null Pedro G. A. Aguinagalderomalde - Arte eszenikoak 2025

 

Pedro G. A. Aguinagalderomalde 

 

Pedro G. A. Aguinagalderomalde

 

 

 

 

Pedro G. A. Aguinagalderomalde 25 urteko piano jotzaile gasteiztar bat da, nazioarteko musika karrera izan arren euskal musika sustrai sendoak dituena. Musikeneko gradu ikasketak egin ditu, eta duela gutxi amaitu du masterra Hagako Errege Kontserbatorioan, Herbehereetan, beti arrakasta akademiko handiarekin. Piano ikasketez gain, fortepianoko ikasketa laburrak egin ditu Bart van Oort-ekin. 

Hainbat lekutan jo du, hala nola Euskal Herrian (Donostiako Musika Hamabostaldia edo Gasteizko larunbat Musikalak jaialdietan), Herbehereetan (TivoliVredenburg edo Raad van State Gothic Hall), Austrian (Universität für musik und darstellende kunst wien) eta Letonian Sv. Pētera Baznīca), besteak beste. 

Pianoa ikasi du Ellen Corver, Miguel Ituarte, Ricardo Descalzo, Agustín Vergara eta Loäc Maillé irakasleekin, eta Alfonso Gomez, Stephen Hough edo Naum Grubert irakasleen eskola magistralak jaso ditu. 

Lehendakariaren aurrean egon da jotzen Basque Culinary Centerren inaugurazioan, bai eta Osasun sailburuaren aurrean ere Sociedad Bilbaínan egin zen erizainen omenaldian. Bestalde, La Caixa Gizarte Ekintzako Beka jasotzeagatiko diploma jaso zuen Felipe VI.a erregearen eskutik. 

Bekak jaso ditu Musikenen ohorezko matrikulak izategatik. Horrez gain, Arabako Foru Aldundiak bekak eman dizkio arte eszenikoen eta musikalen prestakuntzarako, eta Obra Social la Caixak graduondoko ikasketak atzerrian egiteko. 
Piano jotzaile oso moldakorra bada ere, piano errepertorio garaikidearen interpretazioan eta XVIII. eta XIX. mendeetako errepertorioaren interpretazio historizistan espezializatzen ari da. 

Gaur egun, Arabako Foru Aldundiaren babes eskuzabalari esker, Ellen Corver ospetsuarekin espezializazio bat egiten ari da Hagako Errege Kontserbatorioan. Pianista horrek azken 100 urteetako garrantzi handieneko konpositoreekin lan egin du, hala nola Stockhausen, Ligeti, Kurtag eta Messiaen konpositoreekin.


Arte eszenikoen eta musikalen arloko prestakuntza-bekak 2025era itzuli