Música

Cultura

Kulturaraba

Larunbat musikalak. Julen Arzamendi eta Alaitz Artola

Larunbat musikalak. Julen Arzamendi eta Alaitz Artola

Abisua OHARRA: Gonbidapena duten pertsonei sartzeko ateak ekitaldia hasi baino bost minutu lehenago itxiko dira, eta une horretan sarrerak baliorik gabe geratuko dira. Leku librea izanez gero, gonbidapenik gabe sartzeko aukera izango da edukiera bete arte.

Larunbat musikalak formatu txikiko kontzertu eta ekitaldien zikloa da, antzinako musika, musika klasikoa, garaikidea, zarzuela eta beste kultura batzuetako musika errepertorioak barne hartzen dituena. 

2026ko Larunbat musikalen programazioak urrian Arte Ederren Museoan Julen Arzamendi eta Alaitz Artola aurkeztuko dizkigu. 

Programak funtsezko helburuetako bati eusten dio: talentu gazteari laguntzea. Aipatzekoa da Julen Arzamendik  2024an eta 2025an Arabako Foru Aldundiak 25 urte baino gehiagotik antolatzen dituen beka artistikoen laguntza jaso zuela.

 

  • JULEN ARZAMENDI BARRUTIA - Biolina
  • ALAITZ ARTOLA ORMAZABAL - Pianoa 

 

 PROGRAMA

"RAÍCES"

Tradizio herrikoitik kontzertu aretora
Europako hainbat musika-tradizio ikusiko ditugu, Poloniatik eta Erdialdeko Europatik Espainiara eta Euskal Herrira. Melodiak, erritmoak eta herri-hizkerak kontzertuetako musikan nola eraldatzen diren eta beste dimentsio bat hartzen duten aztertuko du saioak.

Henryk Wieniawski
Leyenda op. 17 (1860)
Leoš Janáček
Sonata para violín y piano (1914)
Béla Bartók
Danzas Folclóricas Rumanas (1915)
Joaquín Turina
Sonata nº 2 para violín y piano (1934)
Aita Donostia
Dos Romanzas para violín y piano (nº 6 y 9) (1905)

 

 

Edukiera murrizketak direla eta, kontzertuaz gozatzeko gonbidapena beharrezkoa izango da. Gonbidapenak irailaren 26eko 10:00etatik aurrera egongo dira museoan bertan.

Alaitz Artola Ormazabal (2001)

Piano Interpretazioko Goi Mailako Gradua amaitu zuen Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian (Musikene), Marta Zabaletaren tutoretzapean. Bertan, Maciej Pikulskirekin akonpainamendu bokaleko graduondoko ikastaro espezializatu bat egin zuen. Duela gutxi, Interpretazio Artistikoko Masterra amaitu du ESMAEn, Porton (Portugal), Miguel Borges Coelho irakaslearen eskolan.

Kamera musikak eta akonpainamenduak leku garrantzitsua izan dute bere ibilbide artistikoan, eta abeslariekin, biolinistekin, abesbatzekin eta beste musikari batzuekin lankidetzan aritzen da sarri. Nabarmentzekoa da 2026ko abuztuan Easo abesbatzarekin pianista korrepetidore aritu dela Donostiako Musika Hamabostaldirako, eta entseguetan parte hartu du Jaap van Zweden maisuaren zuzendaritzapean eta nazioartean izen handia duten bakarlariekin batera, hala nola Matthias Goerne baritonoarekin.

Duela gutxi, 2026ko otsailean, Paulo Bastos konpositore portugaldarraren Pequenas Histórias para Grandes Instrumentos albuma, musikari gazteentzako errepertorio pedagogikoari eskainia, grabatzen parte hartu du.

Hainbat aldiz saritu dute: Donostia Hiria Nazioarteko Piano Lehiaketan, Challenge Aliénor Nazioarteko Lehiaketan (Frantzia), non 2. saria jaso baitzuen 2019an, eta Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketan, non urte horretan bertan 1. saria jaso baitzuen.

Masterclass-etan parte hartu du, besteak beste, Benedicte Palko, Dimitri Vassilakis, Gustavo Díaz-Jerez, Julius Drake, Katia eta Marielle Labèque, Noelia Rodiles eta Simon Lepper pianistekin.

Interprete jarduerarekin batera, lan pedagogikoa egiten du eta Musikaren Psikologiarekiko interesa du. UNEDen Musikaren Psikologiako Masterra amaitu zuen 2025ean.

Julen Arzamendi Barrutia (2001).

Zortzi urterekin hasi zen biolin ikasketak egiten, Gasteizko Jesus Guridi kontserbatorioan. Bertan egin zituen oinarrizko gradu eta gradu profesionalak, Virginia Esparza eta Víctor Parra irakasleekin. Ondoren, prestakuntzarekin jarraitu zuen Musikenen (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia), eta biolineko goi mailako titulua lortu zuen Aitzol Iturriagagoitiaren tutoretzapean. Gradua 2023an amaitu ondoren, biolin espezializazioko graduondo ikasketak egin zituen, berriro ere Iturriagagoitia irakaslearekin. Arabako Foru Aldundiko bekaduna izan zen eta Codart-eko Interpretazio Masterra (Rotterdameko Arte Eszenikoen Unibertsitatea) ikasi zuen Hed Yaron Meyerson, Lisanne Soeterbroek eta Gordan Nikolien irakasleekin.

Bere prestakuntza garaian, eskolak jaso ditu biolin jotzaile ospetsuengandik, besteak beste, Frederieke Saeijs, Dmitri Makhtin, Anna Gebert, Vlad Stanculeasa, Roman Spitzer, Tatiana Samouil eta Nathaniel Valloisengandik. Halaber, Parisko Diotima laukoteak, Danel laukoteak eta Ensemble Intercontemporain-ek emandako ganbera musikako eskola magistraletan parte hartu du.

Julenek jarduera bizia izan du ganbera musikan, eta zenbait ziklotan parte hartu du, hala nola Utrechteko Musika Jaialdian, Gasteizko Astearte Musikaletan eta Guridi Garaikideak kontzertuan, Bilboko Música-Musikan, Thomas Oliemas edo Elisabeth Perry artista ezagunekin batera.

Orkestra zuzendaritzan ere interesa zuen, eta Jesus Guridi Kontserbatorioko Bernaola ikasle orkestra zuzendu zuen 2019an, ikasturte amaierako kontzertuan, eta Juanjo Menaren zuzendari laguntzaile aritu zen Gasteizko San Prudentzio Fundazioaren 50. urteurrenean.

13 urterekin ekin zion bere orkestra ibilbideari Euskadiko Ikasleen Orkestran. Orkestra horretako kide izan zen 2018ra arte. Duela gutxi, Amsterdamgo Kontserbatorioko Orkestra Barrokoarekin eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin lankidetzan aritu da. Anberesko (Belgika) Orkestra Sinfonikoarekin lankidetzan aritu ohi da.

 

 

Datak

2026/10/03

Ordutegia

12:30

Tokia

Arte Ederren Museoa

Fray Francisco de Vitoria Ibilbidea, 8, 01007 

Gasteiz

nori zuzendua

Publiko orokorra

laguntzailea

Kultura eta Kirol Saila. Arabako Foru Aldundia.

Prezioa

Doan, gonbidapena beharrezkoa izango da. Gonbidapenak irailaren 26eko 10:00etatik aurrera egongo dira museoan bertan.