Sardina Freskue - ARABAKO PLAZETAN, Uribarri Haranan - kulturaraba
Teatro
Teatro
Kulturaraba
Sardina Freskue - ARABAKO PLAZETAN, Uribarri Haranan
Eidabe konpainiak Sardina Freskue antzezlana aurkezten du Uribarri Haranan.
Emanaldi hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” zazpigarren edizioaren parte da. Zirkuituak 41 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun programatu ditu lurraldeko udalerritan.
Programak, arabar ikusleen harrera beroa izan dueña sortu zenetik, arte eszenikoak gure herrietako plazetara eramaten ditu berriro. Haurrek eta ez hain haurrek magiaz, umoreaz, piruetaz eta musikaz gozatzeko aukera izango dute, beste behin. Askotariko ia hogeita hamar konpainiak (gehienak Euskal Herrikoak) parte hartzen dute zirkuituan, hainbat diziplinatako ikuskizunak eskainiz, baina denak helburu batekin: ikusleei une atsegin bat pasaraztea.
Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.
Berriro Euskal Herrian!!!! 2026AN ESTREINALDIA!
SARDINA FRESKUE kale ikuskizun parte-hartzailea da, parranda, jolasa eta dantza uztartzen dituena. Euskal doinuetatik abiatuta eta munduko erritmoekin nahastuta, publikoarekin batera hamaika koloretako sardina baten bila abiatzen den bidaia alaia proposatzen du.
Ikuskizunak mugimendua, musika eta irudimena baliatzen ditu festa kolektiboa sortzeko, non haur eta gazteek protagonismo zuzena duten. Sardina Freskue portuz portu dabilen ikur bizia da: hizkuntzak, erritmoak eta jende ezberdina elkartzen diren lekuetan agertzen da, aniztasuna aberastasun gisa ulertzen duen jaia piztuz.
Festa, aniztasuna eta elkarbizitza ospatzen ditugu kaleetan eta plazetan, herri osoa parte hartzera gonbidatuz.
Elkarrekin jolastu, dantzatu eta ospatuz, ikuskizunak mezu argi bat zabaltzen du: elkarrekin gehiago gara, eta festa partekatzen denean, herria kolorez betetzen da.

2026/07/11
20:30
Uribarri Harana


