null Arabako kulturaren foroa - Jardunaldi profesionalak

Arabako kulturaren foroa - Jardunaldi profesionalak

28/11/2022 - 29/11/2022

Arabako kulturaren foroa - Jardunaldi profesionalak

Ordutegia: Azaroak 28, 29
Tokia: Artium Museoa
Prezioa: Doan, aldez aurretik izena emanda

ARABAKO KULTURAREN FOROA. INSPIRAZIORA PASAIAK

Azaroan “Arabako Kulturaren Foroa. Inspiraziora pasaiak” ospatuko da. Arabako kultura- eta sormen-eragileen arteko topagunea sortzea, beste lurralde batzuetan garatutako esperientzien inguruko ezagutza erraztea eta hainbat testuingurutatik etorritako profesionalen arteko eztabaida sustatzea helburu duten bi jardunaldi izango dira hauek.

Hitzordua, Arabako kultura- eta sormen-sektoreak gaur egungo egoeraren eta etorkizuneko erronka nagusien inguruan urrian eta azaroan egin duen hausnarketa eta gero iristen da. Inspiraziora pasaiak Arabako lurraldeko kultura-politiketarako une erabakigarrian iristen den foroa da. Lehen Kultura Plan Estrategikoa (2017-2020) amaitu ondoren, Arabako Foru Aldundia hurrengo urteetan landu beharreko lehentasunak zehazteko fasean murgilduta dago, Arabako kultura- eta sormen-ehunaren parte-hartzeari eta lurraldeko gainerako erakundeei irekitako prozesuan, horietako batzuk maila estrategikoan lanean ari direla (Gasteizko Udala edo Amurrioko eta Aguraingo udalerriak kasu).

Profesionalentzako hitzordua azaroaren 28an eta 29an izango da Artium Museoan.

Programa (pdf)

IZENA EMAN

PROGRAMAZIOA

Azaroak 28

9:15 - 9:30

Harrera

9:30 - 10:00

Erakundeen ongietorria

10:00 - 11:00

Tokiko proiektuak diseinatzea eta ezartzea. Elkarrizketa

Periferiatik eta hiritik sareak sortzea eta zaintzea, eta eduki artistikoa sortzea, kultur kudeaketari erantsitako erronkak dira. Bi jardunbide egoki horiek pedagogia –herritarrei eta Administrazioari–, publikoak erakartzeko eta finantzaketa bilatzeko beste ikuspegi batzuk jasotzen dituzte, besteak beste.

11:00 - 11:30

Ekimen sortzaileak. Laburrean

11:30 - 12:00

Kafearen dinamizatzailea. Ane Gebara.

12:00 – 12:15

Kulturaraba Bulegoa. Leyre Martínez 

12:15 - 13:45

Ekimen sortzaileak. Laburrean

13:45 - 14:00

Errelatoretza   Aroa Arrizubieta

14:00 - 16:00

Bazkaltzeko tartea

16:00 - 17:00

Kultura berdintasunean. Elkarrizketa

Generoaren ikuspuntua kulturaren eta sormenaren esparrutik jorratzen da, hainbat ikuspegitatik. Amaitu gabeko eztabaida da, kulturaren erdigunera eta gizartera emakumearengana hurbiltzen jarraituko duten ahotsez elikatzen jarraitu behar duena. Elkarrizketa honetan Ikusizko Arteen izendatzaile komuna duten bi belaunaldi eta lurraldea ikusteko bi modu -Lugo eta Araba- gurutzatzen dira, eztabaidaren lorpenari gehitzen zaion ikuspuntu gisa.

17:00 - 17:30

Kulturgintzan ikerketa. Aurkezpena

17:30 - 18:30

Arabako mahai sektorialak. Ondorioak eta debate irekia

Lehen Kultura Plan Estrategikoa (2017-2020) amaitu ondoren, Arabako Foru Aldundia hurrengo urteetan landu beharreko lehentasunak zehazteko fasean murgilduta dago. Hori dela eta, Aldundiak Arabako kultura eta sormen-sektorea topaketa batzuetara gonbidatu da, eta horren ondorioak saio honetan partekatuko dira.

18:30 - 18:45

Errelatoretza . Aroa Arrizubieta

18:45 - 19:45

Erakusketetara bisita gidatuak Artium Museoa

19:45 - 20:45

Eragileen topaketarako espazioa

Azaroak 29

9:30 - 9:45

Harrera

9:45 - 10:00

Ongietorria

10:00 - 11:00

(Des)amodiozko istorio bat: kultur sorkuntza eta teknologia. Mahai-ingurua

Disrupzio teknologikoek zeharka eragiten diete ekonomiaren eta gizartearen maila guztiei. Kultura, beraz, ez da salbuespena, eta horrek egungo eta hurbileko teknologiaren erronkei buruz hausnartzeko aukera ematen digu.

Mahai honetan Kultura Bitartekaritzak adimen artifizialaren erronkak kudeatzen, proposamenak egiten eta etorkizuneko ziurgabetasuna modu praktikoan aztertzen laguntzen digun inguruan eztabaidatuko da.

11:00 - 11:30

Sorkuntza eta euskara. Laburrean

11:30 - 12:00

Kafearen dinamizatzailea. Ane Gebara

12:00 - 14:00

1. tailerra. Herritarren parte-hartzea aktibatzea kultura- eta sormen-proiektuetan

  • guk.studio-k gidatuta

Saio honen helburua Diseinu Parte-hartzaileak eragina duten eta berritzaileak diren konponbideak garatzeko diziplinarteko bitarteko gisa dituen potentzialtasunei erantzutea da.
Diseinuaren hurbilketa honen gako batzuk landuko dira, Pentsamenduen Diseinuko Tresnen - Design Thinking - eta Zerbitzuen Diseinuan oinarrituta, egungo erronkei etorkizuneko perspektibarekin nola heldu ulertzeko.

2. tailerra. Kultura- eta sormen-proiektuen diseinua

Nola igarotzen gara ideia bat edukitzetik ideia hori martxan jartzera? Ikus ditzagun proiektu bat egituratzeko egin beharreko urratsak, banan-banan. Arabako kultura edo sormen sektoreetan profesionalak direnei edo profesionalizazio prozesuan dauden pertsonei zuzendua, lurraldean garatzeko proiektu ideia bat badute. Tailer honetan parte hartzeak aurrerago aholkularitza pertsonalizatua jasotzeko aukera emango du.

14:00 - 16:00

Bazkaltzeko tartea

16:00 - 17:30

Landa-eremuko ekimenak. Laburrean

17:30 - 17:45

Errelatoretza eta itxiera

 

 

 

Parte-hartzaileei buruzko informazio gehiago

 

IZENA EMAN