Urval Ensemble. Musika larunbatak - kulturaraba
Urval Ensemble. Musika larunbatak
04/05/2019 - 04/05/2019

Ordutegia: 12:30
Tokia: Arabako Arte Ederren Museoa
Prezioa: Sarrera doan, aretoa bete arte
Musika larunbatak kontzertu txikien ziklo bat da, Arabako Arte Ederren Museoan hilero egiten dena, hilabeteko lehenengo larunbatean.
Dantza!
“Musika eta dantza intimoki lotuta dauden bi arte dira.”
“La música y el baile son dos artes que están íntimamente ligados.”
Jean-Baptiste Poquelin “Molière”
Jasone Etxebeste & Mikel Emezabal, Bb Clar.
Carlos Casadó, BassetHorn
Marixi Sesma, BassClar.
Klarinete Maratoia Zumaian (Gipuzkoan) antolatzen den hezkuntza-egitasmo orijinal bat da. 2002an sortua, klarinetearen zabalkundea eta irakaskuntza ditu helburu nagusi. Hezkuntza-egitasmo hau abiapuntua izanik, bertan lanean aritzen diren lau klarinete joleek hainbat kontzertu eskaintzeko aukera izan dute. Honela sortu zen Urval Ensemble.
Aita Donostiaren kantuak direla aitzaki, euskararen eremu geografikotik kanpo Euskal Kultura sustatzeko eta hedatzeko asmoz, kontzertuak eskintzeko hainbat lekutan gonbidatuak izan dira bai Euskal Herrian eta kanpoan ere; León, Ávila, Madril, La Rioja, Lincoln (Estatu Batuak), Ghent (Belgika), Assisi (Italia) eta Faroe Uharteak (Danimarka) besteak beste. Hala, aukera izan dute euskararen eremu geografikotik kanpo Aita Donostiaren eta Jesus Guridiren lanak klarinetearen mundutik abiatuta zabaltzeko; dantza, jokoa, ohiturak eta herri-kantak ikerketetako esentzia bihurtu bai zituzten, gustu ona, inspirazio berezia, dotoretasuna eta originaltasuna emanaz.
Ondorioz,The Clarinet mundu mailan plazaratzen den aldizkariko azaleko protagonistak izan dira.
Programa
Dantza!
- “EUSKAL BALLETA”, Jesús Guridi (1886-1961) / Mold.: Mikel Emezabal
- Alabatua
- Garizuma luzerik
- Aritz adarrean
- Neure maitia
-DANTZA ESPAINIARRA 5 zk. “Andaluza”, Enrique Granados (1867-1916) / Mold.: Mikel Emezabal
-ROUMANIAN FOLK DANCES, Bela Bartók (1881-1945)
- Joc Cu Bata
- Braull
- Peloc
- Buciumeana
- Poarga Romaneasca
- Maruntel I
- Maruntel II
-3 TANGO, Astor Piazzolla (1921-1992)
- Contrabajeando
- La mima pena
- Adios Nonino
-DANCE OF KNIGHTS from “Romeo and Juliet”, Sergei Prokofiev (1881-1953)
-HATZLACHA RABBAH! , George N. Gianopoulos (*1984)