REZIKLONK - ARABAKO PLAZETAN - kulturaraba
REZIKLONK - ARABAKO PLAZETAN
16/07/2022
Ordutegia: 20:00
Tokia: Bilar
Prezioa: Doan
Turukutupa konpainiak Reziklonk antzezlana aurkezten du Bilaren.
Ikuskizun hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” hirugarren edizioaren parte da. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.
Aurten Arabako Plazetan programan 39 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun biltzen dira, maiatzetik urrira bitartean lurraldeko beste horrenbeste udalerritan eskaintzeko.
Antzezlanaren sinopsia
Reziklonk Turukutupa konpainiaren instalazioa da. Hondakin-materialak berreskuratzen dituzte soinu-tresnak egiteko eta ikusleek, materialek eskaintzen dituzten aukera anitzak esperimentatzen dituzte.
Zalantzazko erabilera duten askotariko elementuetatik abiatuta, objektu bizigabeen parke tematikoa eraiki dute baina objektuok bigarren aukeran bizia hartzen dute.
