arriolabengoa, Iñaki Cabeza, Iraide Onaindia eta Markel Yoller. Gai-jartzailea: Oier Suarez
Horrela, 13 bertsolari sailkatuko dira datorren urtarrilean hasiko den 2026ko Txapelketa Nagusirako. Gainera, 2024ko Txapelketako bost finalistek zuzeneko sailkapena lortu dute edizio berri honetarako.