Soir Païen Hirukotea. Larunbat musikalak - kulturaraba
Soir Païen Hirukotea. Larunbat musikalak
07/03/2020
Ordutegia: 12:30
Tokia: Arabako Arte Ederren Museoa
Prezioa: Sarrera doan, aretoa bete arte
SOIR PAÏEN HIRUKOTEA
Martxoak 7
Roberto Casado txirula
Itsaso Loinaz sopranoa
Francesca Croccolino pianoa
Larunbat musikalak programaren barruan, 2020ko martxoaren 7an, 12:30ean, Roberto Casadok, Itsaso Loinazek eta Francesca Croccolinok osatzen duten Soir Païen Hirukoteak Arabako Arte Ederren Museoan kontzertu bat eskainiko du, “El color del impresionismo y nacionalismo español” programarekin.
ROBERTO CASADO. Txirularia
Iruñean jaio zen; hango Pablo Sarasate Goi Mailako Musika Kontserbatorioan ikasi zuen, eta Ohorezko Lehen Sariarekin amaitu zituen txirula ikasketak eta Ohorezko Matrikularekin Ganbera Musikako Goi Mailako Titulua.
Kontzertu ugari eman ditu bakarlari gisa hainbat orkestrarekin batera. Ganbara musika kontzertuak ere eman ditu mundu osoan zehar eta hainbat eta hainbat ziklo eta jaialditan hartu du parte.
Horrez gain, Pablo Sarasate Orkestrarekin eta Madrilgo Erkidegoko Orkestrarekin aritu da elkarlanean. La Panplonesa Musika Bandako eta Ensemble Sinkro taldeko txirula bakarlaria da.
Jaso dituen saririk garrantzitsuenen artean, honako hauek nabarmendu behar dira: “Concurso Nacional de Flauta Manuel Garijo” (1993) lehiaketako 1. saria, aho batez; Italiako “Concorso Internazionale di Esecuzione Strumentale Rovere d'Oro” (1998) lehiaketako 1. txirula saria, aho batez; Frantziako “Concours National du Jeune Flutiste” (1999) lehiaketako 1. saria, aho batez eta zorion aipamenarekin eta Pariseko “Grand Prix de Flûte Gaston Crunelle” (2001) lehiaketako 1. saria.
ITSASO LOINAZ EZCARAY. Sopranoa
Iruñean jaio zen. Ainhoa Merzeroren zuzendaritzapean egin zituen kantu ikasketak Donostiako Francisco Escudero Musika Kontserbatorio Profesionalean.
2015an “Euskadiko musikari gazteen lehiaketa” irabazi zuen eta 2019an “Vincenzo Bellini” nazioarteko lehiaketako 2. saria eta epaimahai herrikoiaren saria jaso zituen.
Bakarlari gisa egin duen jardunean, Belinda-ren rola interpretatu zuen Purcell-en Dido eta Eneas lanean, Ana Mari-ren rola Guridi-ren El Caserio lanean eta Abel-en rola Sorozábal-en La Tabernera del puerto lanean. Kontzertu ugaritan ere abestu izan du, bakarlari gisa, orkestrak edo pianoak lagunduta.
FRANCESCA CROCCOLINO. Pianoa
Piano jole italiarra. Pianoko goi mailako titulua eskuratu zuen Erromako S. Cecilia kontserbatorioan, Viviana Buzzai irakaslearekin. Ondoren, graduondoko ikasketak egin zituen Orazio Frugoni-rekin, 1990era arte. Urte hartan Espainiara etorri zen bizitzera eta ganbera musikako goi mailako titulua eskuratu zuen Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan.
1993. urteaz geroztik ganbera musikako irakaslea da Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan.
Ganbera talde ugarirekin aritu izan da Espainiako leku anitzetan. Bartzelonako Palau de la Música Catalana-ko musika zikloetan parte hartu izan du, bai eta Zaragozako auditoriumean, Donostiako Musika Hamabostaldian, Salamancako biltzar jauregian edota Madrilgo Musikako Goi Mailako Errege Kontserbatorioan ere.
“El color del impresionismo y nacionalismo español”
- Aria.............................................................................J. Ibert (1890/1962)
- Soir Païen...........................................................Ph. Gaubert (1879/1941)
(Albert Samain-en olerkia / Poema de Albert Samain)
- La flûte invisible………………………..…..C. Saint-Säens (1835/1921)
- Tres odeletettes anacreónticas........................M. Emmanuel (1862/1938)
(Rémi Belleau-ren eta Pierre de Ronsard-en olerkiak / Poemas de Rémi Belleau y Pierre de Ronsard)
- Au printemps
- A la cigale
- A la rose Festival Liederiadi
- Soir Païen..................................................................G. Hüe (1858/1948)
(André Lebey-ren olerkia / Poema de André Lebey)
- Sonata nº 1.…………………………………..Ph. Gaubert (1879/1941)
- Moderé-Allegretto vivo
- Lent
- Allegro moderato
- Primavera..............................................................J. Rodrigo (1901/1999)
- Poemas norteños..........................................Ángel E. Lasala (1914/2000)
- Nube
- Misterio
- Ángel
- Seis canciones españolas..............................C. Santiago de Meras (1917)
(Federico García Lorca-ren olerkiak / Poemas de Federico García Lorca)
- Es verdad
- Galan
- Si toda la tarde fuera
- Romancillo del bordado
- Canción del jinete
- A Irene García