null Mentoring tailerra. Kultura eta sormen proiektuen diseinua. David Roselló

Mentoring tailerra. Kultura eta sormen proiektuen diseinua. David Roselló

29/11/2022 - 29/11/2022

Foro de la Cultura de Álava. Taller-Mentoring. Diseño de proyectos culturales y creativos. David Roselló

Ordutegia: 12:00-14:00
Tokia: Artium Museoa
Prezioa: Doan, aldez aurretik izena emanda

Mentoring tailerra. Kultura eta sormen proiektuen diseinua.

David Rosellók gidatua

Arabako Kulturaren Foroaren barruan antolatutako jarduera

Nola igarotzen gara ideia bat edukitzetik ideia hori martxan jartzera? Ikus ditzagun proiektu bat egituratzeko egin beharreko urratsak, banan-banan.

Arabako kultura edo sormen sektoreetan profesionalak direnei edo profesionalizazio prozesuan dauden pertsonei zuzendua, lurraldean garatzeko proiektu ideia bat badute. Tailer honetan parte hartzeak aurrerago aholkularitza pertsonalizatua jasotzeko aukera emango du.

Programak helburu bikoitza du: proiektu bat definitzerakoan ezinbestekoak diren edukiei heltzea, eta parte hartzaileei beren proiektua lantzen eta abian jartzen laguntzea. Era berean, Arabako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza lankidetzan arituko da proiektu horiekin, gauzatu daitezen.

Tailerrean parte hartu nahi baduzu, eman izena Foroaren formularioaren bidez. Plaza mugatuak.

IZEN-EMATEA

 

David Roselló i Cerezuela

Nexe Cultural, aholkularitza-prestakuntza-kudeaketa, enpresako zuzendaria da.

Kultur Kudeaketako Masterra Bartzelonako Unibertsitatean, bere karrera profesionala kudeaketa, ekintza, irakaskuntza eta aholkularitzan garatu du, beti ere kulturaren eremuan.

1988tik aurrera aholkularitza proiektuak burutu ditu, bereziki Espainiako 20 hiri, probintzia eta erregiotako Kulturaren Plan Estrategikoetan, Bartzelonako Unibertsitateko Kultur Kudeaketa eta Politiken Graduondoa koordinatu du 1993tik 2001era, eta Bartzelonako diputazioko Interacció Jardunaldiak 1994tik 2008ra.

Irakaskuntza mailan nabarmentzekoak dira Catalunya, Espainia, Europa, Latin Amerika eta Afrikan burututako 200 ikastarotik gora kultur kudeaketa eta politiken inguruan.

Egun Universitat Oberta de Catalunya-ko irakaslea da, eta irakasle gonbidatua Catalunyako Nazioarteko Unibertsitatean, Bartzelona, Sevilla, Granada eta Cadizgo Pompeu Fabran, Andaluziako Nazioartekoan, Madrilgo Complutensean, Deustuko Unibertsitatean, Zaragozan, La Lagunan, eta abar.

Diseño y evaluación de proyectos culturales liburuaren egilea da (Ariel, 10 argitalpen).